Donostiako metroa

Donostialdeko metro proiektua
Donostialdeko metroa» orritik birbideratua)


Donostiako metroa edo Donostialdeko metroa (Metro Donostialdea gisa merkaturatua) Gipuzkoan burdinbide metropolitar bat egiteko proiektua da. Egungo Topo sarearen gainean oinarrituko da eta Euskotrenek operatuko du.[1]

Lanak Londres Hotelaren aurrean.
 Metro Donostialdea
Lasarte-Oria
Errekalde
Añorga
Lugaritz
Bentaberri
Kontxa
Easo
Anoeta
Loiolako Erriberak  
Loiola
Intxaurrondo
Herrera
Altza
Pasaia  
Galtzaraborda
Errenteria
Fanderia
Oiartzun
Gaintxurizketa
Bentak  
Belaskoenea
Anaka
 Kolon
Aireportua
Ficoba
Hondarribia
 Hendaia

Proiektuak hainbat diseinu izan ditu, baina azkenekoak sarea Hondarribiraino zabaltzeko apustua egin du.

Proiektu zaharra aldatu

Proiektu zaharra, Eusko Jaurlaritzak 2001. urtetik abiatutako lanen jarraipena da. Ordutik Lasarteko adarraz gain, Lasarte-Oria eta Lugarizko geltokiak egin dira. Beste hainbat geltokiren proiektuak abiatzeko lanak aurreratuak daude, hala nola Intermodalarena, Astigarragakoa, Intxaurrondoko lurrazpiko geltokikoa, Altzako lurrazpiko proiektua etab.

2009. urtean Ibarretxe Lehendakariaren Jaurlaritzak baztertu eta argitaratu ez zuen proiektu berri batek indarra hartu du: Lugariztik, Ibaeta, Antigua, Kontxa, Atotxa eta Amara zeharkatuko lukeen adarra.

Berriki Donostiako aireportua indartzeko eman diren adostasunekin batera, Irundik Hondarribiara doan adarra egiteak indarra hartu du ere.

450 000 biztanletik gorako hiri eremuari emango lioke zerbitzua.

Zerbitzuaren maiztasuna handitzea beharrezkoa denez, trenbidearen bikoizketa beharrezkoa da Irun eta Zumaia artean, Lasarte-Oriako adarra barne. Euskotrengo maiztasuna Irun eta Lasarte artean 7 minutukoa izatea da helburu, eta Zumaiara eta Hendaiara maiztasuna 15 minutukoa izango da. Dagoeneko, gaur egun Amara eta Herrerako geltokien artean 7,5 minutuko maiztasuna eskaintzen da.

 

Egungo proiektua aldatu

Linearen izendapenaren inguruko eztabaida dago, Patxi Lopezen gobernuak (2009-2012) bultzatutako Metro Donostialdea marka ezarri zenetik. Eusko Jaurlaritza PSE-EEren esku gelditu ondoren, Topo lineak «metro» izena jasotzen hasi zuen, gobernuak proiektuari bultzada eman ziola Metro Donostialdea marka sortuz eta publizitate kanpainak argitaratuz. Geltokietan marka berria ezartzen hasi zen, eta Euskotrenen planoetan ere ezberdindutako zerbitzu gisa agertzen hasi zen.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorengo gobernu aldaketarekin, ordea, aurreko egoerara bueltatu zen eta irekitako geltoki berrietan (hala nola Altza edo Loiola) Euskotrenen marka ezarri zen berriro ere.[2] Gainera, Metro Donostialdea marka ezarri zen geltokietan marka hori atzera bota zen. Eragileak, bere aldetik,   linea izendatzen du Lasarte-Oria eta Hendaiako geltokien arteko tarteari, hots, linea orokorra; eta   lineatzat du Altzako adarra, Amara eta Altzako geltokien arteko ibilbideari, alegia.[3]

2017an, Donostiako saihesbideko lanak hasiko direla iragarri ondoren, TOPO marka berria sortu zen. Dena den, geltokietan ez da izendapen hauei buruzko aipamenik 2018an.

Donostiako pasantea aldatu

Donostiako pasantea
 
Lasarte-Oriaraino
 
Lugaritz
 
Bentaberri
 
Kontxa
 
Easo
 
Anoeta
 
Hendaiaraino

Gaur egungo Amara-Donostia geltokia geltoki terminala izatetik geltoki pasantea izatera pasako da, Donostian eraikitzen hasi den trenbide saihesbideari esker. Saihesbide berria Lugarizko geltokian hasiko da eta Antigua auzotik igaroko da, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz. Lanak 2017ko udazkenean hasi ziren eta 2022ko hasierarako amaituta egongo dira.[4]

Metroaren pasantea martxan jartzeko aurreikusitako data, ondoren, 2024ko bigarren seihilekora arte atzeratu zen, Mirakontxa-Easo tartean sortutako arazoen ondorioz; izan ere, esleitutako hasierako kostua 53,2 milioi % 50 inguru handitu zen, eta % 70era irits zitekeen.[5]

2020ko irailean, Euskal Trenbide Sareak iragarri zuen kontratua bertan behera uzten zutela tarte horretan; izan ere, hondarrak agertzea eta indusketaren bi frontetan ustekabeko ur-jarioa konpontzeko jarduketek Kontratazio Legeak baimendutakoa baino gainkostu handiagoa eragiten zuten aurrekontuetan. Iñaki Arriola orduko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak iragarri zuen 2021a baino lehen beste kontrata bat egingo zutela.[6]

Loiolako Erriberak geltokia
Brinkolaraino
 
 
Lasarte-Oriaraino
Loiola
 
 
Anoeta
 
 
 
 
Loiolako Erriberak
Loiola
 
 
Atotxa
Hendaiaraino
 
 
Iruneraino

Loiolako Erriberak geltokia aldatu

Geltoki horrek, batez ere, Donostiako Renfe Aldirietako zerbitzuaren eta metroaren arteko aldaketa egiteko balioko du. Geltoki hau batez ere Donostialdeko hegoaldeko eta Tolosaldeko bizilagunentzat izango da erabilgarria. Loiolako Erriberak auzoari ere zerbitzua emango dio eta Amara Berri auzoari eskaintzen zaion zerbitzua indartuko du. Hala, Eneko Goia Donostiako alkateak 2019ko amaieran iragarri zuen 2020an geltoki proiektua idatziko zutela, hurrengo urtean eraikitzen hasi ahal izateko.[7]

Altza-Pasaia-Galtzaraborda saihesbidea aldatu

Altza-Pasaia-Galtzaraborda saihesbidea
 
Lasarte-Oriaraino
 
Herrera
 
Altza
 
Pasaia
 
Galtzaraborda
 
Errenteria
 
Hendaiaraino

Altzako geltokitik Pasai Antxorantz jarraituko du saihesbideak, eta bertan lurpeko geltoki bat eraikiko da, bi nasarekin, atari batekin eta irteera bakar batekin. Ondoren, Galtzarabordarantz jarraituko du, eta ziurrenik haren geltokia lurperatuko dute. Bide bikoitzeko zati horrek egungo zubibidea, 7. tunela, Galtzarabordako geltokia eta Pasaiako geltokia ordezkatuko ditu, eta behin betiko kenduko du Pasaiako bidezubi erraldoiak dakarren oztopo arkitektonikoa, gaur egun herria bitan banatzen baitu.

2020ko azaroan, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen 2021ean Altza eta Galtzaraborda arteko Topoaren saihesbidearen lanak lizitatuko zituela. Horren barruan, lurpetik geltoki berri bat sortuko zen Pasaiako erdigunean, zaharra ordeztuko zuena, goitik jasoa.[8]

Irun-Hondarribia adarra aldatu

Irun-Hondarribia adarra
 
Lasarte-Oriaraino
 
Bentak
 
 
 
Belaskoenea
 
 
Anaka
Kolon
 
 
Aireportua
Ficoba
 
 
Hondarribia
Hendaia
 

Obra honekin, Belaskoenea eta Kolon geltokiak berrituko dira, eta Hondarribiko adarra eraikiko da, Anakan, Donostiako aireportuan eta Hondarribian geltokiekin. Tarte osoa bide bikoitzekoa izango da. Proiektu osoa lurpean jarriko da, Donostiako aireportuaren ondoko zatia izan ezik, biaduktua izango baita.

Oraingoz, jarduera hori geldirik dago, etorkizuneko trazadura aztertzeko zain.

Erreferentziak aldatu

  1. Donostian metroa eraiki nahi duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak, Berria, 2009-07-14
  2. (Gaztelaniaz) Chico, Amaia. (2017-05-14). «Vuelve el 'Topo' frente al 'Metro'» (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  3. Euskotren Trena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  4. Irekia. Irekia - ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (). «Donostiako metroaren gainkostua % 100era irits daiteke; 50 milioi euro» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  6. «Topoaren lanak: Donostialdeko metroaren pasantearen irekiera 2024ra atzeratu da» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Auto gutxiago eta tren gehiago Donostian 2020rako» El Diario Vasco 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  8. «Altza eta Galtzarabordaren arteko lotura, 2021ean lizitatua» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako metroa