Frantziako Gudua
Frantziako Gudua, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, 1940ko maiatzaren 10ean, Wehrmacht erakunde militarrak Frantzia eta Herbehereak eraso zituenean hasi zen.
Frantziako Gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
![]() ![]() Guduaren irudi batzuk | |||
Data | 1940ko maiatzaren 10etik ekainaren 25 bitartean | ||
Lekua | Frantzia eta Herbehereak | ||
Emaitza | Alemaniarren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
AurrekariakAldatu
1939ko irailean Polonia eraso ostean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Mendebaldeko frontea 7 hilabetetan geldirik egon zen. Bitartean, Hitlerrek, Britainiarrek suediar burdinaren horniketa blokeatzeko beldurrez, neutralak ziren Norvegia eta Danimarka hartu zituen indarrez eta horrek mendebaldeko erasoa prestatzen lagundu zion. Frantsesak Maginot lerroan kokatu ziren eta britainiarrekin batera defentsarako prestatu ziren Frantzia eta Belgikako mugan. Londresen eta Parisen alemaniarrak garaitzearekin sinesten zuten, nahiz eta, Ardatzeko potentziek (batik bat, Alemaniak, Italiak eta Japoniak osatua) Polonian eta Norvegian lortutako garaipenak urduri jartzen hasiak zituzten aliatuak.
Aliatuen estrategiaAldatu
Frantziako armadako Maurice Gamelin Komandante Gorena gerrarako prestatzen ari zen berriz. Dyle plana edo Dyle maniobra deiturikoa prestatu zuen eta horrekin Dyle ibaian alemaniarrak geldituko zituztela uste zuten aliatuek. Gamelinek uste zuen horrela alemaniarrak gelditzeaz gain Frantziako armadak aurrera egin ahalko zuela Holandako armadarekin bat egin eta alemaniarren Ruhr eskualdea setiatzeko.
Alemaniarren estrategiaAldatu
Gamelin ez zebilen hain gaizki baina hegazkin istripu baten ondorioz alemaniarrek planak aldatu zituzten eta Frantziako armada inguratzea hartu zuten helburutzat.
Ekainaren 25ean Hitler Frantziako hainbat goi-mailako ofizialekin bildu zen, eta armistizioa eskatu zioten. Hitlerrek Compiègnetik gertu aukeratu zuen bilerarako lekua, leku hartan bertan sinatu zelako Alemaniarekin armistizioa Lehenengo Mundu Gerran.