Muskulu ildaskatu
zeharka ildaskatutako zuntzak dituena, eskeleto-muskuluak eta bihotzekoak eratzen dituena
Muskulu ildaskatua[1] zeharka ildaskatutako zuntzak dituen muskulua da.
Muskulu ildaskatu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
TH | H2.00.05.2.00001 |
FMA | 67905 |
Terminologia anatomikoa |
Muskulu ildaskatua oinarrizko unitatea sarkomeroa duen muskulu mota bat da. Mikroskopio baten bidez ikusten denez, ildaskak ditu, aktinaz eta miosinaz osatutako banda argi eta ilunez osatuak. Ardatz-formako muskulu-zuntzez osatuta dago, mutur oso finekin, eta muskulu lisoak baino luzeagoekin.
Muskulu ildaskatuen funtzio nagusia borondatezko mugimenduak sortzea da. Beste funtzio bat gorputz-egonkortasuna mantentzea da, muskulu-tonua deitzen zaion uzkurdura partzial konstante eta mantendu bati esker. Bestalde, muskulu ildaskatuak dira gorputzeko bero-iturri nagusia, eta organismoaren tenperatura 37º zentigradutik hurbil mantentzen laguntzen dute[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
- ↑ Cohen, Barbara J.. (2010). Memmler : el cuerpo humano salud y enfermedad. (11a ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott William & Wilkins ISBN 978-84-96921-56-6. PMC 667752573. (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |