Easo plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara Zaharra auzoko erdigunean dagoen plaza bat da, Easo kalea eta Autonomia kalearen artean kokatua dago. Amara Zaharreko auzokideen bilgunea da, plazan bertan eta horren inguruetan dauden saltegi eta tabernetan. Amara Berri auzo populatuaren eta Donostiako erdigunearen artean izanik, hiriko ohiko topagune eta pasabidea ere bada, Easo kaletik. Horretaz gainera, Euskotrenen Amara-Donostia geltokia ere bertan denez, inguruko herrietako langile eta bisitarien helmuga da. Horregatik guztiagatik, giro jendetsua izaten duen plaza da. Auzoko azoka, jai, kultura ekitaldiak ere han ospatzen dira. 1980ko hamarkadara arte, tren geltokiak hartu zuen egungo plazaren zati handienak. Geltoki zaharraren eraispenak egungo plazaren eraikuntza ekarri zuen.

Easo plaza

Donostia, Amara
Easo plazako kioskoa 2012ko Amara Zaharreko jaietan.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Easo plaza is located in Euskal Herria
Easo plaza
Easo plaza
Easo plaza is located in Gipuzkoa
Easo plaza
Easo plaza
Easo plaza is located in Donostia erdigunea
Easo plaza
Easo plaza
Koordenatuak: 43°18′49.23″N 1°58′55.09″W / 43.3136750°N 1.9819694°W / 43.3136750; -1.9819694

Bi zatitan banatzen da, plaza zeharkatzen duen kale zati txiki batek banatuta: tren geltoki ondoko zatian, parterre zenbaitek inguratuta, ekitaldi publikoetarako kiosko bat, bankuak eta eserlekuak daude, zolatutako espazio zabal baten inguruan; beste zatian, taberna eta kafetegietako terraza gunea da bereziki.

Easo plaza garai batean Amara-Donostia tren geltokiak hartzen zuen lekuaren zati handia hartzen du egun. Irudian ikus daitekeen karmeldarren elizatik atzerako azpiegitura guztiak bota eta plaza berria eraiki zen 1980ko hamarkadan.

Kanpo estekak aldatu