Senez (aldizkaria)
Senez euskarazko itzulpen-aldizkaria da. Urtean behin kaleratzen da, baina ale bereziak edo monografikoak ere plazaratu izan ditu. Argitaratzailea Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da (EIZIE).[1] Martuteneko Itzultzaile Eskolak 1984. urtean sortu zuen, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura.[2]
Senez (aldizkaria) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Sorrera-urtea | 1984 |
Izenburua | Senez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta eleaniztuna |
eizie.eus… |
Aldizkariak itzulpen-teoriarekin, pragmatikarekin eta euskal itzulpengintzarekin lotura duten gaiak lantzen ditu, batez ere euskaratik eta euskarara itzultzearen gaineko gogoetei eta esperientziei dagokienez. Ikerketa-gaiak eta profesionalen esperientziak edo kezkak izaten dira artikuluen gaiak.
1984an argitaratu zen lehenengo aleko artikuluen egileak hauek izan ziren: Xabier Mendiguren, Koro Navarro, Iñaki Zubizarreta, Jose Ignazio Berasategi, Imanol Tapia, J. Naberan, Begoña del Teso, Martxel Aizpurua, Jesus M. Zabaleta, Gotzon Egia, Klaudio Harluxet,eta Aintzane Ibarzabal.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
- ↑ itzulpengintza Euskal Herrian Auñamendi entziklopedia
- ↑ «Senez 1 (1984) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).