Aponeurosi bat lamina lautu formako tendoi barietate bat da. Bere ehun konektibozko zuntzak zuriak eta distiratsuak dira, eta histologikoki tendoi arruntenen antzekoak dira, baina nerbiotze eta odol bustitze txikiagoak dituzte.

Aponeurosi
giharretako aponeurosia Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
LatinezAponeurosis (plural: Aponeuroses)
TAA04.0.00.047
FMA9722
Terminologia anatomikoa

Aponeurosiek nagusiki giharrak gorputzeko beste zati batzuetara elkartzeko balio dute, euren artean elkar daitezkeen arren euren zuntzak nahastuz.

Nagusiki abdomenean, esku ahurrean, oin zolan eta bizkarrezurraren lunbar zatian daude.

Lau eratakoak izaten dira aponeurosiak:

  • azaleko aponeurosia, larruaren azpian dagoena;
  • giharretako aponeurosia, gihar bakoitza inguratu eta gainerakoetatik bereizten duena;
  • sarbide aponeurosia, gihar zuntzak bere dituen aponeurosia; eta
  • aponeurosi ebatzailea, zenbait atalen zuntzak elkarrengandik bereizten dituena.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.