Xaguxarra euskarazko literatura-aldizkari bat izan zen, Txema Larreak eta Josu Zabaletak 1980an sortu zutena. Donostiako Hordago argitaletxeak plazaratu zuen, liburu itxuran. Sortzezko ipuin eta poemen sinatzaile izan ziren idazle hauek: Txomin Peillen, Andolin Eguzkitza, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandia, Pott Bandakoak; eta Susa aldizkaritik ezagunak ziren Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain eta Mikel Antza.

Xaguxarra: literatur aldizkaria
Motaeuskal literatura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1980
Azken alea1981
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaDonostia
ArgitaletxeaHordago
Banaketa
Ekoizpen osoa2
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaurtekaria
Historia
SortzaileaTxema Larrea, Josu Zabaleta
ErredaktoreakJoxe Azurmendi, Txomin Peillen, Andolin Eguskitza, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain, Mikel Antza, Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepe, Paul Meabe
andima.armiarma.com/xagu/aurki.htm

Xaguxarra-ren bigarren alea (eta azkena) 1981ean kaleratu zen, liburu formatuz hura ere. Jon Miranderi omenaldia egin zioten, bai azaleko argazkiarekin, bai hasierako idazkiekin: Joxe Azurmendiren sarrera, eta Miranderen poema batzuk. Lehen zenbakiko kolaboratzaileez gainera, hauek datoz: Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepetx eta Paul Meabe.

Kanpo estekakAldatu