Ireki menu nagusia

Gaskoinia

Gaskonia» orritik birbideratua)

Gaskoinia[1] (okzitanieraz: Gasconha, ɡasˈkuɲɔ ahoskatua; frantsesez: Gascogne, ɡasˈkɔɲ ahoskatua) Okzitaniako probintzia historikoa da, gaur egungo Akitania eta Frantziako beste lurralde batzuk hartzen dituena. Halaber, Arango harana (Katalunia) Gaskoiniaren lurralde bat da.

Gaskoinia
Datu orokorrak
Geografia
Vasconia wide 740 3 - 80.jpg
Koordenatuak 43° 58′ 37″ N, 0° 10′ 34″ W / 43.977°N,0.176°W / 43.977; -0.176Koordenatuak: 43° 58′ 37″ N, 0° 10′ 34″ W / 43.977°N,0.176°W / 43.977; -0.176
Herrialdea Frantzia

Bestetik, euskara batuan Bizkaiko golkoa[2] deritzoguna izendatzeko, Gaskoiniako golkoa izena erabiltzen da frantsesez eta okzitanieraz.

Gaskoi terminoaren jatorriaAldatu

"Gaskoi" hitza "waskoi"-tik dator, hau da, "baskoi"-tik. Gaskoinia Wasconia zen beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskoinia deritzon lurraldea erromatarren etorreran eta luze geroago euskara mintzatzen zen lurraldea zen. Lurralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza galdu eta, trukean, latin arrunta hartu zuten (VIII-XI. mendeak). Ordezkapen horretan, ordea, aurreko euskarak edo euskara antzeko hizkuntzak arrastoa utzi zion latin arruntari, eta egungo gaskoi hizkuntza sortu zen, euskararen eragina duen erromantzea eta okzitanieraren aldaera dena. Autore batzuen arabera, gaskoiak euskaldun erromatartuak dira.[3]

HistoriaAldatu

Erromatarrek Galia konkistatu zutenean, akitaniarrekin egin zituzten topo, zeltak ez zirenak eta Zesarrentzat Iberiakoekin analogia handiagoa zutenak. K. a. 56an konkistatua, K. a. III. mendean, Galia Akitania erromatar probintzia sortu zuen. Hau k.a. III. mendean hiru probintziatan azpizatitua izan zen: hegoaldekoena Novempopulania izendatu zuten, bertan bizi baitziren bederatzi herriek. Gutxi gorabehera Novempopulania etorkizuneko Gaskoiniari zegokion.

Franko merovingiarrek 602. urtean sortu zuten Baskoniako Dukerria, euskal herritarrekiko (waskoi/baskoi) harreman iskanbilatsua hobeto kudeatzeko asmoz. Garona ibaiaren ardatzetik aurrera, dukerria 635 aldera hedatu zen Pirinioetaraino, eta, ondoren, aldian-aldian, lur Pirinioz haraindikoak sartu zituen. Baskoniako Dukerria, ondoren, Gaskoinia bilakatu zen (XI. mendea), pixkanaka zatitu zena eta hasierako osagai etnikoa galdu ondoren.

Antzinako Erregimena erortzearekin batera, Batzar Konstituziogileak (1790) Gaskoinia hainbat departamendutan antolatu zuen.

EskualdeakAldatu

Frantzian:

Espainian:

Hiri nagusiakAldatu

 
Gaskoiniako armarria

Zenbaitek Baiona (okzitanieraz: Baiona; frantsesez: Bayonne), Gaskoiniaren zatitzat jotzen dute. Hirixka hartan gaskoia ere mintzatua da.

HizkuntzakAldatu

Gaur egun Gaskoiniako hizkuntza nagusia frantsesa da, eta lurraldeko jatorrizko hizkuntza gaskoia da. Zuberoa ondoko Bearnoko herri txiki batzuetan (Eskiulan, kasu), gainera, euskaraz egiten da. Arango haranean, gaskoiaren tokiko aldaerarekin (aranera) batera, katalana ere hitz egiten da.

Adituek gaskoia okzitanieraren dialektoetako bat bezala hartzen dute, nahiz eta hizkuntzalari batzuen ustez bere berezitasun fonologikoen ondorioz, aitzineuskararekin loturiko hizkuntza espezifiko bat bihurtzen duten.[4][5]

LiteraturaAldatu

XIX. mendeko Frantziako literatura erromantikoko fikziozko pertsonaiarik ezagunena, D'Artagnan mosketaririk ospetsua, jatorriz gaskoia zen. Alexandre Dumasen Hiru mosketariak liburuxka bidezko eleberria D'Artagnan Gaskoiniako bere jaioterritik abiatu zeneko kontakizunarekin hasten da, Parisko mosketarien gorputz entzutetsuan onartua izaten saiatzeko.

Cyrano de Bergerac, Edmond Rostanden obran, Gaskoiniako Kadeteen kidea da, Luis XIII.aren armadaren erregimentu bat, bera, gaskoia ez zen arren. Erregimentu honen zati izateari bere titulua zor zaio, Bergerac bai baitago gaskoien lurretan, baina obran ez da azalpen hori ematen eta lurralde horretatik datorrela ulertarazten da. Obran, Gaskoiniari buruzko aipamen batzuk daude: soldadu gaskoiek, abesti baten oroitzapenagatik, euren aberriarekiko nostalgia sentitzen duten pasarte hunkigarria barne.

Gaskoi jatorriko frantses literaturako beste pertsonaia bat Jean-Baptiste Adamsberg komisarioa da, Fred Vargas idazleak idatzitako polizia eleberri saileko pertsonaia.

ErreferentziakAldatu

  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak (Euskaltzaindiaren 154. araua)
  2. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-15.
  3. Sarrailh de Ihartza, Fernando (1979): La nueva Vasconia, Donostia: Ediciones Vascas.
  4. Allières, Jacques (2004) Les Basques Presses Universitaires de France ISBN 213053144X.
  5. Bec, Pierre (1963) «La Langue occitane» Que sais-je? (Presses Universitaires de France) (1059) ISBN 2-13-039639-9.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu