Ireki menu nagusia

Esternokleidomastoideoa, gizakiaren lepoko muskulua

Muskulua[1] edo giharra ehun muskularrez osaturiko organo uzkurgarria da. Muskuluetako zelulek zuntz uzkurtzaileak dituzte, bata bestearen artetik pasatu eta zelulen tamaina aldatzen dutenak. Muskuluaren unitate funtzional eta egiturazkoa zuntz muskularra da. Muskuluak eskeletoarekin erlazionatzen dira (muskulu eskeletikoak) edo hainbat organotako egituretan parte hartzen dute (errai-muskuluak)[2].

Muskulu hitza latinezko musculus hitzetik dator (mus, "arratoia" eta culus, "txikia"), erromatarrek esaten zutelako muskuluak uzkurtzean arratoi-forma hartzen zuela[2].

Muskuluak aponeurosi izeneko ehun konjuntibozko mintz batez inguratuta daude[2].

Eduki-taula

Muskulu-motakAldatu

Muskulu ildaskatuaAldatu

 
Muskulu ildaskatua.

Muskulu ildaskatua borondatearen mende dagoena eta muskulu eskeletiko gehienak eratzen dituena da. Hauen uzkurketa geldoa da, muskulu lisoarekin alderatuz gero. Muskulu-mota honen egitura (sarkomeroa) hainbat zuntzez (miozuntzez) eta marrez osaturik dago. Bertan dauden bi proteinak parte hartzen dute: aktinak eta miosinak. Zuntz horiek motoneuronek bidaltzen dituzten kinada nerbiosoen eraginez uzkurtzen dira (kinada horiek azetilkolina neurotransmisorea askatzen dute aktina eta miosina aktibatzeko). Bi motatako borondatezko zuntz muskularrak daude: bizkorrak eta geldoak. Bizkorrak arin eta gogor uzkurtzen dira, baina berehala nekatzen dira; geldoak, ostera, astiro eta denboraz uzkurtzen dira, baina ez dira hain indartsuak[2].

Muskuluak zuntz muskular anitzez osaturik daude. Batzuk zuntz bizkorrez soilik eratuak daude; beste batzuek, aldiz, zuntz bizkorren eta geldoen nahastea dute eta, azkenik, beste batzuek zuntz geldoak baino ez dituzte[2].

Muskulu lisoaAldatu

 
Muskulu lisoa

Ez du ildaskarik eta borondatetik at funtzionatzen du. Digestio-aparatuaren eta gernu-aparatuaren hodien paretetan aurkitzen da, eta baita odol-hodietan eta umetokian ere. Uzkurtzen denean, ez du muskulu ildaskatuak bezainbeste energia behar, eta muskulu lisoaren uzkurdura luzeagoa da. Muskulu hau nerbio-sistema begetatiboak kontrolatzen du[2].

Muskulu kardiakoaAldatu

Ildaskatuaren antza du, baina ez-borondatezkoa da. Bi mota bereiz ditzakegu: uzkurtzen direnak eta berez kitzikatzen diren zuntz berriak. Azken muskulu horiei esker, bihotzak uzkurtzeko gaitasuna du[2].

AnatomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Muskulu-sistema»
 
Gizakien muskulu-sistema.

Muskuluen eragina kokapenaren araberakoa da; non hasten diren eta non ezartzen direnaren arabera, mugimenduak eragingo dituzte. Euren funtzioa betetzeko, funtsezkoak dira muskulua inguratzen duen aponeurosia eta muskuluak hezurrei lotzeko zurdak. Muskuluen indarra zuntz-kopuruaren araberakoa da; zenbat eta zuntz gehiago uzkurtu, hainbat eta handiago da euren eragina eta, beraz, indar handiagoa izango du[2].

Giza gorputzean 639 muskulu daude gutxi gorabehera; ezinezkoa da, dena den, guztiak zenbatzea, aldakortasun handia dagoelako. Kokapena kontuan hartuz, azaleko muskulua eta sakoneko muskulua bereiz ditzakegu[2].

Itxuraren arabera, hainbat muskulu-mota daude: fusiformeak, lauak, poligastrikoak eta abar[2].

Mugimendu zehatz bat egiteko, muskulu laguntzaileek parte hartzen dute, sinergiko deitzen direnak kasu batzuetan, eta kontrako mugimendua eragiten dutenak edo antagonistak beste batzuetan[2].

Muskuluek uzkurtze-maila bat dute geldi gaudenean, jarrera mantentzeko, eta uzkurtze-maila hori tonu muskularra deitzen da[2].

FuntzioakAldatu

Muskuluen funtzioa erraz atzematen da azterketaren eta haztapenaren bidez. Alderdi anatomikoa ikusteko modua gorpuetan disekzioa egitea da, baina bizidunetan elektromiografia erabiltzen da. Elektrikoki kinadak ziztatzen dira muskuluetan, horrela, elektrodo batzuen bidez, zuntzen jarduera (indarra) neurtzeko[2].

Muskulua oso moldagarria da eta asko erabiliz gero hipertrofiatu egiten da eta, aldiz, gutxi erabiltzen denean atrofiatu egiten da. Horregatik oso organo moldagarria da, beharren arabera zuntzak gehitzen edo gutxitzen dituelako[2].

Muskuluetako gaixotasunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskararen Teminologia Batzordeak gomendatutako terminoa "Muskulua" da.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o   Bidaurrazaga, Angel «Muskulu» Zientzia eta Teknologia Hiztegi Berria (Elhuyar Fundazioa) .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muskulu