Elgea-Artiako Estazio Megalitikoa
Elgea-Artiako Estazio Megalitikoa. Tumuluak, trikuharriak eta menhirak aurkitu dira Gipuzkoa hegoaldeko estazio megalitiko honetan. Gordetzen diren aztarnak garrantzitsuak dira, tartean bi menhir, baina beste batzuk mendiko lanekin (lur berritze, pisten irekiera) txikituak izan dira.




Historiaurreko monumentuak
aldatuPeriodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
aldatuAltueran berdintsua da mendi hau, gehieneko maila desberdintasuna 400 metro eskasekoa delarik. Arlabango mendatetik sortu eta bere izeneko menditik Artiaraino doan mendikatean kokatzen da, Gipuzkoako hegoaldeko muga eratuz eta beste kate eta beste estazio batzurekin elkartuz lurraldearen ekialdea. Udalerri hauetan dago estazioa: Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.
Sailkatutako monumentuak
aldatuEstazio honetan bederatzi monumentu megalitiko aurkitu dira.
- Artaso
- Elgea I
- Urkitzako Lepoa
Gelditzen direnak bost dira. Beste bi desagertutzat jotzen dira. Ofizialki lau azaltzen dira:
- Alabitarte
- Elgea II
- Gallerdi
- Isikoaitz
Egoera legala
aldatuEstazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[1]