L’Unità (luniˈta ahoskatua; eusk. 'Batasuna') Italiako egunkaria da,[1] hasieran Italiako Alderdi Komunistari eta gero Alderdi Demokratikoari lotuta izan dena.

L'Unità
L'Unità_logo.jpg
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaItaliera
Argitaratze lekuaItalia
FormatuaBerliner (en) Itzuli eta tabloide
ArgitaletxeaNuova Iniziativa Editoriale S.p.A.
Banaketa
Banatze-eremua Italia
Maiztasunagoizero
Historia
IdeologiaKomunismo
(1924–91)
Sozialdemokrazia
(1991–egun)
SortzaileaAntonio Gramsci
ZuzendariaErasmo D'Angelis
Identifikadoreak
ISSN0391-7002
www.unita.it

1924ko otsailaren 12an Antonio Gramscik sortu zuen Alderdi Komunistaren bozeramailea izateko. Hori zela eta, 'Langile eta Nekazarien egunkaria' azpititulua eman zion. Milanen argitaratua, 20.000-30.000 ale inguru saltzen zituen. Bigarren Mundu Gerra eta gero, tokiko edizioak agertu ziren Genovan eta Turinen. Zutabegileen artean Davide Layolo, Ada Gobetti, Cesare Pavese, Italo Calvino, Elio Vittorini, Aldo Tortorella edo Paolo Spriano zeuden eta 1974an 239.000 ale saltzen zituen. 1980ko hamarkadan krisialdian sartu eta Massimo d’Alema 1983 eta 1990 artean zuzendaria izan zen. Harrezkero hainbat arazo ekonomiko izan ditu.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu