Orkatzategiko Estazio Megalitikoa
Orkaitzategiko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko batzuk ikus daitezke Elgeako mendilerroan. Guztira sei dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.



Historiaurreko monumentuak aldatu
Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa aldatu
Elgeako menditik iparralderuntz irtetzen den espoloi bat da. Geologikoki Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa hartzen duen espoloi bera bada ere, paisaia mailak bereizten ditu.
Sailkatutako monumentuak aldatu
Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak aldatu
Guztira bi dira:
- Aitzgain II eta
- Urtapotolueta I
Tumuluak aldatu
Guztira lau dira:
- Aitzgain
- Linatza
- Urtao
- Urtapotolueta II
Egoera legala aldatu
Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan sei monumentu aipatzen dira.[1]