Ehun konektibo

Ehun konjuntibo» orritik birbideratua)

Ehun konektiboa edo ehun lotzailea[1] ornodunen lau ehun nagusietako bat da eta, izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira.

Lotura ehun ez espezializatuak
Lotura ehun espezializatuak

Animaliaren gorputz osoan zehar oso zabaldua dauden ehunak dira eta beste ehunak eta organoak eutsi eta lotzeko funtzioa dute. Oso zelula gutxiz, bizirik ez duten zelula arteko substantzia ugariz eta hiru zuntz motaz osatuta daude:

  • Zuntz kolagenoak: animalien organismoan ugarien dagoen proteinaz osaturiko zuntz ugarienak dira, hau da, kolagenoz. Luzetarako ildaskak dituzten sorta bihurgunetsuak eratzen dituzte. Zailak eta malguak dira, baina ez elastikoak.
  • Zuntz elastikoak: elastina izeneko proteinaz dago osatua. Aurrekoa baino finagoa dira eta ez dute ildaskarik. Sare irregular horiska eratzen dute. Oso elastikoak dira eta erresistentzia handia diote tiratzeari.
  • Zuntz erretikularra: oso delikatuak dira eta sare trinkoa osatzen dute. Prekolageno izeneko proteinaz osatuta daude. Ez dira oso elastikoak baina erresistentzia handia diote tiratzeari.

Lotura ehun ez espezializatuak

aldatu
 
Lotura ehun ez espezializatuak

Ehun konektibo areolarra, lodia eta elastikoa

aldatu

Ehunak eta organoak babesten eta lotzen dituen ehun tipikoa da. Eta ehun horien bitartez heltzen dira ehun eta organoetara nerbio eta odol hodiak. Biltzen dituen zelula desberdinak zuntzek zeharkatzen duten oinarrizko substantzia ugari eta amorfo baten barrruan daude. Bi zelula motez eratua dago, fibrolasto (zelula finkoa) eta pseudopodoa (mugikorra, zelula zaharrak jan). Ehun konektiboa ugarienak hauek dira:

  • Konektibo laxoa edo areolarra: Hutsuneak betetzen ditu, epitelioak ezartzen diren oinarria da, odol hodiak eta hodi linfatikoak inguratzen ditu, eta larruazalean, mukosetan eta guruinetan dago. Ehun horretan ugarienak izar itxura duten fibrozitoak eta histiozitoak eta makrofagoak dira. Azken hauek odol monozitoetik sortzen dira. Zuntz kolageno elastikoa eta erretikularrak dituzte. Matrize likatsua da. Ehun delikatua, malgua eta malgutasun gutxikoa da.
  • Konektibo lodiak: laxoaren osagai berberak ditu, baina zuntz kolagenoa askoz gehiago du. Ornodunetan larruazalaren sakoneko dermisean, kornean, organoen kapsuletan eta, batez ere, tendoietan dago. Trinkoak da, tiratzeei erresistentzia txikia eta malgutasun gutxikoa.
  • Konektibo elastikoa: ehun konektibo laxoz banaturik dauden zuntz elastikodun sorta sendoz osatuta dago. Ez dago oso zabalduta; bizkarrezurreko lotailu horiak eta trakea, bronkio eta arterietako mintz elastikoak eratzen ditu.

Gantz ehuna

aldatu

Gantz ehuna konektibo laxoaren antzekoa da, baina nagusi ditu gantz zelulak edo adipozitoak. Zelula horiek esferikoak dira eta ez dute luzapenik. Koipe neutroak gordetzen dituzten bolumen handiko tanta batean gantz ehuna horiaren kasuan; eta gantz ehuna arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen dituzte.

Gantz ehun arrea oso ugaria da hibernazioa egiten duten ugaztunetan, kiroptero eta karraskarietan. Ornodun homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko moduan jokatzen dute; organo jakin batzuk finkatzen ditu, giltzurruna esaterako, eta gorputzaren ingurua modelatzen du larruazalaren azpian geruza jarraitua eratzen duelako: panikula adiposoa. Hezur luzeetako hezur muin edo muin horia eratzen du.

Lotura ehun espezializatuak

aldatu
 
Lotura ehun espezializatuak

Kartilago ehuna

aldatu

Osaketari dagokionez zelula arteko substantzia amorfo, solido, elastiko eta gogorra duenez, trinkotasun zurruna du. Ez du odol hodirik, hodi linfatikorik eta berbio hodirik. Oinarri-oinarrian azalera artikulatuen euskarri edota estaldura moduan jokatzen du. Enbrioien hezurdurak kartilagosiaz dago osatua. Kartilago ehuneko zelulak kondrozitoak eta euren zuntzak, kolagenoak eta elastikoak dira. Kopurua osatzen duten kartilagoaren arabera da. Kondrozitoak obalo formakoak dira eta luzapen finak dituzte, matrizean hutsuneak betetzen dituzte, zulo izenekoak, eta batetik zortzira egon daitezke. Ornodunetan hiru kartilago mota ageri dira:

  • Kartilago hialinoak:zelula gutxi ditu eta zenbait zuntz kolageno. Sudur trenkada, saihetseko kartilakoeta. Fetuaren eskeletoa
  • Kartilago elastikoak: elastina zuntz ugari ditu. Epligotia eta ugaztun batzuen, gizakiena esaterako, belarriko kartilagoa eratzen du.
  • Kartilago haritsuak edo fibrokartilagoak: zuntz kolagenoz ia bakarrik osatuta dagoen matrizea du. Zelula lerrokatuta ditu. Orno arteo diskoak, pubiseko sinfisia eta meniskoak eratzen ditu.

Kartilagoaren muga perikondria da. Eremu horretatik luzatzen da kondorbalstoen jardueraren ondorioz.

Hezur ehuna

aldatu

Hezurrak ehun konektibo guztietan orokorrena da, zelula arteko substantzia, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barne eskeletoko hezurrak eratzen ditu.

Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:

  • Osteozitoak: matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude.
  • Osteoblastoak: matrizearen atal organikoa eratzen dute.
  • Osteoklastoak: hezur substantzia apurtzeaz arduratzen dira. Matrizearen pisuaren %50 materia ezorganikoz osatua dago, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz. Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta substantzia amorfoz osatuta dago.

Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra.

  • Hezur trinkoa: mamitsua eta gogorra da eta matrizean ez du barrunberik. Hezurren kanpoko geruza osatzen du. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia ia oso-osoan hezur trinkoa da.
  • Hezur harroa edo erretikularra: trabekula mehezko “sarea”da. Trabekula horiek hezur muiez beterik dauden barrunbe ugari elkarrekin lotzen dituzte. Hezur muin mota bi daude: gorria edo hematopoitikoa, odol zelulak eratzen dituena; eta horia, gantz ehunez osatuta dagoena. Hezur ehun harroak hezur luzeen muturretako barrualde, episia, eta hezur labur eta lauen erdigunea betetzen ditu.

Odol ehuna

aldatu

Odol ehuna edo hemotopoietikoa oso berezitua dagoen ehun konektiboa da eta plasma (serum edo gazura eta fibriejenoa –proteina batzuk, plaketekin batera lan egiten dutenak, sare moduan -) %55 izenekok zelula arteko substantzia likiadoa du. Bere gorpuzkuluak goblulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak dira.

  • Globulu gorriak, eritrozitoak edo hematiak eten gabe eratzen ari dira eritoblasto nukleatuetatik abiatuz hezurretako muin gorrian. Bertan sintetizatzen da hemoglobina, kolore berezi hori ematen dien proteina. Ahurbiko disko baten itxura du eta ugaztunetan, ez dute nukleorik eta zitoplasmako organulurik. Itxura ahurbiko eboluzioan zehar izandako moldaketa da eta itxura horri esker eritrozitoak askoz azalera handiagoa lortu du gasen trukaketa egin ahal izateko. Zitoplasmaren mintza os elastikoa denez, eurena baino diametro txikiagoa duten kapilarrak zeharkatzeko tolestu egin daitezke globuluak.
  • Globulu zuriak bost eratakoak izan daitezke: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak eta monozitoak. Lehenengo hirurek granulu bereziak erakusten dituzten zitoplasman koloratzaile jakin batzuekin koloreztatzen direnean. Hori dela eta, granulozito edo leukozito granular ere esaten zaie. Mugimendu ameboideak egiteko gaitasuna dute eta , horri esker, odola utzi eta ehunetan igaro daitezke. Ehunetan fagoziosia egin dezakete, beraz faogzito ere esaten zaie. Linfozito eta monozitoek ez dute granulaziorik erakuste koloreztatzen direna eta, horregatik, agranulozito esaten zaie.
  • Plaketak megakariozitoetak askatutako nukleo gabeko zitoplama zatiak dira. Megakariozitoak heuzr muineko zelula erraldoiak dira. Ugaztunen izaten dituzte plaketak. Ornodunetan

n tronbozitoak betetzen dute plaketen funtzioa. Tronbozitoak nukleorik gabeko zelula fusiformeak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. «conectivo» www.ehu.eus (Zehazki - UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu