Miosina gihar-zeluletan dagoen proteina da, aktinarekin batera gihar-uzkurdura eragiten duena.

Miosinaren molekulak beren konformazioa aldatuz; irudia mikroskopio atomikoak eta fluoreszenteak erabiliz lortu da

Gihar ildaskatuan miofibrila izeneko egitura luzeak daude, aktina eta miosina proteinez osatuak. Miosina %70eko proportzioan dago, gihar-zelulen proteina nagusia izanik (aktinaren proportzioa gihar-zeluletan txikiagoa da, %25 ingurukoa).

Gihar-uzkurdura aktinaren harizpiak mugitu eta miosinaren harizpien artean kokatzen direnean gertatzen da. Prozesu hau burutzeko ATPa hidrolizatu behar da, energia askatuz. Miosinak jarduera ATPasikoa du, hots, ATP hidrolizatzeko gaitasuna.

Miosinak aktina eta ATP lotzen ditu bere molekularen buruan. Molekula horiek lotzerakoan, miosinak bere konformazioa aldatzen du eta aktina askatu. Konformazio berriko miosinak jarduera ATPasikoa du, ATP hidrolizatu egiten du eta jatorrizko konformaziora itzultzen da, aktina eta ATP berriz lotuz. Gero, ziklo osoa errepikatzen da.

Aktinaren loturek eta desloturek harizpien mugimendua eragiten dute, miosinak ATParen energia kimikoa energia mekaniko bihurtuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu