Moriones

Bizkaia ibarreko lekua eta ibarburua, Nafarroa Garaian

Moriones[1][a] Bizkaia ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.

Moriones
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2021. urtekoa
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaEzporogi
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Moriones
Posta kodea31492
Herritarramorionesar
Geografia
Koordenatuak42°35′33″N 1°25′54″W / 42.5925°N 1.4317°W / 42.5925; -1.4317
Garaiera527 metro
Distantzia50,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria6 (2022)

2022 urtean 6 biztanle zituen.

Bizkaia ibarreko ibarburua da. Bertako biztanleak morionesarrak dira.

Moriones beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Moriones (1257)
  • Muriones (1366)
  • Moriones (1534)
  • Moriones (1650)
  • Muriones (1713)
  • Moriones (1829)
  • Moriones (1990)

Etimologia

aldatu

Mikel Belaskoren ustez, bere esanahia ezezaguna da. Itxura erromantze duen izena da, baina ez dirudi arabiarren presentziarekin zerikusirik duenik. Patxi Salaberrik Masuk emandako azalpenak bildu ditu. Nahiko sinesgaitzak dirudite eta asturleonesezko ahotsekin lotzen dute herriaren izena, hala nola, morrión (Salamanca) edo morrón (Asturies), "harrizko edo mendiko muturra".

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Morionesko armarria Ezporogiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. »

Geografia

aldatu

Moriones Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.

Klima eta landaredia

aldatu

Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


      Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 28.0 29.0 36.0 39.0 41.0 41.0 40.0 31.0 25.0 19.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.1 14.7 16.2 20.9 26.1 29.7 29.5 25.2 19.4 12.9 9.4 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.7 9.7 11.2 15.3 19.6 22.5 22.5 19.0 14.4 9.1 6.0 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.3 4.6 6.2 9.7 13.1 15.3 15.6 12.8 9.5 5.3 2.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -8.0 -10.0 -2.0 1.0 5.0 7.0 6.0 4.0 -1.0 -7.0 -10.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 50.1 48.6 47.1 73.6 57.9 47.4 28.9 30.7 57.2 77.2 57.3 68.12 654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.0 43.4 47.5 54.0 56.0 88.5 31.0 68.0 75.5 66.5 43.1 58.0 88.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.4 7.7 6.5 10.1 8.6 5.6 4.1 3.7 5.4 8.6 9.6 9.6 87.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.9 0.7 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.8 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

1268ko Rediezmoaren Liburuan agertzen da. XIV. mendetik aurrera, behintzat, bizilagun guztiak kapareak ziren. Bere historia nagusia Bizkaia ibarrarena da, unitate administratibo hau egon zen bitartean izan baitzen. 1835-1845eko udal-berrikuntzekin, Moriones Izkorekin udalerri izatera pasa zen, baina ondoren Ezporogi udal-barrutian sartu zen. Erreforma horiek egin arte, herriko errejidoreek gobernatzen zuten, herrikoen artean aukeratzen zirenak, eta ibarreko diputatuak. Horiek egin ondoren, administrazio-araubide erkidearen mende geratu zen. 1847an eskola bat zuen, seiehun errealez hornitua; parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten.

Demografia

aldatu

2022 urteko erroldaren arabera 6 biztanle zituen Morionesek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
10 10 10 10 12 12 8 8 9 7 8 8 7 6 6 8 8 8 6 6 6
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezporogi atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezporogi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 16,13k eta 2018n % 6,70k.

Oharrak

aldatu
  1. /moɾiónes/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Moriones - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Moriones» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu