Bizkaiko Batzar Nagusiak

Bizkaiko Batzar Nagusi» orritik birbideratua)

Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko euskal foru lurralde historikoaren legebiltzar eta organo legegile nagusiak dira.

Bizkaiko Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Bizkaia
XII. legegintzaldia
Mota
MotaForu lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
PresidenteaAna Otadui (EAJ)
2015. urtetik
Osaketa
Eserlekuak51 (26 gehiengo osorako)

Alderdi politikoak
Gobernua (31)

Oposizioa (20)

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2023ko maiatzaren 28a
Batzarlekua
Gernikako Batzar Etxea,
 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Webgunea
Webgune ofiziala
Euskal Herriko armarria lorategietan.
Bizkaiko Batzar Nagusien eraikin administratiboa Bilbon.

Egoitza nagusia Gernika-Lumo udalerriko Batzarretxean dute eta bertan Gernikako Arbola dago. Gernikako Batzarretxeak eta Gernikako arbolak Euskal Herriko historiaren sinbolo biziak bezala aurkezten dira.

Gaur egun, Bizkaiko Batzar Nagusien oinarrizko helburua Bizkaiaren alde egiten den edozer bultzatzea da. Batzar Nagusien aginpidepeko arloak Lurralde Historikoen Legeak zehazten ditu, eta herrilanak, gizarte-ekintza, zergalaritza, nekazaritza edo museoak bezalako arloetan araubide-agintea dute.

Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien arteko harremana aztertzean edozein legebatzar-sisteman dagoen harreman berdina da. Batzar Nagusiek (Legebatzarrak) galdera, eskabide, eta proposamenen bidez Foru Aldundiak (Exekutiboak) egindakoa zaindu egiten dute.

Historia

aldatu

Erdi Aroan, Bizkaiko Jaurerrian lurralde hauek batzar propioak zituzten: Lautada edo Tierra llana, Enkarterri (Avellanedako Batzarretxea egonda), Durangaldea edo Durangoko merinaldea (Gerediagako batzartokiarekin), uriak edo hiribilduak (Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika, Lanestosa, Lekeitio, Markina, Ondarroa, Otxandio, Plentzia eta Portugalete) eta Urduñako hiria.

Batzar Nagusi hauen funtzioak hauek ziren:

  • Legeak elaboratu.
  •  Jarduera ekonomikoa bideratu.
  • Funtzionarioak, diputatuak eta ordezkariak hautatu.
  • Bizkaiko Jaunarekin zin-hitza hartu eta foruen osotasuna defendatu.
  •  Soldadutza zilegitu.

Bizkaiko ganbera foralaren jatorria Erdi Aroaren garaia baino lehenago kokatzen da. Hori dela eta, Europan sistema politiko demokratikoen aitzindaria izan zela esan dezakegu. Esate baterako, Batzar Nagusiak, Habeas Corpus edo Hidalgia Unibertsala bezalako baliabide demokratikoak sustatu zituzten. Hidalguia Unibertsalak, legeen aurrean Bizkaiko pertsona guztiak berdinak direla ezartzen du. Honen ondorio garrantzitsuena torturen debekapena da.

1876an, Foruen abolizioaren ondorioz Batzar Nagusiak debekatu egin zituzten. Debeku honek ehun urte iraun zuen eta 1979 urtean, berriz ere berreskuratu egin ziren. Ehun urteko parentesi hau alde batera utziz, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren instituzionalizazioan modu aktibo batean parte hartu egin dute.

Egoitza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gernikako Batzarretxea»

Batzarretxea Antonio Etxebarria jaunak eraiki zuen XIX. mendean (1826-1833). Estilo neoklasikokoa da, erdigune gisa Andre Mari Zaharra eliza du, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilkura Aretoa da. Batzarretxearen gela batean beirate ikusgarria dago, 235 metro koadrokoa, gela oso osorik estaltzen du. Kanpoaldeko lorategian Gernikako Arbola dago. Arbola horrek, Euskal Herriaren historiaren eta berorren erakundeen sinboloa da. Betikotasuna adierazteko, arbola zaharraren enborra, gaur eguneko arbola eta kimu berria daude.

Gernikako egoitzan, batzar nagusiak ospatzen dira. Bilboko egoitza administratiboan aldiz, Batzordeen batzarrak eta Batzarkide-Taldeenak, baita Osoko Batzarrak prestatzeaz lotutako eginbide guztiak. Egoitza Hurtado de Amezaga kalean dago.

Organoak eta haien funtzioak

aldatu

Lehendakaritza

aldatu

Ganberaren pertsona bakarreko organoa da eta Batzar Nagusien bilera osagarrietan hautatzen da. Lehendakariak zereginen bide ona ziurtatzen du, debateak bideratzen eta kontrolatzen ditu eta azkenik, ordainketak agintzen ditu.

Mahaia

aldatu

Batzar Nagusien organo zuzentzailea da eta lehendakariaren baimenarekin lan egiten dute. Mahaiak lehendakaria, bi lehendakariorde eta bi idazkari osatzen dute, honen hautaketa agintaldiaren hasieran egiten da.

Mahaikideen zeregin kopurua aldatzen da segun eta zein den lanaren egituraketa. Mahaikideek gastuak agintzen dituzte, kontratuak negoziatzen eta akordatzen dituzte, batzarretako idazkiak eta agiriak sailkatzen dituzte, Batzar Nagusien jardunerako irizpide nagusiak erabakitzen dituzte, Batzar Nagusien Aurrekontuak antolatzen dituzte, onartutako Aurrekontuaren ardura dute eta Araudian azaldutako gainerako zereginez arduratzen dira. Zereginak egiterakoan Legelaritza-Zerbitzuaren Legelari Nagusiaren aholkuak eta laguntza erabiltzen dute.

Taldeburu-batzarra

aldatu

Taldeburu-Batzarrak Batzar Nagusien zereginetan parte hartzeko Batzarkide-Taldeen organoa da. Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Batzarkide-Taldeetako Taldeburuek osatzen dute eta horren bileretara Batzar Nagusietako Idazkarietako batek eta Legelari Nagusiak joan behar dira.

Taldeburu- Batzarraren funtzioak hauek dira, Ganberaren betebeharrak ordenatzea eta erraztea, Batzarkide-Talde bakoitzak Batzordeetan izango duen ordezkari-kopurua ezartzea, Osoko Batzarretako aretoko jesarlekuak izendatzea, Gernikako Batzarretxean zein Batzar Nagusien gainerako egoitzetan Talde bakoitzak izango dituen lekuak zehazteko, eta azkenik Batzordeen eta Osoko Bileraren egutegia ezartzea.

Batzar Iraunkorra

aldatu

Araudi eta Jaurbiderako Batzordeak,  Batzar Nagusietako Lehendakariak, gainerako Mahaikideek eta horretarako izendatutako Batzarkideek eratzen dutenek, Batzar Iraunkorrean batuko dira bilera denboraldia bukatzen denean. Batzar Iraunkorrak, Osoko Bilerari dagozkion gaiak konpondu behar ditu. Batzar Iraunkorrak Ganberaren osoko bilerari aztertutako arazo eta hartutako erabakien berri emango dizkio.

Batzordeak

aldatu

Batzordeak, Osoko Batzarrak hartu beharreko erabakiak prestatzeaz arduratzen den organoa da.  Batzar Nagusietako Mahaiak erabakitzen du zenbat batzordekideek osatzen duten Batzorde bakoitza, Taldeburu-Batzarrari entzunda eta Batzarkide-Taldeen ordezkari-kopurua kontuan izanda. Talde bakoitzak gutxienez batzordekide bat izateko eskubidea dauka sortutako ohiko Batzorde guztietan.  Batzordeek boto-gehiengoz hartuko dituzte erabakiak, eta boto-berdinketa badago botoak zenbatzerakoan, Batzar Nagusietako Talde bakoitzak zenbat Batzarkide daukan hartuko da kontuan.

Batzar Nagusietako Batzordeak ohikoak edo bereziak izan daitezke. Batzorde ohikoak Ganberako araudiaren beharrezko karakterearekin aurreikusiak daude. Batzorde Bereziak,aldiz, Batzordea sortzeko erabakian bertan aipatutako jakineko egitekoetarako sortzen dira.

Araudi eta Jaurbiderako Batzordearen kasuan izan ezik, Batzordeak haien kideetatik mahai bat aukeratzen dute, mahai honek lehendakaria, lehendakari ordea eta idazkaria osatzen dute.[1]

Osaketa 2019-2023 legintzaldian

aldatu

Batzar Nagusiak 51 batzarkide osatzen dute, batzarkide hauek Foru Hauteskundetan, sufragio zuzena eta unibertsalaren bidez aukeratzen dira lau urtetan behin. Aukera politiko desberdinen artean, Bizkaitarrek haien ordezkariak aukeratzen dituzte. Horretarako Bizkaia lau hauteskunde-barrutian banatuta dago eta eurotariko bakoitzetik honenbeste batzarkide hautatzen da. Bilbok 15, Enkarterrik 13, Busturia-Uribek 13 eta Durango-Arratiak 10 batzarkide ematen dituzte.

Aulki banaketa

aldatu

2023-2027ko XII. legegintzaldian horrela banatzen dira:

Mahaia

aldatu

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak

aldatu
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Jose Alberto Pradera EAJ
II. (1983-1987) Antxon Aurre Elorrieta EAJ
III. (1987-1991) Antxon Aurre Elorrieta EAJ
IV. (1991-1995) Antxon Aurre Elorrieta EAJ
V. (1995-1999) Aitor Esteban Bravo EAJ
VI. (1999-2003) Aitor Esteban Bravo EAJ
VII. (2003-2007) Ana Madariaga Ugarte EAJ
VIII. (2007-2011) Ana Madariaga Ugarte EAJ
IX. (2011-2015) Ana Madariaga Ugarte EAJ
X. (2015-2019) Ana Otadui Biteri EAJ
XI. (2019-2023) Ana Otadui Biteri EAJ
XII. (2023-) Ana Otadui Biteri EAJ

Aurreko emaitzak

aldatu

2019-2023 legegintzaldia

aldatu

2015-2019 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 23 batzarkide
  • EH Bildu: 11 batzarkide
  • PSE-EE: 7 batzarkide
  • Podemos: 6 batzarkide
  • PP: 3 batzarkide
  • Talde mistoa: batzarkide 1 (PPtik kanporatua)

2011-2015 legegintzaldia

aldatu

2007-2011 legegintzaldia

aldatu

2003-2007 legegintzaldia

aldatu

Ezker Abertzaleak babestutako hautes zerrenda (Autodeterminaziorako Bilgunea), legez kanporatu zuten.

1999-2003 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ-EA: 21 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 10 batzarkide
  • EH: 9 batzarkide
  • EB-B: batzarkide 1

1995-1999 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 20 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 9 batzarkide
  • HB: 5 batzarkide
  • EB: 4 batzarkide
  • EHE: 2 batzarkide
  • EA: batzarkide 1

1991-1995 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 21 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 8 batzarkide
  • PP: 4 batzarkide
  • EA: 4 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

1987-1991 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 16 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 10 batzarkide
  • EA: 7 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • AP: batzarkide 1
  • CDS: batzarkide 1

1983-1987 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 26 batzarkide
  • PSE: 13 batzarkide
  • HB: 6 batzarkide
  • AP-PDP-UL: 4 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

1979-1983 legegintzaldia

aldatu
  • EAJ: 40 batzarkide
  • HB: 19 batzarkide
  • PSE: 14 batzarkide
  • UCD: 10 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • EPK: 3 batzarkide

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Juntas Generales de Bizkaia» www.jjggbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-27). http://www.jjggbizkaia.eus/home2/sobreJJGG/composicion.asp?

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu