Ireki menu nagusia

IzengoitiaAldatu

Idazleal "Vargas" izengoitia hartu zuen, bere ahizpa bizkia, Joëlle margolaria, Jo Vargas bezala sinatzen zuelako. Izenaren jatorria The Barefoot Contessa filman bilatu behar dugu; hartan Ava Gardnerrek Maria Vargasen papera egiten zuen.

BiografiaAldatu

Frédérique Audoin-Rouzeau, Parisen jaioa, Philippe Audoin idazle surrealistaren alaba da. Bere anaia Stéphane Audoin-Rouzeau historialaria, bestetik, Lehen Mundu Gerran espezialista.[1] Frédérique ere historialaria da baina arkeozoologian espezializatuta, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnak ikertzen dituen espezialista. 2003an Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l'homme.[2] 1986an, bere eleberria L'Homme à l'envers polizia eleberria Coñac Jaialdiaren saria jaso zuen; haren esanetan, horrelako eleberriak entretenitzeko erabiltzen omen ditu. Oso pertsona timidoa da eta, horregatik, ez ditu autografoak sinatzen.

Ideologikoki, Fred Vargas 2009ko ekainaren 7ko Europa Batasuneko hauteskundetan Daniel Cohn-Bendit hautagiari eta Europe Écologie alderdi berdearen zerrendei lagundu zien. Helburu horrekin "Nous y sommes" izenburuko manifestua sinatu zuen.[3] Aurretik ere, 2004an aktiboki Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren aldeko eta haren estradizioaren aurkako mugimenduan hartu zuen parte.[4]

ObraAldatu

Eleberri poliziakoakAldatu

Jean-Baptiste Adamsberg komisarioaren sailaAldatu

Ebanjelariak sailaAldatu

Ebanjelariak ere Adamsberg komisarioaren zenbait eleberritan agertzen dira.

Beste eleberriakAldatu

Eleberri laburren bildumakAldatu

Commissaire Jean-Baptiste Adamsbergen sailaAldatu

  • Coule la Seine (2002). Ilustrazioak Edmond Baudoinenak dira eta hiru eleberri labur hauek bildu zituen:
    • Salut et Liberté (1997, aurretik Le Monde egunkarian plazaratuta)
    • La Nuit des brutes (1999, aurretik Contes noirs de fin de siècle liburuan jasota)
    • Cinq francs pièce (2000, aurretik Des mots pour la vie — Le secours populaire français liburuan argitaratuta)

Bandes dessinéesAldatu

Série Commissaire Jean-Baptiste AdamsbergAldatu

  • Les Quatre Fleuves, scénario de Fred Vargas, dessins de Baudoin (2000) - Prix ALPH-ART du meilleur scénario, Angoulême 2001.
  • Le Marchand d'éponges, adaptation de la nouvelle Cinq francs pièce déjà incluse dans le recueil Coule la Seine, dessins de Baudoin (2010)

SaiakerakAldatu

  • Petit traité de toutes vérités sur l'existence (2001)
  • Critique de l'anxiété pure (2003)
  • La Vérité sur Cesare Battisti, Fred Vargasek bildutako testuak (2004)
  • Carlos A.Lungarzo, Cesare Battisti les coulisses obscures, aurkezpena eta hitzaurrea Fred Vargasena da (2014)

MoldaketakAldatu

Fred Vargasen eleberri asko audio liburuak bezala argitaratu dira, baita irratirako moldaketak. Hemen ez ditugu jasoko.

ZinemanAldatu

TelebistanAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu