Keixtui-Gaña
Keixtui-Gaña Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da. Mendilerro honen ekialdeko muturrean dago, Urkilla mendilerrora igaro aurretik, Elgeakoan dagoen azkeneko mendia da. Bere garaiera, 1.132 metrokoa da.
Keixtui-Gaña | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.132 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′33″N 2°24′53″W / 42.9590894°N 2.414584°W |
Mendikatea | Elgeako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Irispideak
aldatuArantzazutik, izen bereko labarraren oinera jeitsi behar da. Hemendik, hormigoizko bidea jarraitu behar da, mendebalderantz, handik gutxira, bide hori utzi eta Azpilloste leporaino joateko. Hegoalderantz jarraituz, Gainlabur leporaino iritsi behar da. Azkenik, hemendik berehala heltzen da mendi honen tontorrera
Barriatik, herrixka honen amaieran dauden baserrien ondotik doan bidea hartu eta Gaboño mendia beti aurrean dagoela jarraitu behar da. Los Segundoseko hesia igaro behar da eta, gorago, Baltiako Eskortaren hondakinak zeharkatu beharko dira. Gorantz jarraitu ahala, eta muino luzanga bat igotzen jarraitzen den heinean, bidea belartsu bihurtuko da. Zelairik zelai igaro beharko da Gaboñorako bidea, honen tontorrera iritsi arte. Behin Gaboñoren tontorrean, ekialdera hartzea baino ez da geratzen, Keixtui-Gaña mendiaren tontorrera iristeko.
Beste izen batzuk
aldatu- Geriztui
Berezitasunak
aldatuTontorrean, mugarri bezala funtzionatzen duen harri bat dago, postontzitik gertu.