Abdomeneko muskulu zuzen

Abdomeneko muskulu zuzena sabel hormetako muskulu bat da. 5-7. saihetsetako kartilago aurpegitik eta xifoide apofisitik pubiseko arantzara eta sinfisi pubikora heltzen da, zuntzak bertikalki doazelarik[1]. Muskulu poligastrikoa da, hau da, hainbat atalez osatua dago. Hiru bitarteko tendoi ditu: xifoide azpiko tendoia, zilbor mailako tendoia eta zilbor azpiko tedoia. Muskuluaren aponeurosia lerro zuriaren osagaietako bat da. Muskulu piramidalarekin batera, muskulu zuzenen lekaz inguratuta dago. Leka hau, alboko muskuluen aponeurosiek osatzen dute.

Abdomeneko muskulu zuzen
Rectus abdominis.png
Xehetasunak
ArteriaBeheko epigastrio arteria
NerbioaSeigarren saihetsarteko nerbioa
Zazpigarren saihets-arteko nerbioa
Zortzigarren saihets-arteko nerbioa
Bederatzigarren saihets-arteko nerbioa
Hamargarren saihets-arteko nerbioa
Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa
Saihets-azpiko nerbioa
Muskuluaren akzioaEnborraren flexioa
Enborraren flexio laterala
Prentsa abdominala
AntagonistaTrizeps espinal (muskulu erektorea)a
Identifikadoreak
Latinezm. rectus abdominis
MeSHA02.633.567.050.800
TAA04.5.01.001 eta A04.5.00.001
FMA9628
Terminologia anatomikoa

AnatomiaAldatu

FuntzioaAldatu

Funtzioari dagokionez, arnasketan parte hartzen du. Honez gain, prentsa funtzioa (erraiak beren tokian mantendu) eta funtzio emuntorioa (haurdunaldian lagundu, defekazioa...) dauzka. Abdomeneko muskulu zuzenak enborraren flexioa eragiten du saihetsen bidez bizkarrezurra tolestaraziz. Alde bateko uzkurdurak edo unilateralak enborraren tolespen ipsilaterala (alde berdinera) egiten du.

Inerbazioa[2]Aldatu

6-12 saihetsarteko nerbioak, nerbio subkostalak eta nerbio iliohipogastrikoak inerbatzen dute somatikoki.

OdoleztapenaAldatu

Batetik, beheko arteria eta zain epigastrikoek odoleztatzen dute. Hauek lerro arkututik zehar sartu eta muskuluaren beheko zatia odoleztatuko dute. Bestalde, goiko atalaren odoleztapenaz goiko arteria epigastrikoa, barneko arteria torazikoaren adar bat, arduratzen da.

PatologiakAldatu

  • Abdomen paretako diastasia[3]: muskulu honen ezker eta eskuineko aldeak bereizi egiten dira elkarrengandik. Erditzearen ostean, abdomeneko muskuluak mugitu egiten dira. Batzuetan, ordea, ez dira beren lekura itzultzen guztiz. Honek herniazioak eragin ditzake, zoru pelbikoa kaltetu daiteke, besteak beste.
  • Abdomeneko hormako bat-bateko hematomak:tratamendu antikagulanteak hartzen dituzten gaixoetan agertu ohi dira eta abdomeneko min akutua eragiten dute.

Irudi gehigarriakAldatu

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Gray's Anatomy for Students, 2nd Edition - 9780443069529. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  2. Duchateau, J.; Declety, A.; Lejour, M.. (1988-08-01). «Innervation of the rectus abdominis muscle: implications for rectus flaps» Plastic and Reconstructive Surgery 82 (2): 223–228. ISSN 0032-1052. PMID 2969596. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
  3. Lee, Diane; Hodges, Paul W.. (2016-07-01). «Behavior of the Linea Alba During a Curl-up Task in Diastasis Rectus Abdominis: An Observational Study» The Journal of Orthopaedic and Sports Physical Therapy 46 (7): 580–589. doi:10.2519/jospt.2016.6536. ISSN 1938-1344. PMID 27363572. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).