Datibo
Datiboa kasu bat da, perpausaren objektu zeharkakoa adierazten duena, hots, nori eman zaion zerbait, nori hurbildu zaion norbait (edo zerbait).
Euskaraz
aldatuEuskaraz, datiboa NORI kasua da
- Mugagabean: -i edo -ri (Hiru etxeri teilatua konpondu diote / diete; Zein gizoni ahaztu zaio / zaie?).
- Singularrean: -ari (Gure etxeari teilatua konpondu diote).
- Pluralean: -ei (Hiru etxeei teilatua konpondu diete).
- Plural hurbilean: -oi (Hiru etxeoi teilatua konpondu diete).
Indoeuropar hizkuntzetan
aldatuIndoeuropar hizkuntzetan, datiboak objektu zeharkakoa adierazten du.
- Adibidez, latinez: Caesar donat panem tibi - Zesarrek zuri ogia ematen dizu.
- Adibidez, gaztelaniaz: Yo te he subido la bolsa - Nik zuri poltsa igo dizut.
Frantsesez, jabegoaren berri eman dezake: C'est à moi de jouer (Nire txanda da = Jolastea niri dagokit), baina C'est à moi (Nirea da = [Gauza hori] Niri da)
Helburua
aldatuHizkuntza klasikoetan, datiboak helburuaren objektua ere adierazten du.
- Adibidez, greziera klasikoaz: τῷ βασιλεῖ μάχομαι - Nik erregeari borrokatu diot.
- Adibidez, latinez: libertate clamare - Askatasunagatik garrasi egin.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |