Ana Otadui

politikari bizkaitarra

Ana Otadui Biteri (Elorrio, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 10a) politikari bizkaitarra da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa, eta 2015a ezkero Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria. Bera izan da bigarren emakumea kargu horretan.

Ana Otadui


Q125288983 Itzuli

2023ko ekainaren 22a -
Hautetsia: 2023 Basque foral elections (en) Itzuli

Q125288983 Itzuli

2019ko ekainaren 17a - 2023ko apirilaren 4a
Hautetsia: 2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian

Q125288983 Itzuli

2015eko ekainaren 16a - 2019ko apirilaren 2a
Hautetsia: 2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria

2015eko ekainaren 16a -
Ana Madariaga

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko abenduaren 21a - 2015eko ekainaren 15a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Elorrioko alkate

2011 - 2019

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko uztailaren 14a - 2012ko abuztuaren 28a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaElorrio1976ko maiatzaren 10a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 1999) lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta funtzionarioa
Lantokia(k)Elorrio
Enplegatzailea(k)Durangoko Udala  (2003ko apirila -  2003ko iraila)
Bizkaiko Foru Aldundia  (2003ko urria -  2009ko uztaila)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Facebook: anaotadui Instagram: anaotaduibiteri LinkedIn: ana-otadui-biteri-41247b17b Edit the value on Wikidata

Bizitza eta heziketa

aldatu

Lehen ikasketak Elorrioko Eskola Publikoan egin zituen, eta handik Lauaxeta ikastolara joan zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. Unibertsitate bereko Euskal Gaien Institutuan aritu ostean, funtzionario lanpostua lortu zuen administrazio orokorreko teknikari moduan Bizkaiko Foru Aldundian. Bertan Ogasun, Lehendakaritza eta Kultura sailetan aritu zen. Gaur egun eszedentzian dago Administrazio Orokorreko teknikari moduan, Kultura Ondareko Zerbitzuan.

Politika

aldatu

2005ean Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, eta bi urte geroago EAJko zerrendaburu izan zen Elorrion. Lau urtez oposizioko bozeramale izan zen. 2009an, berriz, legebiltzarkide hautatu zuten Eusko Legebiltzarrean. 2011tik aurrera, kargu biak bete zituen, alkate eta parlamentario.

2015eko ekainean Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari hautatu zuten, bigarren emakumea kargu horretan.