Elgeako mendilerroa
Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago. Iparraldean ditu Gipuzkoako Debagoieneko Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerriak; eta hegoaldean, Arabako Lautadako Arratzua-Ubarrundia, Burgu eta Barrundia.
Elgeako mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aumategi |
Garaiera | 1.191 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′12″N 2°29′38″W / 42.93675°N 2.49393°W |
Honen parte da | Aizkorri-Aratz |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.
Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.
Historiaurrea
aldatuHistoriaurreko garaietatik, Elgea-Artia izeneko estazio megalitikoaren zati bat dugu tontor hauetan, Mugarriluzeko zutarria eta Mugarriaundikoa alde batetik eta Elgea I eta Artasoko trikuharriak eta Elgea II-ko tumulua bestetik.
Aro garaikidea
aldatuAro garaikidean bestela 2000an Elgeako zentral eolikoa jarri zuten mendilerroaren gainaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri den lehen parke eolikoa da, eta 660 kW-ko 37 sorgailu eoliko ditu; guztira, 24.42 MW-ko potentzia du instalatuta.
Fauna
aldatuFaunari dagokionez, Elgeako mendilerroan Arabako azken betizuak larretzen dira.
Mendiak
aldatu- Aumategigaña edo Saiturri, 1.192 m[1][2] 42°57′53″N 2°28′57″W / 42.9647839°N 2.4825576°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Gaboño, Gaboñu edo Artia, 1.176 m 42°57′24″N 2°25′32″W / 42.9565701°N 2.4256541°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Sekillaga, 1.152 m 42°57′31″N 2°26′14″W / 42.9585003°N 2.4371732°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Keixtui-Gaña, 1.132 m 42°57′33″N 2°24′53″W / 42.9590894°N 2.414584°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Mugarriluze, 1.111 m 42°57′39″N 2°30′24″W / 42.9609101°N 2.5066704°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Bizkarlatza, 1.095 m 42°58′28″N 2°30′36″W / 42.9744679°N 2.5099345°W (Gipuzkoa)
- Mentazpi, 1.094 m 42°57′38″N 2°29′47″W / 42.9604923°N 2.4964813°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Burgamendi, 1.081 m 42°57′23″N 2°26′54″W / 42.9564842°N 2.4484708°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Mirubixkar edo Mirubizkar, 1.048 m 42°57′30″N 2°27′24″W / 42.9584233°N 2.4566434°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Pagobedeinkatuta edo Pagobedeinkatua, 1.017 m 42°58′25″N 2°31′20″W / 42.9735115°N 2.5222791°W (Gipuzkoa)
- Makatzgain, 996 m 42°58′37″N 2°32′07″W / 42.9768884°N 2.5354123°W (Gipuzkoa)
- Urdingain edo Arriurdin, 992 m 42°58′18″N 2°32′06″W / 42.9717984°N 2.5348865°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Elgeamendi edo Albiturri, 944 m 42°57′04″N 2°32′17″W / 42.9512258°N 2.5381307°W (Araba)
- Urkitza, 915 m 42°57′55″N 2°32′26″W / 42.9651825°N 2.5404271°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Miritxa, 885 m 42°56′53″N 2°32′48″W / 42.9479642°N 2.5467114°W (Araba)
- Arkamo, 875 m 42°57′13″N 2°32′55″W / 42.9534828°N 2.5485833°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Usako Atxa, 912 m 42°57′39″N 2°33′32″W / 42.9608798°N 2.5587916°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Troke, 899 m 42°57′46″N 2°33′58″W / 42.9627175°N 2.5660371°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Galbarrain, 831 m 42°57′48″N 2°34′24″W / 42.9632212°N 2.5734253°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Urpaso, 756 m 42°57′36″N 2°34′42″W / 42.9600980°N 2.5783530°W (Araba)
Erreferentziak_
aldatu- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
mendilerroa Elgeako mendilerroa (Mendikat) - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.