Gaboñu
Gaboñu edo Artia Elgeako mendilerroan dagoen mendietako bat da, mendilerro honen ekialdeko muturrean dagoena Araba eta Gipuzkoa artean. Bere garaiera, 1.175 metrokoa da, eta, beraz, mendilerro honetako bigarren mendirik garaiena da, Aumategiren ondoren.
Gaboñu/Artia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.175 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′27″N 2°25′27″W / 42.9575°N 2.4242°W |
Mendikatea | Elgeako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendi honen beste izen batzuk Gabaño eta Aznabartza dira.
Irispideak
aldatuBideetako bat Arantzazuko Santutegitik abiatzen da (Ordu 1 eta 45 minutu). Hemendik, lehenik, Arantzazuko labarraren oineraino jaitsi behar da. Ondoren, hormigoizko bidea jarraitu behar da, mendebalderantz, handik gutxira, bide hori utzi eta ezkerretarantz, Azpilloste leporaino iristeko. Hemendik hegoaldera jarraituz, Gainlabur lepora iristen da, Urkilla mendilerroan dagoen izen bereko mendiaren ondoan. Behin hona heldu ondoren, Keixtui-gaina mendiaren tontorra inguratu behar da, Eiziertako lepora iristeko. Hemen, parke eolikoko bideak atzean utzi eta tontorrera daroan muinoa igo behar da.
Beste bide bat, Barriatik doa (Ordu 1 eta 45 min.). Toki honetan, XII.-XIII. mendeko zistertar monasterio bat dago, orain, aterpetxe bihurtuta dagoena. Herrixka honen amaieran, Baltiako baserriak daude. Hauen ondotik abiatzen den bidea jarraituz, beti mendia bistan dagoela segitu beharko da, Los Segundosen, hesi bat igaroz. Gorago, Baltiako Eskortaren hondakinak igaroko dira, eta bidea belartsu bihurtuko da, muino luzanga bat igarotzen den heinean. Azkenik, mendia zelairik zelai igo behar da, tontorreraino, bi aldiz, Elgeako Parke Eolikoko bideak igaroz.
Azkenik, beste ohiko bide bi Larreatik (Ordu 1 eta 45 min.) eta Arriolatik abiatzen dira.
Ondasun nabarmenak
aldatuMendilerroaren beste toki batzuetan bezala, mendi honen inguruan ere monumentu megalitikoak kus daitezke, besteak beste Gallerdi izeneko tumulua eta baita zutarri handi bat ere.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |