Ireki menu nagusia

Ugriar hizkuntzak (ahoskera: ˈjuːɡrɨk, ˈjuːɡriən) uraldar hizkuntzen familiaren adar bat dira. Hitza Yugratik dator, Asiako ipar-erdialdeko lurralde bat.

Ugriar hizkuntzak
Datu orokorrak
Lurralde eremua -
Hiztunak -
Eskualdea Hungaria (eta alboko zenbait lurralde) eta mendebaldeko Siberian
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza ural-altaikoak
uraldar hizkuntzak
Ugrofinlandiar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza kodeak

Hiru hizkuntza barne hartzen ditu: hungariera (magyar) eta ob-ugriar hizkuntzak, khantiera (Ostyak) eta mansiera (Vogul). Aurreugriar hizkuntza seguru asko K.a. III. milurtekotik K.a. I. milurtekoaren lehenengo erdialdea arte hitz egiten zen, Siberiaren mendebaldean, Ural mendien hego-ekialdean.

EzaugarriakAldatu

  • Aditzen konjugazio desberdinak bere transibitasun gramatikalaren arabera. Batzuetan "definitu" eta "ez-definitu" konjugazioa deritzo, objektu gramatikalaren definitateak garrantzia eduki dezakelako.
  • Aditz aurrizkiak, aditzaren esanahia bai zehazki edo era abstraktu batean aldarazten dutenak.

Hungarierazko adibideakAldatu

el - 'hortik kanpo'

ugrik 'salto egin'elugrik 'leku batetik kanporatu salto eginez'
mosolyog 'irribarre egin'elmosolyodik 'irribarre egiten hasi'

ki - 'leku batetik irten'

ugrik 'salto egin'kiugrik 'begi-bistakoa izan'
olvas 'irakurri'kiolvas 'ozenki irakurri

Hungarieraz, hemen agertutako aditzaren hirugarren pertsonaren singularren formak ez du aurrizkirik.

Ikus, gaineraAldatu