Zeres (mitologia)
Zeres[1] (latinez: Cerēs), erromatar mitologian, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, zerealen eta amatasun erlazioen jainkosa izan zen. Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeterren erromatar ordaina da[2]. Aventinoko Hirutasuneko plebeioen jainko zentrala zen, eta Proserpina bere alabarekin batera jartzen zen. Apirilean zazpi eguneko Zerealia festibala ospatzen zen bere ohorez, Ludi Cerialis izeneko jokoak barne. Maiatzean ospatzen zen Ambarvalia festibalean egiten zen lustratio erritualean ere gurtzen zen, uzta-garaian eta ezkontza zein hiletatan[3].
Zeres (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Demeter |
Domeinua | nekazaritza, alea, ugalkortasuna eta amatasuna |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ama | Rea eta Ops |
Seme-alabak | Proserpina |
Anai-arrebak | Vesta, Pluton, Jupiter, Neptuno eta Junon |
- Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zeres».
Zeres Dii Consentes jainkoen zerrendan agertzen den nekazaritza jainkosetako bat da. Erromatarrek ikusten zuten Antzinako Greziako Demeterren parekoa zela, eta bere mitologia Demeterren berrirakurketa zen[3].
Mitoa
aldatuZeres Saturno eta Opsen alaba zen, Proserpinaren ama eta Juno, Vesta, Neptuno, Pluton eta Jupiterren arreba-ahizpa. Zeresek gizakiei lurra lantzen, ereiten, garia jasotzen eta ogia egiten irakatsi zien. Horregatik nekazaritzaren jainkosa izendatu zuten.
Jupiter anaia, haren edertasunez liluratuta, Proserpina (Persefone mitologia greziarrean) sorrarazi zuen. Neptuno ere berarekin maitemindu zen eta haregandik ihes egiteko Zeres behorra bihurtu zen. Jainkoa kontutatuta eta zaldi bihurtu zen; horrela Zeres Arion zaldiaren ama izan zen.
Zeres, bestetik, Ennako (Sizilia) zaindaria zen. Kondairaren arabera Jupiterri Sizilia zeruetan jartzea eskatu zion. Ugartea triangelu itxura du eta zeruan Jupiterrek Triangulum konstelazioa kokatu zuen; konstelazio horren izen zahar bat «Sizilia» izan zen.
Bere nekazaritza lanetan Zeresek laguntzaile gisa hamabi jainko txiki zituen: Vervactor, lurgorritzen duena; Reparator, lurra prestazen duena; Imporcitor, goldatzen duena; Insitor, ereiten duena; Obarator, gaineko goldatzen duena; Occator, areatzen duena; Sarritor, gari jorra egiten duena; Subruncinator, argitzen duena; Messor, uzta jasotzen duena; Conuector, jasotakoa garraiatzen duena; Conditor, biltegian jartzen duena; eta Promitor, banatzen duena.[4]
Irudikapenak
aldatuZeres emakume eder gisa irudikatzen da, garaia, azal koloretsukoa, begirada adoregabekoa eta ilehoria. Ilea orraztu gabe lepoen gainetik behera doakio. Hori koloreko zapia darama, gariak duen kolorearen sinbolo gisa.
Haren ikurrak galburu koroa eta oso altua den diadema dira. Beste batzuetan galburu edo mitxoletekin egindako girlandazko koroa darama, ugalkortasunaren sinbolo gisa. Bular oparoak ditu eta eskuineko eskuan galburuen sorta bat darama; ezkerrean, aldiz, piztutako lastargia. Haren tunika oinetaraino heltzen da. Askotan atzera botatako mantelina darama. Bestetan zetroa edo igitaia ematen diote. Haren bularrei itsatsita bi haurrek ugaritasunaren adarra daramatenean, Zeres gizakiaren inudea dela adierazten da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b Room, Adrian. (1997). Who's who in classical mythology. NTC Pub. Group ISBN 084425469X. PMC 35001792. (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
- ↑ https://web.archive.org/web/20070524094224/http://students.roanoke.edu/groups/relg211/ashby/Ceres.html
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Ingelesez): Zeres Perseus proiektuan.
- (Ingelesez): Warburg Institute Iconographic Database. 300 baino gehiago Zeresen irudiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeres (mitologia) |