Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia

2009ko Euskotren Liga
Gipuzkoako selekzioa
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 8 estropada
Hasiera 2009ko uztailaren 11
Amaiera 2009ko abuztuaren 16a
Palmaresa
Txapelduna Galizia
Txapeldunordea Gipuzkoa
← ez
2010

Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia Euskotren Ligaren lehenengo denboraldia izan zen. Galizia erraz nagusitu zen zortzi estropadatatik sei irabazita[1].

Historia aldatu

Aurreko urteko esperientzia ikusita Liga bat sortzeko beharra ikusi zen. 8 estropadatako Euskotren Liga sortu zen orduan. Selekzioen Liga egitea pentsatu zen, Gipuzkoan ezik, zaila baitzen klubek traineru oso bat ateratzea. Kantabriako gobernuak uko egin zion TKE Ligaren gonbidapenari eta azken unean Kataluniako selekzio bat eratzea lortu zen. Horrela, Galizia, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kataluniako selekzioek osatu zuten Liga[2]. Ibilbidea milia eta erdikoa (bi luze, ziaboga bakarra) eta hiru jubenil tostaratzeko aukera zuten traineruek.

Gipuzkoako selekzioan parte hartzeko hiru kluben artean banatu zituzten estropadak, Getaria-Tolosak, Zumaia eta Hondarribiak bina jardunaldi jokatu zituztelarik, Zarauzko Ikurrinarako aldiz arraunlarien selekzio bat egin zen[3]. Bizkaiko Selekzioaren oinarria Arkoteko neskak ziren.

Galiziako selekzioa Samertolameu, Cabo da Cruz eta Chapelako arraunlariez osatu zen[3]. Hurrengo urtetan kluba osatu zen, S.D. Rias Baixas taldea hain zuzen ere. Kataluniako selekzioa llagutetan aritzen ziren lau klubetako arraunlariak ziren, aurreko urteko Kontxako banderak liluratuta arraunera etorri zirenak. Galiziako patroiak txandakatu egin ziren kataluniarrak gidatzeko, eta hauena zen erabili zuten trainerua ere.

Ligaren historiako lehenengo estropada O Groven jokatu zen eta Gipuzkoako selekzioak irabazi zuen[2].

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Concello O Grove O Grove, Pontevedra 2009-7-11
 
Gipuzkoa
2. Concello de Pontevedra Pontevedra, Pontevedra 2009-7-12
 
Galizia
3. B. Marina de Cudeyo Marina de Cudeyo, Kantabria 2009-7-25
 
Galizia
4. Plentziako Ikurriña Plentzia, Bizkaia 2009-7-26
 
Galizia
5. Zumaiako Ikurriña Zumaia, Gipuzkoa 2009-8-1
 
Galizia
6. Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2009-8-2
 
Galizia
7. Zarauzko Estropadak 1 Zarautz, Gipuzkoa 2009-8-15
 
Galizia
8. Zarauzko Estropadak 2 Zarautz, Gipuzkoa 2009-8-16
 
Gipuzkoa

Sailkapena aldatu

Postua Selekzioa Puntuak Patroiak Trainerua Banderak
1   Galizia 29 Laura Hermo, Maria Lopez Galicia 5: Pontevedra, Pedreña, Plentzia, Zumaia, Getxo
2   Gipuzkoa 21 O.Aldalur, M.Urbieta, A.Arrizabalaga Gipuzkoa 2: O'Grove, Zarautz
3   Bizkaia 19 Iratxe Ortiz de Pinedo Bizkaia
4   Katalunia 7 Laura Hermo, Maria Lopez Galicia

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Galicia, ganadora de la primera liga femenina de traineras tras su triunfo en Getxo» El Diario Vasco 2009-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2009-04-26). «O Grove acogerá, el 11 de julio, el nacimiento de la Liga Femenina de Traineras de la ACT» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La Liga Eusko Tren, raíles para el futuro» El Diario Vasco 2009-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak aldatu