Aizkorri-Aratz
Aizkorri-Aratz Araba eta Gipuzkoa arteko mendigune bat da, bereizten diren bost mendilerrok osatua: Altzania, Aizkorri, Urkilla, Elgea eta Zaraia. Aizkorri-Arazko mendi altuena Aitxuri da (1.551 m); EAEko mendirik altuena ere bada[1].
Aizkorri-Aratz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aitxuri |
Garaiera | 1.551 m |
Mota | mendigune |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′38″N 2°23′02″W / 42.9604947°N 2.384009°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Aizkorri-Aratz mendigune karstikoak Aretxabaleta, Asparrena, Donemiliaga, Eskoriatza, Legazpi, Oñati, Zegama, Zerain eta Zalduondo udalerriak barne hartzen ditu[1].
Aizkorri-Arazko natura parkeak babesten du mendigunearen zati handi bat. Aizkorri-Aratzen, turismoa, basogintza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak, eta zenbait erakunde ere badira, toki-entitateek basoak batera erabiltzen dituztela zaintzeko[2][3].
Antolatutako aldea Euskal Herrian Atlantikoko eta Mediterraneoko urak bereizten dituen banalerroko basoetan kokatzen da. Banalerro hau zona horretan nagusi diren ipar-mendebaldeko haizeek topatzen duten hesi orografiko garrantzitsuena da. Hala ere, antzeko altuera duten beste mendigune batzuen (hots, Durangaldearen) haizebera dagoenez, prezipitazioak ez dira pentsa dezakegun bezain ugariak[1].
Mendilerroak
aldatuAizkorri-Aratzeko mendigunea dauden mendilerroen zerrenda:
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, EHAA - 2006ko maiatzak 19.
- ↑ Euskal Herriko Natura (24), 2006
- ↑ Euskal Herriko Natura (105), 2006