Mugarriluzeko zutarria

Mugarriluze zutarria. Hondoan, Anboto mendia.

Mugarriluzeko zutarria izen bereko mendiaren tontorrean dagoen zutarri bat da. Elgeako mendilerroan dago, mendilerro honetatik igarotzen den parke eolikoaren ondoan. Zutarri hau, Eskoriatza eta Barrundia udalerrien arteko mugarri natural bat da. Zutarriak, 2,13 metroko garaiera du. Bere zabalera, berriz, 1,65 metrokoa da oinarrian, eta, gorantza doan heinean, estutzen doa, goiko muturrean metro beteko zabalerara bakarrik heltzen delarik. Bere izenak dioen bezala, mugarri bezala erabili izan da. Bere azalean, ildoak eta grabatuak daude. Luis Peña Santiago etnografoak aurkitu zuen, 1980ko ekainaren 8an.

IrispideakAldatu

ArabatikAldatu

Elgeako Elizalde auzotik abiatzen da biderik laburrena.

GipuzkoatikAldatu

Bolibartik Lizargaratera heldu ondoren, Lizargarateko lepo honetan, eskuinetara dagoen bide bat hartu behar da. Bide hau, Alabitarantz doa. Zazpirehun metro ingurura, beste bidegurutze bat dago. Bata, Alabitako bordetara doa. Besteak, berriz, aurrera jarraitzen du, Mugarriluzera. Hauxe da hartu behar dena. Bide labur hau jarraituz, laster heltzen da Mugarriluze mendiaren tontorrera, eta hantxe bertan dago, begi bistan, zutarria.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu