Makatzgain

Euskal Herriko mendia

Makatzgain Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerro honen alde gipuzkoarrean kokatua, mendebaldeko muturrean, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga arteko mugatik gertu. Bere garaiera, 1.002 metrokoa da, eta, Eskoriatza herriaren lurraldearen barnean dauden mendietatik, garaienetako bat da, 1.000 metrotik gorako garaiera duen gutxietako bat, Aranguren, Bizkarlatza, Aizkorri II, Arlutz, Mugarriluze, Erlaitz, Atain eta Pagobedeinkatuta mendien ondoren, herri honetako mendirik garaienen artean, bederatzigarren postuan dagoelarik, eta, mendilerroko mendien artean, zortzigarrenean.

Makatzgain
Datu orokorrak
Garaiera 1.002 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 37″ N, 2° 32′ 07″ W / 42.9768884°N,2.5354123°W / 42.9768884; -2.5354123Koordenatuak: 42° 58′ 37″ N, 2° 32′ 07″ W / 42.9768884°N,2.5354123°W / 42.9768884; -2.5354123
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Elgeako mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa

IrispideakAldatu

Bide bat, Arlabango mendatetik abiatzen da. Baserrira hormigoizko bidetik igoz eta, ondoren, ezkerrerantz joz, pagadi batean sartu behar da, aulkiak eta mahaiak dauden toki batetik igaroz. Azkenik, gas naturalaren bideari jarraiki, berehala hel daiteke mendi honen tontorrera.

Inguruko tokiakAldatu

Kanpo estekakAldatu

[1]