Emakumezkoen Traineru Ligako 2012ko denboraldia
Zumaia Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 8 estropada |
Hasiera | 2012ko uztailaren 7a |
Amaiera | 2012ko abuztuaren 19a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Zumaia |
Txapeldunordea | Rias Baixas |
Ohorezko tx. | Getaria-Tolosa eta San Juan |
← 2011
|
2013 →
|
Emakumezkoen Traineru Ligako 2012ko denboraldia Euskotren Ligaren laugarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen bigarrena. Zumaia izan zen txapelduna[1].
Historia
aldatuAurreko denboraldian bezala zazpi traineruk eman zuten izena, sei gipuzkoarrek eta galiziar batek. 2011eko sistema ez zen egokia ikusi eta lau trainerutako Ligara itzultzea erabaki zen. Horretarako lehenengo bi estropada sailkatzeko izan ziren Portugaleten eta Zarautzen (Eusko Label)[2]. Erlojupeko modalitatean jokatu ziren eta hiru onenek lortu zuten sailkapena, iazko irabazlea izan zen Getaria-Tolosarekin batera. Sailkapen estropadak ere ligarako puntuagarriak izan ziren eta dagoeneko sailkaturik zegoen Getaria-Tolosak ere hartu zuen parte[3].
Liga borrokatua izan zen. Zumaia puntu bakarraren aldearekin iritsi zen Zarautzera. Lehenengo jardunaldian 12 segunduren aldearekin irabazi zuen eta bigarrenean 58 ehunenekoren aldea izan zen galiziarren alde[1][4].
Saikapen fasea
aldatu- Zumaia (12 puntu)
- Getaria-Tolosa (12 puntu), aurrez sailkatua
- Rias Baixas (11 puntu)
- San Juan (9 puntu)
- Orio (6 puntu)
- Hibaika (4 puntu)
- Hondarribia (2 puntu)
Estropadak
aldatuZ. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Kutxabank Bandera | Portugalete, Bizkaia | 2012-7-7 | Zumaia | |
2. | Eusko Label Bandera | Zarautz, Gipuzkoa | 2012-7-8 | Rias Baixas | |
3. | G.P. Dynasol | Pedreña, Kantabria | 2012-7-21 | Rias Baixas | |
4. | Euskotren Bandera | Pasai San Pedro, Gipuzkoa | 2012-7-22 | Zumaia | |
5. | IV Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2012-7-29 | Zumaia | |
6. | III B. Diario Vasco | Zumaia, Gipuzkoa | 2012-8-12 | Rias Baixas | |
7. | Zarauzko IV Estropadak 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2012-8-18 | Zumaia | |
8. | Zarauzko IV Estropadak 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2012-8-19 | Rias Baixas |
Sailkapena
aldatuPostua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 27 | 4: Portugalete, San Pedro, Getxo, Zarautz |
2 | Rias Baixas | Laura Hermo | Galicia-Rianxeira | 26 | 3: Eusko Label, Pedreña, Zumaia |
3 | Getaria-Tolosa | Olatz Aldalur | Getaria-Tolosa | 15 | |
4 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 12 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Benito, Iñaki. (2012-08-19). «Zumaia se lleva la Ikurriña de Zarautz y la Liga Euskotren» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ Garate, Aitor Manterola. (2023-06-19). «Euskotren ligara sailkatzeko lehen estropada da gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ «Euskotren Ligan lehiatzeko kanporaketak Portugaleten eta Zarautzen jokatuko dira - Zumaia» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2012-08-21). «Rías Baixas se quedó a un paso de ganar la Euskotrén» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
aldatu