Indarkeria

Biolentzia» orritik birbideratua)

Indarkeria indarraren (energiaren) erabilpen okerra, ez zuzena, zuzengabekoa da, nork bere borondatea inposatzeko erabilitako indarra edo energia.

Haurren eta emakumeen aurkako indarkeria.
Cent Proverbes (Grandville, 1845)

Indarkeriaren azterketa

aldatu

Harrigarria baldin bada ere, indarkeriaezaren teoriko eta praktiko ezagunen eta ospetsuen artean ia ez da indarkeria terminoaren definiziorik ematen. Jiddu Krishnamurtik[1] indarkeria = borondatea berdintasuna egiteaz at (horrek ia dena bihurtzen du indarkeria), soilik Shantidas edo Lanza del Vastok eskaintzen digu indarkeria kontzeptuaren definizioa, eta, euskara ezagutu izanen balu bezala, bere definizioa hauxe da: indarkeria indarraren gehiegikeria da[2].

Lao-Tse-k[3] eta Immanuel Kant[4]-ek, indarkeri gisa agresio edo indarkeria fisikoa besterik ez dute aipatzen, guda, analisi azkar batean behintzat, eta definiziorik ez dute ematen.

Eduki parekoa ematen dio baita MOE-k ere[5], eta halaxe definitzen du (indarkeria fisiko huts gisa), kalte psikikoak onartzen baldin baditu ere.

Ikuspegi hau ez dago erabat desagertua, baina gero eta zaharkituagoa geratzen ari da. Egun gaia landu izan duten ia autore guztiek indarkeria gertakari zabalago gisa ulertzen dute. Inork ez Krishnamurti-k bezain hedatua, ordea, ze borondatea indarkeria baldin bada, ia ezer ez dago indarkeriaz at.

Indarkeria eta biolentzia terminoen arteko aldea

aldatu

Beste hizkuntza batzuetan (euskararen jatorrizko eremua inguratzen duten latindar guztietan, eta, gutxienez, indoeuropar gehienetan) indarkeria hitzaren ordainak (biolentzia gisakoak) ez ditu bereizten indar handia eta indarraren gehiegikeria. Euskaraz, indar-keria hitzak barnean darama xehetasun hau, beraz, euskal terminoa, soilik arlo moraleko biolentziari dagokio, zehatzago esanda: borondatedun eta kontzientziadun izakienari bakarrik. Gainerako animaliek biolentziaz joka dezakete, ez, ordea, indarkeriaz, azken hitz honek balorazio morala baitauka. Ez dagokio naturaren indarrei (tsunamia, erupzioa, lurrikara, sutea, haizetea, uholdea, lurroldea, elurroldea...), hauek indar handikoak izan baitaitezke ere (beraz biolentoak), eta gainerako animaliek gogorki joka baldin badezakete ere, biolentziaz, haienak ez dira indarkeriak. Euskaraz bederen ez.

Beraz biolentzia-ren eta indarkeria-ren artean badugu alde esanguratsu hau.

Gogorkeria

aldatu

Euskaraz maiz erabiltzen da ere gogorkeria terminoa, eta hau, agresioari, indarkeria fisikoari lotu ahal zaio, gogorregi jokatzeari. Modu metaforikoan indarkeria psikikoari erreferentzia egin ahal dio ere. Halere, indarkeria hitzak eduki interesgarriagoa du azterketa honetan.

Bortxakeria

aldatu

Gure hizkuntzan erabilia den beste terminoa da bortxakeria, baina, indarkeria fisikoari oso mugatua izateaz gain (eta gero eta ahulagoa da indarkeria agresiora mugatzearen joera hori arloko jakitunen artean, bereziki), bortxa hitzak berak dakarren judizio moralari, -keria atzizkiak duena gehitzen zaio, beraz, kontzeptu erredundantea da.

Gandhi eta bere ildoko Shantidas (indakeria-eza espirituala)

aldatu

Arestian aipatu bezala, Lanza del Vasto-k indarkeria indarraren gehiegikeria dela dio.

Bere maixu eta inspiratzaile izan zen Mohandas Karamchand Gandhi-k, indarkeria = zuzengabekeria = gezurra, eta, indarkeriaeza = justizia = egia ekuazioak eskaintzen dizkigu. Ziur aski berak zerabilen himsa termino sanskritoak (hinsa hindiz) zerikusi handiagoa zuen indarkeria terminoarekin, biolentziarekin baino.

Gandhi-ren esanetan, zerbait, jarreraren bat ala jokabideren bat, indarkeria ote den, gezurra ote den ala zuzengabekeria ote den, egoeraren arabera erabaki beharra dago[6]. Noski, indarkeria etikoaz besterik ez da ari, himsa aipatzen duenean, indarkeriaz, ez biolentzia oroz. Horrek euskaraz ez du oztoporik, aurretik aipatu dugun bezala, baina bai bere inguruko hizkuntzetan (biolentzia ba baita indar handia ere, zein gainerako animalien biolentzia eta, ondorioz, lurrikara bat zein bere efektuak, ala lehoi baten ehiza indarkeriatzat, injustiziatzat ala gezurtzat jotzea ez da oso logikoa, soilik biolentziatzat har daitezke). Hizkuntza horiek hau kontutan hartu behar dute itzultzerakoan eta terminua egokitu.

Gauzak horrela, Gandhik berak sekula ez zuen bere burua indarkeriatik garbi ikusi, indarkeriaeza ideal hutsa litzateke berarentzat, indarkeriagabezia hutsa, egia osoa, justizia erabatekoa, sekula erabat lortuko ez ditugun arren, beti aurrerantz jarraitu beharreko bidetzat hartzen zituen. Berak ez zuen bere burua erabat bakean ikusten, bidea amaituta, indarkeriatik aske, beti ba baitzuen hobetu beharreko zer edo zer, indarkeriaren bat gainditu beharrekoa[7]. Beraz, Gandhik ez zuen inor baztertzen edo mespretxatzen biolentotzat jota (geroago aipatuko dugun unean-uneko salbuespenen batekin), ez zen ados bakezaleak eta indarkeriazaleak banaketa egitearekin, berarentzat ez zuen zentzurik, inor ez baitago erabat indarkeriaren baitan, inor ez honetatik guztiz garbi.

Ez naiz egiaren bilatzailea baino. Uste dut beragana naraman bidea aurkitu dudala eta nire xedea gauzatzeko ahal dudan guztia egiten dut. Baina aitortzen dut ez naizela iritsi oraindik. Nire akats miserableak ondoegi ezagutzen ditut, eta ezagutza honetatik datorkit indar guztia. Egia esan, nahiko arraroa da batek bere mugak ezagutzea[8].

Une jakin batean, egoera jakin baten aurrean, indarkeriaeza (ahimsa) kontzeptua gaizki erabili zutenen aurrean, hauxe esatera iritsi zen:

Mila aldiz nahiago dut biolentoa koldarra baino. Indarkeriaeza ausardiaren gailurra da[9].

Esaldi hauek botatzearen zergatia izan zen, Bihar-en dagoen Bettiah aldameneko herriska bateko gizonen ihesa, indarkeriaezaren izenean, haien emazte, amak, alabak eta seme gazteenak erasotzaile batzuen eskuetan lagaz. Shantidas-entzat ere injustizia oro eta gezurra bera indarkeria dira:

Indarkeria ez dira soilik erahilketak, kolpeak, irainak, terrorea, errepresioa, harrokeria, baita gezurrak, hipokresia, abusua[10]. Indarkeriarik okerrena egiaren bortxaketa da[11].

Eta beste animaliek ere biolentziaz joka dezakete (Gandhiren ustetan bezala). Hau azpimarratu beharra dago ze pentsalari guztiek ez dira iritzi berekoak.

Immanuel Kant eta Aldous Huxley (ikuspegi filosofikoa)

aldatu

Immanuel Kant-ek ere garrantzia eman dio gezurrari (indarkeria bakar moduan aipatu duen) gudari dagokienez. Uste du egiak gerra aukera ahultzen duela. Baina definizioetan eta kontzeptuetan sakontasunez sartu ez zenez, ezin dugu gehiago zehaztu honi buruzko bere iritzia. Bakeari buruzko bere liburuan[12] indarkeriaren argipenaren ildoan egiten dituen ekarpen interesgarriak gutxi dira, ez baitu kontzeptua argitzen ezta sakontasunez lantzen.

Armada iraunkorrak gerra mehatxu etengabea direla dio, espioitza zein gerra zikina salatzen ditu eta inperialismoak, noski, gerrara garamatzala.

Eta Huxley-k ere propangandaren bitartez zabaldutako gezurrari egozten dio jendea gerrarako prestatzea[13]. Baina ez du argitzen ez zer den indarkeria ezta gezurra indarkeria ote den, adibidez.

Ekarpen interesgarriak egiten ditu, halanola denok, hitzez bederen, bakea nahi dugula diogula nabarmentzea, baina hori ez dugula lortzen, helmuga batera iristeko, bertarantz zuzendutako bideek besterik ez baigaituzte hara eramaten. Eta desatxekipena bakearen oinarri izan behar duela ere erabat zuzena da[14], bakegintzaren jakitun guztiek bat egiten baitute horretan.

indarkeriaeza humanista (Muller, Bekaert, Galtung, Rosemberg)

aldatu

Jean-Marie Muller-ek[15], Marshall B. Rosemberg-ek zein Xavier Bekaert-ek[16], aitzitik, biolentzia gizakiek soilik eta gizakien kontra soilik eragin dezaketela uste dute. Johan Galtung-ek ere hala dio bere lehen definizioan, gero zabaltze bat eginez, gehigarri gisa, bestelako indarkeriak onartzen ditu.

Jean-Marie Muller-ek dio:

indarkeria oro beste gizaki baten gizatasunaren aurkako atentatua da.

Lehoiak oreina hil dezake baina ez da, horratik, biolentoa.

itsasoko urak, goraldi batean, akaba gaitzake, baina ez da biolentoa[17].

Horretan Muller-ek ez du haintzat hartzen bere hizkuntzan (frantsesean) violence-k duen eduki borondatez kanpokoa. Indarkeria (eta himsa) definitzen ari da esaldi horietan, ez biolentzia. Xavier Bekaert-ek huts berbera egiteaz gain (frantsesez ari baita), nahiko lausoa lagatzen du indarkeriaren definizioa:

gizakien bizitzarekiko, gorputz ala gogamen osotasunaren kontrako kalte oro, kalte hori hausazkoa ala ezinbestekoa ez den heinean, betiere, zuzenki ala ez-zuzenki, giza erantzunkizuna lotuta dagoen neurrian.

Harrigarria da beste animalia batek gizakiari egindako edozer ez duela biolentziatzat hartzen, naiz eta gizaki batek egindako erasoaren parekoa izan. Eta beste animalia batek jasandako erasoa ez litzateke, ezta ere, biolentzia, gizaki batek jasotakoaren modukoa izanda eta sentimentu beretsuak eraginez gertatuta ere. Ez da oso koherentea egun nagusitzen diren gizakien eta beste animalien jokabideak parekatzen dituztenen jarrerak ikusita[18].

Halere eskertzekoa da Xavierrek definizioa eskaintzea, nahiko ohiz kanpokoa den zerbait baita hau, ikusten denez. Eta argi da denek ez dugula indarkeriaren definizio bera.

Dictionnaire De La Non-Violence deitzen den Jean-Marie Muller-en liburuan ere hutsune berbera ba baitago[15], duen izena izan arren.

Baina, gutxienez, indarkeria agresio fisikoa baina askoz zabalagoa dela onartzen du Xavier Bekaert-ek (baita Muller-ek ere):

hautatutako definizioak zeharkako giza-erantzunkizunekoak diren indarkeriak barneratzearen abantaila agertzen du, ze, sisteman solututa, indarkeria horiek betirakotzen dira, egileak zigor barik irteten dira, esate baterako indarkeria estrukturaletan (= egitura ekonomikoek, sozialek ala politikoek eragindako indarkeriatan, indarkeria zuzenik ez baldin badago ere, adibidez, norbait miserian uztea osasuna kaltetzen dioen diru egoera batean eta bizi esperantza gutxitzen dion batean)[19].

Definizioa dakar ere Johan Galtung soziologari eta matematikari norvegiarrak, haren ustez indarkeria da:

oinarrizko giza-beharrei egindako eraso ekidingarriak, modu orokorragoan, bizitzaren kontrakoak ere, behar hauen asetze maila posible denaren azpitik jartzen dutenak. Biolentzia-mehatxuak ere indarkeria dira.

Johan Galtung-ek indarkeriaren eta bakearen azterketan lan handia egin baldin badu ere, haren definizioa ez da puntakoa, Gerttz-en azterketan, Zientziak definizio eta azalpen sinpleak, operatiboak eta eraginkorrak beti nahiago baititu eta Galtung-en definizio honek ez omen ditu baldintza horiek betetzen:

- Ez du batere argi uzten noiz den ala ez den zerbait indarkeria, ze oinarrizko beharrak zer diren eta zer ez oso eztabaidagarria baita.

- Gizakiei oso mugatuta dago, modu orokorragoan, bizitzaren kontrakoak ere gehigarri horrek oso modu traketsean zabaltzen baitu hesparrua. Gainera, beste bizidunei zein bizigabeei ezin al zaie kalterik eragin, indakeriaz eraso?

- Mehatxuak ere indarkeria dira gehigarriari buruz beste hainbeste. Errazagoa luke Galtung-ek segurtasuna oinarrizko behartzat jotzea (bizia, ongizatea, identitatea eta askatasuna taldearekin batera) eta, horrek, modu automatikoan sartuko luke mehatxua indarkeriaren definizioan.

- Ekidingarri adjektiboak ere gauzak nahasi besterik ez du egiten, ze norbaitek, demagun Aldolf Hitlerrek, ezinbestekoak ikus zitzakeen komunistei, disidenteei, homosexualei, buhamiei eta judutarrei e(ra)gindako jazarpenak eta genozidioa.

- Asetze maila posible denaren azpitik jarri esaldia ere eskasa da, ze, horrela, argudia daiteke aurreko giza-talde jazartu horiek kontzentrazio eremuetan eta lan eremuetan gosez erahiltzea heuren benetako behar mailak ezagutzeko esperimentu hutsa zela. Ez zitzaiela inolako kalterik eragin, ez bederen nahita.[20]

Marshall B. Rosemberg-ek, bere Indarkeribako Komunikazioa-ren mugimentuan, haren sortzailearen psikologari profesioari ohore eginez, pertsonen arteko harremanei mugatzen die bere indarkeriaren analisia eta hau gainditzeko proposamenak. Noski, agresio fisikoa baino harago eramaten du indarkeriaren kontzeptua, baina ez du hau definitzen. Ezta hainbeste darabilen komunikazio kontzeptua ere. Hau dela bitarte, Gerttz-ek tinko kritikatzen du Indarkeribako Komunikazioa-ren mugimentuaren jokabidea:

Pertsonen arteko interakzioen analisiarekin munduari eskaintzen dioten aberastasun guztia baloratuz eta eskertuz, nabarmentzen dut ekarpen honek benetako indarkeriabako komunikazioaren ahalmena pilo murrizten duela, ze indarkeria barik bizi baldin bagara ala hortan ahalegintzen baldin bagara, egiturazko indarkeria ere argitan jarri beharra dugu, ondasunen, erabakimenaren, boterearen, informazioaren banaketa zuzenbakoa eta desberdina, adibidez. Eta horrek sortzen duen eta dakarren zapalkuntzarekin.

Bai, noski ezagutzera eman behar dela ezagutza hau guztia, KEB-ren lana eta pertsonen arteko harremanak aberasteko erabili. Munduak hoberantz eginen luke horrekin.

Baina KEB, azaleko komunikazio ez-bortitza da, kosmetikoa. Ez da murgiltzen ez indarkeriaezan ez komunikazioan. Izenak-izen. Gehiegi(keria)zko titulua darabil, dena erran behar baldin bada.

Ondo dago. Baina pertsonartea ahazten du, beste bizidunak eta ingurumena.

Eta horrek indarkeria-ezaren benetako xedeez ahaztera eraman gaitzake. Makilaje hutsera erreduzitu du KEB-k. Tamalez.

Eta oso ondo kontrolatutako eta garatutako negoziora. Ikastaro eta materiale aski garestietara.

Hori da, ez zuzenean, daragien kaltea. Ezagunen arteko harremanetarako egiten duen ekarpen positiboa dela ere.

Aspaldian ikasi nuen USAtik datorren guztiarekiko mesfidati izaten, eta handik etorritako dena ondo analisatzen. Marshall Bertram Rosemberg-en disziplina honek han du jatorria. Bertatik datozen ustezko gauza on guztiek bezalaxe gainazal urreztatu hori du, beste edozerk baino hobe azaltzen dituena bere benetako izpiritua eta egiazko xedeak: gutizia. Eta sekula ez dute Sistema zalantzan jartzen. Ez, bederen, sakonki. KEB-rekin horixe gertatzen da eta ez dut uste kasualitate hutsa denik.[21]

Osho-k (Rajneesh Chandra Mohan Jain-ek, Bhagwan Shri Rashnish-ek, Acharya Rajneesh-ek edo Bhagwan Shree Rajneesh-ek, denboran zehar izena aldatzen joan baitzen), ordea, inposizio oro indarkeria dela ulertzen du[22] eta, bere ustez, animalia orok joka dezake indarkeriaz[23].Leihakeria oro indarkeriatzat jotzen du ere, baita edozein moduko errepresioa:

Erreprimitzen den orori ikaragarrizko boterea ematen zaio[24].

Osho-k ez zuen idazkirik laga, bere hitzak haren jarraitzaileek bildu eta argitaratu zituzten (eta oraindik hortan ari dira) maixuaren hitzaldien grabazioetatik abiatuta.

Bere beste gogoeta interesgarria zera da: India bimila urtez beste herrien menpe izan zen, bertan Krishna-k, Patañjali-k, Saraha-k, Mahavira-k eta Siddharta Gautama Buda-k askatutako adimenari esker, hau da, haiek egindako indarkeriaezaren hautuari esker. Onerako zein txarrerako, ze Indian oso zabaldua izan zen exerzitoak osatzeari uko egitea eta, ondorioz, herrialde ezjakitun eta barbaroek menperatuta izan zuten luzez[25].

Indarkeria Energia gisa

aldatu

Definizio zehatzenak eta arrazoituenak Gerttz-ek ematen dizkigu gaiari buruzko bere liburuan. Aurreko autore hauek denak eta beste batzuk aztertu ondoren (aurretik egin ditugun aipamen guztiak bertatik hartuak dira) haien azterketak zein ondorioak konbinatuz eta haiek eskainitako argudio koherenteenak haintzat hartuz, definizio hau eskaintzen digu:

Indarkeria gizakiak eragindako borondatearen inposaketa da (modu konsziente ala inkonszientean, beste borondate baten gainetik dela ala errealitate objektiboaren kontra, beraz, kontrako borondaterik izan ala ez). Ez dio axola zein gradutan: ideia, asmoa, saiakera, lorpena ala porrota.[26]. Gainerako animalienak biolentzia dira, baina ez indarkeria, ezin baitira abusutzat jo.

Aurrerago, definizio zehatzagoa eskaintzen digu, ze indarra hitzak indarkeria gehienak ezkutatzen dizkigula dio:

Indarkeria (konszienteki ala inkonszienteki) norbere borondatea inposatze(n saiatze)ko erabilitako energia da.[26].

Shantidas, gorago aipatu dugun definizioari atxekita egonik ere (indarkeria euskal terminoak esan nahi duen horri, hain zuzen ere), modu inskonszientean baldin bada ere, berak ere borondatearen inposaketaren ideia hau partekatzen duela aipatu behar da, ze honek, lehen aipatu dugun liburu berean dio (bere definizioa hobetuko lukeen beste baten ertz-ertzean geratuz):

(gizakiak) ez du bere borondatea inposatzeko eskubiderik, bere gutiziak, gurariak eta umoreak[27].

Eta borondatea ezin da indartzat hartu, energiatzat baizik. Indarrak eragin fisikoa baitu, masa baten desplazamendua. Energia bat dauka, bai, energia baten manifestazioa da, baina badira indar modura agertzen ez diren energiak, horixe ba baita energia: indar baterako ala lan baterako gaitasuna. Indarkeria energiatzat hartzea ez da Gerttz-en esklusiba, definizioan kontutan hartu ez baldin badute ere (ala sikiera definiziorik eskaini ez baldin badute ere) beste autore batzuek energia gisa hartzen dute indarkeria. Gerttz-ek baina lehenago Jiddu Krishnamurtik ba baitio:

Indarkeria energia mota bat da agresio bihurtzen den modu batez erabilitako energia[28]

Lehen borondatea = indarkeria ekuazioa aurkeztu digun autore berak, orain indarkeria agresio bihurtutako energia dela dio. Beraz nahasmena ageri du, bien arteko aldea handia baita: lehen edozein asmo, borondate, nahi, indarkeria zen, orain soilik indarkeriak eragin fisikodunak dira, agresioak. Jean-Mari Muller-rek ere, modu ez-zuzenean indarkeria energia dela adierazten du (bere hiztegian kontzeptuaren definiziorik ematen ez duen arren):

Biolentziaren energia da, onartua, otzandua, xukatua, bideratua, menderaratua, lekualdatua, transmutatua, sublimatua izan denean, biziaren mugimentu eraikitzailea espresatzen duena, ez gehiago biolentzia eruptiboa, basatia, krudela[15].

Hau hartuta, Gerttz-ek arrazointzen duen moduan, indarkeriak ezin du izan, aldi berean, edukiontzia eta edukia, beraz, indarkeriak energia behar du, Mullerren hitzak haintzat hartuz gero. Aipatzen du ere, beste autore bat, Thomas D'Ansembourg belgiarra, zeinak, Cessez D'Être Gentil, Soyez Vrai[29] liburuan adierazten du:

Lehen kexatzeko, matxinatzeko, iraganminerako erabiltzen nuen energia guztia, apurka-apurka bildu egin dut eta berbideratu barne-eraldaketaren zerbitzuan jartzeko, sormenaren eta harremanaren zerbitzuan[30].

D'Ansembourg-ek, Gerttz-en analisiaren arabera, badu energia eta indarkeriaren arteko harremanaren intuizioa, definiziorik eskaintzen ez duen arren. Sasidefinizio bat badu (Thomas berak Gerttz-i idatzi batean definiziotzat hori aurkeztu zion honek definiziorik ba ote zuen galdetzeko idatzi zionean):

Nik uste dut indarkeria dagoela gure indarra sortzeko, sustatzeko edo babesteko baino, behartzeko erabiltzen dugunean, geure buruarengan ala besteengan. Indar hau afektuzkoa, psikikoa, morala, hierarkikoa, instituzionala izan daiteke. Horrela, biolentzia sotila, eskularruduna eta belusezkoa, bereziki afektuzko biolentzia, infinitoki zabalduagoa dago kolpez, krimenez ala irainez gauzatzen dena baino eta berau askoz ere arriskutsuagoa da, ez baitu izenik[31].

Hau ez da definizioa, ze Alemania Europa da esatea ez da Europaren definizioa, honen zati baten aipamena baizik, honen elementu soil baten identifikazio hutsa. Definizio batek kontzeptuan sartzen den dena zedarrikatu behar du eta kanpoan geratzen den oro. Eta pasarte honek ez du hori egiten.

Halere, eta D'Ansembourg-ek indarra aipatzen duen arren, energiaren erabilpenaren alde egiteko erabiltzen du Gerttz-ek aipu hau (are gehiago aurrekoa haintzat hartuta), ze energia gorde eta meta daiteke, ezkutuan mantendu. Indarra ez, ordea, soilik batu egin daitezke indarrak, ala batzuk eta besteak, kontrajarrita, konpentsatu, batak besteari zati bat kendu ala, baita, elkarren artean anulatu. Indarraren eragina ikusi egiten da, energia baten eraldapen fisikoa baita indarra. Eta, ordea, sistema baten barruan ikustezin datzana, isilean, manifestatzen ez dena, gugan daukaguna, ez da indarra, energia baizik.

Norabide berean doan D'Ansembourg-en beste esaldi bat hauxe da:

Indarkeria eragotzitako (oztopatutako) bizitzazko bonba baten leherketa da[32].

Bonba lehertu aurretik, ba al zen indarkeriarik ala indarkeria hark leher egiterakoan besterik ez da existitzen?

Ze lehenago baldin bazen, ezingo zuen egon leherketako uneko modu berean bezalaxe. Agian indarkeria ez da leherketa bera baizik eta honen azpian datzana. Pausotxo hori ematea falta du D'Ansembourg-ek indarkeriaren definizioa eskuratzeko.

Gainera, euskarak badu energia eta indarraren arteko nahasmen horren beste ebidentzia bat: argindarra hitza. Elektrizitatea ez da indarra, energia baizik, energia elektrikoa da. Meta daiteke (kondentsadore batean, esate baterako, baita zeruan ala lurrean ere, auto batek estatika pilatzen du eta ukitzen dugunean deskarga senti dezakegu...), energia elektrikoa pake-pakean gera daiteke, ageriko manifestaziorik gabe, baina, polo bateko eta besteko kableak harremanetan jartzen ditugunean, ala potentzial elektriko desberdina duten gorputzak kontaktuan jartzerakoan, agertzen zaigu haren indarra, txinparta ala deskarga gisa. Energia elektrikotik energia mekanikoa, soinua, argia... lortzen ditugu eta hauek badute indarra, elektrizitate berak ez.

Gauza bera gertatzen da indarkeriarekin: ezkutuan, gordeta egon daiteke, aukera ematen zaionean soilik agertzeko. Energia da beraz indarkeria, ez indarra.

Nabarmena da tanke batek pistola batek baina inposatze-energia gehiago duela. Eta bonba atomiko batek tanke batek baino. Eta neurtzeko zein mailakatzeko moduko energiak dira. Jouletan, kalorietan edo Kwh-tan ere adieraz daitezke[33]. Gainera badakigu energia ez dela sortzen ez desagertzen soilik eraldatzen. Beraz indarkeria energia modura definitzeak honen erro sakonak bilatzera bultzatzen gaitu, zergatiak zein konponbideak hondoan bilatzera eta ez soilik azalean[34].

Horretaz gain, definizio horrek indarkeria zer den eta indarkeria zer ez den oso nabarmen lagatzen du, definizio on batek egin behar duen moduan. Zuzentasuna/zuzengabekeriaren muga, indarkeriarena, inposaketan ipintzeak ere arrazoizkoa bihurtzen du definizioa, objektibagarri. Ez da legea, ez da fedea, ez dira unean uneko hitzarmen sozialak indarkeriaren (edo honen ezaren) muga[35]. Esan nahi da, duela 30 urte guraso batek bere haurrak jipoitzea normaltzat jotzen zela. Ala senarrak emaztea (eta pertsonarte musulmandarretan, adibidez, oraindik zilegi da). Garai hartako jendartearen gehienak ez zuen indarkeriatzat hartuko. Definizio honetatik, dudarik gabe, izango litzateke[36].

Horrela –tasunaren eta –keriaren arteko muga argitzen da, nabarmentzen.

Indarra, borondatea edota energia hutsa ez da indarkeria, besteak (besteen borondatea) menperatzeko erabiltzen ez den bitartean, guk nahi duguna, besteek nahi dutenaren gainetik jartzeko[35]. Beste kontua da indarkeria (une jakin batean) ona den ala ez, beharrezkoa den ala ez (animalia harraparietan, biolentzia, dudarik gabe, bada), zilegi den ala ez, morala den ala ez. Baino indarkeria zer den argi eta garbi geratzen da, bederen. Definitua.

Indarkeriaren dinamikatik irteteko bide nagusia besteak ni-ak bezala onartzea da, gure berdintzat, pertsonatzat hartzea ala, gutxienez, bere borondate propioa duten izaki asketzat. Borondate hutsa ez da indarkeria (Krishnamurti-k baiezkoa zion), borondatea desatxekipenez bizitzea da gakoa hau indarkeria ez bihurtzeko.

Indarkeriaren definiziorik ematen ez duen arren, Aldous Huxley-k ekarpen interesgarri asko egiten dizkio indarkeriaren inguruko hausnarketari. Berak ondorioztatzen zuen moduan, indarkeria gainditzeko:

Bertuterik gorena, jakituriara eramaten gaituena eta pertsonarteari ekarpen eraikitzailea egiten diona desatxekipena da. Gizaki ideiala desatxekia da, bere gorputz-sentsazioekiko, larrukeriarekiko, boterezalekeriarekiko, gutiziarekiko, desioekiko desatxekia, bere haserrearekiko eta gorrotoarekiko, maitasun esklusiboekiko, ondasunekiko, ospearekiko, estatusarekiko, baita zientziarekiko desatxekia ere, artearekiko, espekulazioekiko, filantropiarekiko. Bai, gauza hauekiko ere desatxekia[14].

Hortik jaiotzen da errespetua, beraz, norbere borondatea ez inposatzearen erabakia.

Indarkeria eta gezurra

aldatu

Aurrerago sakonkiago aipatuko baldin badugu ere, bere atalean, aurreko definizioak (indarkeria = borondatea inposatzeko erabilitako energia) ondorio interesgarriak dakartza. Haren arabera, adibidez, gezurra (adoskatubakoa) indarkeria da. Gorago definizio bila genbilenean, aukera (eta desadostasun) hori aipatu dugunez, azpimarratu nahi izan dugu hau hemen, eragiten duen eztabaidagatik eta dakartzan ondorio logikoengatik.

Baina ez litzateke soilik gezurra (adoskatubakoa, ez eleberritakoa, filmeetakoa, ipuinetakoa...) bera izanen indarkeria, baita harekin harremanduta dauden engainua, koakzioa, kohertzioa, txantajea, sobornoa, ustelkeria, prebarikazioa, mehatxua, presioa, gehiagokeria, mespretxua, iraina, manipulazioa... Talde zabala gehitzen zaio indarkeriari gezurra barneratzerakoan, beraz.

Bereziki dakargu aipamen hau hona, ze gezurra eta bere talde osoa indarkeriatzat hartuta, indarkeriaren kontzeptuaren panorama erabat aldatzen baitzaigu, indarkeriaren definizio honek eta gezurraren barnehartze honek duen eraginagatik:

Gezurra indarkeria izateaz gain, indarkeriarik zabalduena, eraginkorrena eta beso luzekoena da[37].

Beherago azalpenak eta xehetasunak, gezurrak, indarkeria mota gisa, duen atal propioan.

Indarkeriaren zergatiak

aldatu

Indarkeria orok zergati bakarra du: norbere borondatearekiko atxekipena, nork bere borondatea besteenen gainetik bete nahi izatea, besten borondatea, baita besteak ere zapaldu nahi izaterainokoa. Besteengandik ala besteen gainetik lortu nahi dena inposatu nahia da indarkeriaren atzetik dagoena. Agerbideak anitzak baldin badira ere, gogorkeria mailak desberdinak eta zirkunstantziak zenbatezinak, indarkeria oro da horren ondorio[38].

Indarkeriarekiko joera hau, gure ahaide hurbilenekoak diren txinpantze-etan ere nabarmena da, aitzitik haiek bezain hurbileko ditugun bonobo-etan ez, eta litekeena da, indarkeriarekiko joera hau lehenengoek sufritu zuten (agian gure arbaso propioek ere) gorilen aldetikako zapalkuntzatik eratortzea, bonoboek jasan behar izan ez zuten indarkeria[39].

Gure aurrekoek, oihan tropikaletik at geratu zirenetik, beste makina bat zailtasun pasatu behar izan zituzten (goseteak, lehorteak, erasoak, suteak, lurrikarak, haizeteak, hotza, beroa, borrokak...), eta horrek eraman zituen metaketara, pilaketara, ondasun gosera, beraz, indarkeriaren zutabe nagusiena den gutiziara. Garai batean biziraupenerako lagungarri izan zitzaigun sena hori, egun, ordea, biziaren eta gure bizitzen mehatxu handiena da[40].

Indarkeria motak

aldatu

Indarkeria mota asko dago, baina indarkeriatzat zer hartzen dugunarekin, indarkeriaren gure definizioarekin, oso lotuak daude hauek, noski. Eta, aurretik ikusi dugun moduan, batetik definizio gutxi dago, autore gehienek ez baitute ahalegin hori egiten, ala, bederen, erdiesten. Hemen Gerttz-ek emandakoa hautatu dugu eta artikulu honen lehen lerrora eraman, apur bat zabalduz eta zehaztuz, euskarak berak dakarren jakituriarekin.

Segidan indarkeria mota desberdin batzuk aipatuko ditugu (denak luzeegi joko bailuke), agerpen jakin hori indarkeriaren manifestaziotzat hartze horrekin bat egiten duten autoreak espreski aipatuz.

Indarkeria fisikoa

aldatu

Kontsentzuz onartzen den indarkeria bakarra da hau: kolpatzea, ebakiak eragitea, balakatzea, suz ala konposatu kimikoz erasotzea, torturatzea, erahiltzea... Baina oraindik bada zigortze fisikoa indarkeriatzat baino ikasbidetzat eta justiziatzat ere duenik.

Kontua da biolentzia fisikoa zedarrikatzea ere ez dela erraza:

Badira ere, duda barik fisikoak diren indarkeriak, baina ez direnak ez kolpeak, ez haiztokadak, ez balak ala tortura. Pozoinketaz, asfixiaz edo toxikapenaz ari naiz. Ez al da indarkeria fisikoa norbaiti sartzea ala hartaraztea, hilgarria den substantzia?  Zyklon B legez?

Eta inposatutako gosea ere bada: nazien kontzentrazio edo heriotza eremuen askapeneko irudiak, ala 1941eko udan alemandarren eskuetan eroritako milioika sobietarrenak, gulagetako presoenak eta SESB-eko beste kontzentrazio eremuetakoak, haien eskuetan eroritako alemandarrenak bezalaxe, izugarriak dira. Japoniaren eskuetan eroritako presoen tratua ere ez zen xamurra izan. Eta, oro har, legezko ala ez legezko bahiketa oro, kartzeleratzea barne, biolentziaz gainezka dago, ez soilik berau lagunduz, gehigarri gisa, baizik eta agresio zuzen modura ere: gorputzak ba baititu beharrak atxilotzerakoan ukatzen zaizkionak.

Hau guztia aipatzen dut tratu txar fisikoaren mugak ezartzea zaila delako, gorputza gure epitelioan hasten edo amaitzen ez den bezala, eta barnean bilioika bisitari ditugun moduan, gorputza kaltetzen duena ez da zedarrikatzeko erraza.[41].

Indarkeria psikikoa

aldatu

Ia erabateko adostasuna dago indarkeria emozionala ala gogamen indarkeria giza-biolentzaren arloan onatzerakoan. Ez dira autore denak, ordea, horretan ados. Gainera, honek, are muga eta zailtasun gehiago ditu zehazteko gorputz-indarkeria baino.

Lehen aipatu dugun gezurra, neurri handi batean biolentzia psikikoan sartzen da, baina inplikazio eta ondorio askoz ere zabalagoekin.

Eta gezurrarekin taldean datozen engainua, koakzioa, kohertzioa, txantajea, sobornoa, ustelkeria, prebarikazioa, mehatxua, presioa, gehiagokeria, mespretxua, iraina,manipulazioa... ere indarkeria psikikoak dira orobat.

Hurbileko harremanetan gehien erabilitakoak txantaje afektuzkoa, manipulazioa, jerarkizazio sexista, heldukeriaren jerarkizazioa...dira. Modu askotara gauzatzen da indarkeria psikikoa. Gakoa da, inor kolpatu beharrik gabe, bestea menpean mantentzea.

Eskularru txurizko biolentziaren zati da hau. Ez da hain indarkeria fisikoa bezain nabarmena, beraz, identifikatzeko hain erraza. Ezkutuan manten daiteke luzez, ondorioz.

Indarkeria kapitalista

aldatu

Orain autore gehiago dira taldetik alde egin dutenak. Gutxiagok esanen lukete kapitalismoa indarkeria dela.

Gandhi-ren bi hurrengo esaldiek nabarmen lagatzen dute kapitalkeriari buruzko bere iritzia:

Denok sinpleki bizi behar dugu, sinpleki, denok bizi ahal izan dezagun.

Munduan bada denen beharrak asetzeko haibeste ondasunik. Baina ez dago, gizaki bakar baten gutizia asetzeko adinakorik.

Ondasunak pilatzea krimena deritzot. Norberarentzat ez da gorde beharrik besteei falta ez zaiena baizik[42].

Hori baino urrutiago ere badoa:

neuretzat zerbait gordeko banu gero mundu guztiaren kontra defendatu beharra izanen nuela aurkitu nuen. Ulertu nuen ere beste askok zera hori falta zutela, nahi izanen zutela eta polizien laguntza eskatu beharko nukeela jende gosetuek, kalean ni bakarrik topatuz gero, kendu nahiko balidate. Eta neure buruari esan nion, hori egiten baldin bazuten ez zela gaiztakeriagatik, haien beharra nirea baino handiagoa zelako baizik[43].

Ondasunak pilatzea injustiziatzat jotzen du, indarkeriatzat:

Indian ikusten ditudan jauregiak ez dira ondasunen erakuskeria hutsa, gutxi batzuei ondasunen botereak ematen dien lotsagabekeria baizik, miseriaz ordaindutako milioika txiroen lanari zor zaizkienak[44].

Kapitalismoa etsai duela dio:

Kapitalismoaren kontra egiten dut borroka. Mendebaldeak kapitalkeria ekiditen irakasten dio bati[45].

Europa gutizia materialean dagoela dio kristauaren itxura egiten duen bitartean:

Ziur naiz egun Europak ez duela kristautasunaren Jainkoaren izpiritua, baizik eta Satanasena. Honen arrakastak are dira handiagoak Jainkoaren izena ahoratuta. Europa egun ez da izenez baizik kristaua. Egitan, Mammon du gurtzen[46].

Eta bera sozialista dela dio, agian komunista ere, ez baitu bereizketa argirik egiten bi terminoen artean. Hori bai, betiere komunismoaren indarkeria salatuz:

Sozialismoa ez zen jaio kapitalisten aldetikako kapitalaren erabilera okerreraren aurkikundetik. Esan izan dudan bezala, sozialismoa, baita komunismoa ere, Ishopanishad-aren lehen bertsoan nabarmena da.

Halere, nire enfokea beti adulteratu gabeko indarkeriaezarena da. Huts egin ahal dut. Gertatuz gero indarkeriaezaren teknikaren ezagutza okerragatik izanen da. Baiteke ni ez izatea egunez egun gehiago sinesten dudan doktrinaren adibiderik onena[47].

Aspalditik esan dut sozialista naizela. Nire sozialismoa naturala da niretzat, ez inolako liburutik hartua. indarkeriaezarekiko nire haustezinezko fedetik jaio zen. Inork ezin du izan indarkeriaezaren zale eta gizarte-zuzengabekeriaren kontra ez altxatu, non gertatzen dela ere. Tamalez, nik dakidanez, mendebaleko sozialistek beren doktrinak betetzeko indarkerian sinetsi dute.

Gizarte-justizia indarrez lortzea ezinezko dela esan dut beti. Gainera, xumeenak indarkeriaezaren prestakuntzaren bidez izan daitezkeela konpentsatuak. Horrek indarkeribako lankidetza esan nahi du[48].

Shantidas-ek, bere maisuaren bidetik, txirotasun aukeratua goratzen du:

Dirua ez da jaten ez edaten, ez da gorde beharrezko zerbait, ezta ere ikusteko ederra[49].

Zehaztasun handiagoz:

Ez ezazu zure denbora gal bizitza irabazten. Aprobetxa ezazu zure denbora zeure bizitza salbatzen[50].

Eta kapitalistak salatzen:

Burgesak pizti basatia izateaz salatuak izan dira. Hori ez da zuzena. Salatu izan zaion odola edan du, bai, burgesak, baina ez da lehoia, mila zimitz baizik[51].

Gerttz-ek, bere aldetik, argi eta garbi dio kapitalismoa sistema egindako gutizia dela.

Gauza da dirua indarra irabazten joan zela nobleziarekiko, eta, azkenean, gobernatzea lortzeko herri xehea engainatu behar izan zuela, berdintasuna eskainiz, bere interesak defendatzea aginduz, sistema politiko eta judizial zuzenak... arsitokraziaren oztopoa erditik kentzearren. Egitan, herriak egin zien lan zikina.

Hau USA-tan hasi zen, non lur itzelen jabe eta esklabistak ziren batzuk Filadelfian bildu ziren, 1776an, Ingalaterrako George III erregeri ordaintzen zioten dirutza nola aurreztu aztertzeko. Haiek aristokratak baina boteretsuagoak ba baitziren. Ala ia.

Eta heuren independentzia deklarazioa-ren ixtorio hori osoa asmatu zuten baita heuren dirutzak areagotzeko eta boterea eskuratzeko eskuak libre utziko zien sistema politikoa ere. Ez, preziski, herriak boterea eskura zezan.[52].

Estatu batuetan, ordea, George Washington, Thomas Jefferson, James Madison... burges eta esklabista nabarmenak ziren, Britania Handiko George erregeri zergak ez ordaindu behar izateko aristokrazia berria antolatu nahi izan zutenak: oligarkia plutokratikoa, hau da, dirudunen gobernua.

AEB-etako aberriaren aitak esklabistak ala (are okerrago) abokatuak ziren (John Adams-en kasuan). Eta demokrazia sakonki eta oztopo barik arbuiatzen zuten[53].

Bigarren presidente izan zen John Adams-en esanetan:

Demokrazia gobernu modu arbitrario, tiraniko, odoltsu, krudel eta jasanezina da[52].

Eta laugarrena izan zen James Madison-enetan:

AEB-ak gizonen arteko desberdintasun naturalen onarpenean oinarritutako sistema politikoa da[53].

Estatu Batuetako Aberriaren Aitek hauteskunde sistema korapilatsu eta traketsa antolatu zuten aberats antidemokratiko horietxek goberna zezaten. Eta heurak txandakatu ziren agintean. 1824-ean, ordea, Andrew Jackson hautagaiak, bozka gehiago lortu arren hauteskundeak galdu zituenean (gerora 2000. urtean Al Gore eta George W. Bush artean, eta 2016ean Hilary Clinton eta Donald Trump artean errepikatuko zen moduan, betiere zentzu berean: demokratek irabazi baina errepublikarrek presidentzia lortu), bera herriaren hautagaia zela aldarrikatu zuen, oligarkia salatu eta alderdi demokrata sortu zuen. Hamarkada batzuren zehar ere jacksondarra bezala ezagutuko zena.

AEB-etan demokrata hitza iraina izan zen urte luzez, federalistek (Washington-en, Smith-en, Madison-en jarraitzaileek) jeffersondarrei botatakoa. Denbora asko behar izan zuen AEB-ko klase politikoak (ia mende bete) demokraziaren kontua erabitzeko, Frantzian hasieratik egin izan zen moduan[54].

Beraz, kapitalismoa gezurren ganean eraikitako sistema da, herri xehea engainatzeko, eta boteredunek are botere gehiago pila dezaten.

Horregatik, bere interesak eta pribilegioak mantentzeko, (AEB-k) ez dute sekula oztoporik izan gezurra esateko eta itxurazko aitzakiak antolatzeko. Halanola 1898-ko Maine Kurazatua espainolek urperatu zutelaren itxura egitearena (Espainari bere koloniak lapurtze arren); alemandarrek Lusitania transatlantikoa urpera zezaten lagatzearena (lehen Mundu Gudan sartzeko aitzakia izate arren); Pearl Harborren erasotzen lagatzea; Tonkingo golkoan erasoa itxuratzearena; John Fitzgerald Kennedy erahiltzearena; 2001-eko irailaren 11-ko atentatuak antolatzearena[55];...

Azken salaketa honi buruzko azterketa sakona eta erreferentziatua eskaintzen digu:

  1. WTC-ko 7 dorreak ez zuen erortzerik izan Bikien erorikoaren ondorioz, suntsiketa hau 7 ordu beranduago gertatu baitzen eta aurreko erorketek ez baitzuten laztandu ere egin. Bertan eman ziren bulegoetako suteak ez ziren orokortu, are gutxiago proportzio kritikoa lortu. Hauek ez zuten ez indarrik ez zabalpenik egiturako altzairu berezia urtzeko. Poliziek 105 minutu lehenagotik jendeari baztertzeko eskatzen zioten eraikina erortzera baizihoan. Bada denbora gehiagoz iragarria izan zela zioenik ere, eta poliziaren irratian suntsiketaren atzerakontua entzun zen (eraispen kontrolatua deituko diogu aurrerantzean, beraz). BBC(-ko Jane Stanley esataria)-k zuzeneko bere emisioan, gertatu baina 20 minutu lehenago iragarri zuen erorketa. Zazpi urte beranduago adierazi zuten (Richard Porter-rek egin zuen) Reuters-ek eman ziela susmagarriki aurreratutako datua. Gogoan izan dezagun eraikin horretan ogasunaren bulego garrantzitsuak zirela eta biharamonean, hain zuzen ere, 2001-eko irailaren 12an, biliokako iruzur baten auzia abian jartzen zela. Espezialista orok kontrolatutako inplosio modura hartzen dute bertan behara erortze hura, eraikin guztiak batera egin baitzuen huts eta eroriko askeko abiaduran erori baitzen. Hau da, bere euskarri guztiek egin zuten batera huts, 81 zutabek, ezinezkoa da hori kolapso soil baten, non zati bat bestearen gainean erortzen den, eta, gehienez, aurretik eramaten duen. Bigarrenak ez baldin badu lehena gelditzen (eta horrexetarako dago) bederen mantsotu egiten du. Ezinezkoa da istripuz dena batera erortzea, eta hori pasa zen: guztiak egin zuen huts, une berean.
  2. Pentagonoak jasandako erasoa ez zen izan hegazkin baten bidezkoa (ustezko 77 hegaldia). Are gutxiago esan zutenaren modukoa (64 bidaiari zeramatzan 757 Boeing bat). Hegazkinek hegoak izatearen ohitura txarra baitute eta, kasualitatez, lanengatik hutsik zen (honek Pearl Harbor-reko hiru hegazkin-ontzien absentzia gogorarazten du) eraikinaren aurrealdean ez zegoen hegoek utzitako aztarnarik, ezta hauen arrastorik ere ez, sikiera leihoetan hauen kolpearen markarik, zabaleran 38m hartzen baidin baditu ere B757 batek eta azaldu zen zuloa txikiegia zen halako Boeing bat bertan hartzeko: 5m-tan ez da 13m-tik gorako isatsa sartzen ezta 9m fuselajea ere. Eta aski trinkoak diren motoreen markarik edo aztarnarik ez zen agertu ere ez. Oso susmagarria da ere inguruko segurtasun kamerek hartutako irudien desagerpena, segurtasun zerbitzuek (FBI-ak) bahitutako 86 zinta. Eta hegazkin honekin hurrengoa aipatuko dugunaren gauza bera gertatu zen:
  3. Ustez Etxe Zuriaren kontra egitera zihoan ustez bahitutako ustezko hegazkina (United Airlines-en 93 hegaldia) ustez Pensilvania-ko zelai batean erori zen, baina ez zuen (B757) hegazkin baten arrastorik utzi. Are gutxiago bidaiarien gorpurik, zeinak istripuarekin birrintzen diren, baina ez desagertzen. Ezta ekipajeak erez. Hauek ikusi ahal dira hegazkin istripuen irudi orotan (Lockerbie, Gonesse, Barajas). Hura ez zen eroritako hegazkin bat izan, horren itxuratze zatar hutsa baizik.
  4. Dorre Bikiak 70-ko hamarkadan eraiki ziren B707 hegazkinen talkak jasateko moduan. Egia da orduko hipotesia lainarteko hegaldi motela zela, ez gehinezko abiaduran zihoan (tamainaz antzekoak diren) B767 batena, United 175 bigarren hegazkinak 975Km/h ingurun egin zuen tupust Hego Dorrearen aurka. American Airlines 11-k ere Ipar Dorrea 650Km/h ingurun jo zuen. Baina ez ziren izan kolpeak Dorreak eraitsi zituztenak (oso ondo jasan zituzten hauek). Ezta haien ondorioak ere. Eraikin horietan eman ziren suteetan kearen kolore beltzak eta sugarren gorri ilunak oxigenazio eskasa salatzen dute, zeinarekin nekez harrapatzen diren 800 °C eta altzairuak 1.800 °C behar ditu urtzeko, ezinezko da suak habe eta zutabeak urtu, sikiera ahuldu izana (emakume bat agertu zen eta luzez egon zen zulo handi horietako baten ertzean laguntza eske, hori egiturak ahultzeko moduko suteekin ez litzateke posible. Erabilitako altzairuak, E119 motakoak, 1.100 °C-ko tenperatura jasan ahal ditu ordu askoren zehar. Kerosenoak ez ditu hegazkinen motoreak urtzen (hauek pistoizkoak direla zein jet modukoak direla ere, eta hauek aluminozkoak ere izan ohi dira), behar bezala oxigenatuta ere. Zergatik urtuko ziren gaizki kalibratutako suaz inguratuta ere ez ziren zutabeak?  Bada dokumentalen bat diona kolpearen ondorizko nekeak eta suak ahuldu ahal izan zituela, metalaren isolamentuaren hutsuneak tarteko. Egitura metalikodun hainbat eraikin erori izan dira ere (Dubai-n, zein Brasil-en) suteen ondorioz, kalitate eskasekoak. Baina gehiengoak, suteen aurrean eta hegazkinen talken aurka prestaturikoak, ez, Bikien kalitate bereko altzairuzkoak baitziren, (halanola Madrilgo  Windsor Dorrea azkoz gehiago erre zena eta egun betez, Londresko Grenfell Dorrea ez zen erori, Dubai-ko beste hau ere ez, ezta Grozny-ko hau, Shanghain dorre hau aste betez erre zen eta zutik iraun zuen). Are gehiago, WTC-ean hegazkinen jomugatik urrun altzairuzko zorrotak ikusi baitziren, eta hori ez zuten ez hegazkinen errekaiak ezta bulegoko materialen erreketak eragiterik izan; Dorre Bikien eraspenak eroriko askearen abiaduran izan ziren ere (7. Dorrearena bezala), eta barnetikako laguntzarik gabe ezinezkoa da hau (72. solairutik behera behintzat) azpiko zatiek erorketa mantsotuko lukete, 90 segundo beharko lituzkete eta ez 10; hondakinen artean topatutako altzairuzko perlek lurrundutako materialaz ari dira (zeinak 2800°C eskatzen dituen) eta inguru guztian topatutako aluminio, bario eta burdin hautsak (bizirik iraun zutenen biriketan ere, sorosleenetan, hondakinak bildu zituzteneatan, eta honek serioski osasuna jan die) Thermita-ren erreakzioaren lurrinak agertzen dizkigu (oxido ferrosoa, aluminio hautsa, aluminio oxido lurrina sortzen duena, burdin urtua eta energia itzela), edo Thermat-arena (antzekoa baina sufrea eta barioa gehituta, erreazkzioa sendotzeko, bizkortzeko, erabilitakoak) baita, agian, nanothermita edo nanothermate ere, aurrekoen parekoak direnak baina oso finki xehetuak eta nahasiak, honek erreakzioak intentsifikatu eta azeleratzen ditu, modu arruntean txikitutako erreakzioen temperaturak bikoiztea lortuz. Thermatea munduan soilik hiru laborategik zituzten garai hartan, denak militarrak, bi USA-koak (Los Álamos Laboratory, Texasen eta Lawrence Livermore Laboratory, Kalifornian, bestea Israelgoa (Diamond Laboratory, Neguev basamortuan).
  5. Dorre Bikiak eraitsiak izan ziren, ze habe nagusiak modu ultrakalorikoan garbiki moztuak agertu ziren toki askotan (Thermita edo Thermate moduko erreakzio bidez) eta ez suak okertuta eta deseginda, tesi ofizialaren arabera gertatu izan balitz beharko lukeen moduan. Beren lanbidearengatik kualifikatuak ziren lekuko askok, halanola segurtasun agenteak eta suhiltzaileak, leherketak entzun zituzten baita hegazkinek tupust egin aurretik ere. Eta 3.300 baino arkitekto gehiagok bertsio ofiziala ezinezkoa dela ba baitiote, zeredozer jakinen dute beren ofizioari buruz. Gainera, aurreko asteburuan Dorreen segurtasun gainbegiraketa egin berria zuten eta, kurioski, leherkaiak hatzemateko zakurrak erretiratu zituzten horretarako. Harritzekoa da hau 1993ko abenduan bonba bidezko erasoa jasan zuten eraikinetan, bi egun beranduago berriz ere atentatu berria sufritu zuten horiexetan.
  6. Atentatuen bezperetan (7 aste lehenago), salerosketa mugimentuak eta eraso terroristen aurkako aseguru kontratazio susmagarriak eman ziren. Denak AEB-tako goiko esferen kide eta adiskideen partekoak. Adiskidetzarrak. WTC-aren jabe berriak (Larry Silversteinek) irailaren 11ren ostean, konplexu guztiaren balioaren halako bi jaso zuen, bitan kolpatu zutenez konplexua, bi ekintza terrorista izanagatik. Ez zuen batere zentzurik hain dirugalbide hutsa zen konplexua erostea, lehenago, zeukan amiantoagatik eraitsi ezin izan zena. Noski, baldintza hain abantailatsuan bai izan zen bidezko eraistea. Mugarik gabe egin ahal izan zuten, gainera.
  7. Bitxia izan zen oso, CIA-k atentatu hauei usairik hartu ere ez izana (iturri ofizialen arabera) baina 72 ordu baino gutxiagon ustezko egileen zerrenda osatua izatea (Lockerbie-ko atentatuen egileak bilatzeko bi urte behar izan zituzten bitartean), zeintzutako batzuek (Mohammed Atta, Aldul Aziz Al Omari, Waleed Al Shehri, Saeed al Ghamdi, Ahmed al Nami, Salem al Hazmi), bitxiki, bizirik zirauten ostera eta FBI-ak, egindako hutsagatik haiei barkamena eskatu ostean, ez zituen susmagarrien zerrendatik atera ere egin, eta horietako batzuk (Mohammed Atta, Aldul Aziz Al Omari) modu lotsagabean beren ustezko asmo terroristak denen aurrean erakuskerian ibili ziren lehenago, Alemaniako autoritateen aurrean esate baterako (Atta). Eta zinez absurdoa da eraikina erortarazi zuen sute baten ostean, kalterik gabeko ustezko egiletako baten pasaportea azaldu izana.
  8. 2001eko ekainaren lehenean (Donald Rumsfeld, defentsa idazkariak egin zuen) ustez bahitutako hegazkinen kasuko babes protokoloa aldatu zuten, modurik motelenean lagaz, non Pentagonoaren erantzuna beharko zen erantzuteko. Irailaren 11 goizan, jokabide susmagari bakoitzaren ostean bertara dei egin izan zen arren, inork erantzuten ez, Donald Rumsfeld trajez jantzia bere bulegoan baino beste edonon ikusi ahal izan zen (Pentagonoaren kontrako ustezko erasoaren ostean ustezko kaltetu bat ohetilaz eramaten azaldu zen). New York-en tupust egindako hegazkinak, aise bota zitezkeenak, pasatzen utzi ziren. Eta irailaren 12an, atzera, ez zen beharrezkoa izanen goikoen baimenik hegazkin susmagarriak kontrolatzeko, eta, erantzun ezean, hauek eraisteko. Atentatua laguntzeko oso mugimentu lagungarriak hauek denak![56]

Kapitalismoak bere interesak aurrera eramateko egiteko prest dagoenaren adibide batzuk besterik ez dira.

Indarkeria komunista

aldatu

Gandhi-k bere burua sozialistatzat hartzen zuen. Ez zituen ez sozialismo ezta komunismo terminoak definitu, agian ez zituen bereizi ere egiten. Baina hauekiko nolabaiteko sinpatia agertzen zuen. Hori bai, hauen indarkeria salatzen zuen eta ez zuen beharrezkotzat jotzen ideologiaren helburua gauzatzeko.

Shantidas komunitarioa zen, ez komunista. Gandhi-k bezala hainbat komunitate (edo ashram) sortu zituen. Gogoan izan komunitatea hitza lehen girixtinoek sortu zutela, ondasunez, helburuz, balabidez eta beharrez bat egiten zuten jende taldeak izendatzeko, eta horixe zen komunioa egitea: hori guztia partekatzea, ez ogi puska bat irenste hutsa.

Egun ere, ondasun-komunitatea izendatzeko erabiltzen da jatorrizko zentzuan: ondasunak partekatuz ezkontzen garenan, halanola. Gero, indarkeria terminologikoaren eraginez, beste edozein giza-talde izendatzeko erabiltzen da ere, hots, elkarren artean gauza bakarra (ez dena) partekatzen dutenak (halanola eskaratzea edota eraikina) izendatzeko erabili da, ala pertsonarte autonomoa (hori besterik amankomunea ez duena). Ondasunen zati esanguratsu bat partekatzen duen giza taldea komuna da. Eta elkartea ala sozietatea izango litzateke amankomunean elementu bakarra duena.

Komunismoa, Gerttz-en esanetan amankomunaren inposaketa da (eta inposaketa oro indarkeria da), gobernua denaren jabe absolutoa egitea da, eta hori faxismoa da. Ez dago alderik bien artean. Gorritik etorri ala urdinetik, absolutismoa faxista da beti.

Hain alergikoa naiz komunismoarekiko kapitalismoarekiko bezainbat. Komunismoa ez baita alperrik estatu-kapitalismoa Eta estatu hori erabateko tiranotza bihurtzen da.

Bata bestea bezain biolentoak dira. Baita gehiago ere estatu-kapitalismoa, historiari begiratuta.

Diktatorerik nagusienak eta odoltsuenak komunistak izan dira. Pol Pot, Stalin zein Mao eskubiko diktadoreak baina kriminalagoak izan ziren. Agintean dagoenaren lehentasun nagusiak jendearen eskubideak eta askatasunak ez direnean, baizik eta boterea eskuratzea eta denak menpean mantentzea direnean, ez gara ari ezkerreko jendeaz. Naziak bezain fatxak bihurtzen dira, are eraginkorragoak beren zapalkuntzan eta gehiegikerietan.

Inork ez du Mao-k bezainbat erahil edo erahilarazi berak eragindako errepresioa eta (1958-1962 tarteko) goseteak bitarte. Segidan dator Stalin. Baina Saloth Sar, (are ezagunagoa Pol Pot izenpean) izan zen marka errelatiboa hautsi zuena, ze bere herritareren laurdena gutxienez akabatu baitzuen Kanbodiako genozidioan[57].

Komunismoak askatasunak desagertarazten ditu (iritzikoa, kultuzkoa, alderdizkoa, elkartezkoa, sindikatozkoa, espresiozkoa, pentsamentuzkoa...). Komunismoa bere herritarren etsai nagusi bihurtzen da, hau odolusteko prest dagoen munstruo bilakatzen baita, disidentzia zein askatasun oro erreprimitzen dituena.[57].

Indarkeria faxista

aldatu

Erregimen faxistek indarra goratzen dute, boterea bilatzen eta gurtzen dute. Eta indarkeria (fisikoa, psikikoa, poliziala, militarra, propagandistikoa, soziala, judiziala...) erabiltzen dute modu oparoan, horretarako eskubide osoa dutela sinisten baitute.

Bertolt Brecht-ek oso ondo definitu zuen moduan: faxismoa kapitalismo histerikoa da.

Eta histerikoa da, kapitalismoak krisiak bizitzen dituenean, mugak aurkitzen dituenean sortzen baitira faxismoak. Engainuaren estrategiak huts egiten dionean eta indarkeria agerikoa erabiltzera jo beharra aurkitzen duenean.

Faxismoak beti bilatu izan ditu bere egoeraren kanpo-arduradunak, nori errua egotzi eta nor sakrifikatu, hura denen artean borrokatuz elkartuko gaituen norbait: gure egoera penagarriaren erantzunkizun osoa hartuko eta jasango duena.

Nazismoak, adibidez, estatuko kapitalismoa (komunismoa) jo zuen bere miseriaren erruduntzat. Eta juduak. Frankismoak judu gutxi zituen eskura, beraz gorriak zein masoiak hartu zituen erruduntzat.

Faxismo orok zailtasunetatik aterako gaituela sinisterazten digu eta haintzara eramango. Neurri batean lortu ere egiten du, botere absolutoa hari emanez, jendea kontent mantentzeko ogia (lana, noski armadan ala armak fabrikatuz, tankebideak eraikiz...) eta entretenigarriak ematen baitizkio: monumentuak, joku olinpikoak, garaipen militarrak, gladiadoreak...

XX. mendeko faxismoaren sortzeak, kapitalismo industriak topatu zituen hedatze mugekin zerikusi handia du:

Europar inperioak, zeintzutara beren hatzaparrak eta domeinuak zabaldu, menpean hartzeko lurralde berri barik geratzen hasi zirenean, haien artean borrokan hasi behar izan zuten. Beti izan ziren xistran heuren mugak harago eramateko, eta ahalik eta botere gehiena heurenganatzeko, baina, orduan, norgehiagoka gordindu egin zen. Kolonialismoaren eztanda horretan lo hartu zuten herrialdeek (ala baliabide edo zorion eskasagoak izan zituztenak) zukutzeko kolonia gutxiagorekin geratu ziren beren ongizatea loditzeko, eta besteen kontra gudara jo behar izan zuten beren estatusa hobetze arren.[58].

Kapitalismoak beti izan du faxismorako joera, eta faxismoarekiko sinpatia ere. Huxley-k ondo aurreikusi zuen hau bere 1937-ko liburuan, demokraziatzat hartzen ditugun horiek faxismo bihurtzeko arriskua zutela:

demokraziak faxismoaren aurrean defendatzeak, nahi eta ez, demokraziak sistema faxistak bihurtzea dakar[59].

Eta gauzak gordinak jartzen zaizkionean kapitalismoa faxista bihurtu da inolako lotsarik gabe:

Hori da kapitalismoarekin gertatzen ari dena. Gero eta lotsagabeagoa da. Gero eta diktatorialagoa, histerikoagoa. Gero eta faxismoarekiko antzekoagoa[60].

Gorago aipatu dugu AEB-ek gauzatutako jarrera faxistak: haien interesei argi berdea emateko nola esan izan die gezurra bere herritarrei eta munduari. Eta ezin da ahantzi AEB-ek Amerika Lantindarreko diktadura guztiekin izan duten harremana:

Ez da harritzekoa AEB-ak ez direla solik ondo eraman faxismoekin, baizik eta sustatu zituztela (Errepublika Dominikarra 1930-1961, El Salvador 1931-1984, Honduras 1932-1982, Nikaragua 1936-1979, Kuba 1952 [Kubako faxismoa ez zen amaitu 1959an, soilik kolorez aldatu zen eta AEB-kek modu ez-zuzenan bultzatu zuten]..., Kolonbia 1953-1957, Venezuela 1953-1958, Paraguai 1954-1989, Brasil 1964-1985, Panama 1968-1983 y 1989-1994, Peru 1968-1980, Guatemala 1970-1986, Bolivia 1971-1978, Ekuador 1972-1976, Uruguai 1973-1984, Txile 1973-1990, Argentina 1976-1983) ia horiek denak Escuela de las Américas-en prestatuak, bere orbitan manten zitezen eta ez zitezen estatu kapitalismoan eror[60].

Indarkeria sozialista

aldatu

Gandhi-k sozialismoa maite zuen (lehen aipatu dugun moduan), berdintasuna eta elkartasuna, hau da justizia soziala sistema egiteko bidetzat baitzuen. Baita Aldous Huxley-k ere:

jende aberatsak errentaren zerga onartu du eta oinordekotza zerga. Nahi duen gobernu orok zerga-sistema hau erabili ahal du klaseen arteko alde ekonomikoak gutxitzeko, gehinezko soldatak ezarri eta produkzio nagusiaren kontrola bereganatu zein finantzen kotrola eremu pribatutik estatuarenera[61].

Arazo bakarra da hori duela 83 urte idatzi zuela eta azken mende honetan, bereziki 1945-etik hona, aberatsek erabat kontrakoa egin dutela: errentaren zerga ahalik eta gehien saihestu, oinordekotza zerga urritu ala desagertarazi, estatuaren geroz eta atal gehiagoz jabetu (posta, osasungintza, garraoibideak, komunikabideak, informazioa...) eta ekonomia heien neurrian moldatu. Are gehiago, komeni izan zaien bakoitzean krisialdiak antolatu dituzte herri xeheak gero eta baldintza okerragoak izan zitzan eta haiek gehiago irabaz zezaten. Krisi guztietan aberatsenak garaile izan baitira. Gero eta ondasun gehiago pilatzen ari dira gutxi batzuen eskuetan. Huxley-k zein Gandhi-k gezurra zein koldarkeria arbuiatzen zituztenez (gorago aipatu bezala) gaurko sozialismoarekin ez lirateke oso kontent izango, ze, egun, sozialismoak eskubiaren politika ekonomikoak kopiatu baizik ez baititu egiten, oinarrian. Ez du ezkerreko jarrerarik, xehetasun kosmetikoak baizik: abortoaren aldeko joera handixeagoa (emakumearen eskubide modura onartuta hein txikiago ala handiagoan), sexu bipolarkeriari buruzko jarrera malguagoa eskubiak baino, faxismoaren biktimekiko jarrera adeitsuxeagoa...

Etengabeko hazkunde desiratu hori ez da soilik engainua, baita ezinezkoa ere, entelekia hutsa. Planeta mugatu batek ezin ditu baliabide mugagabeak eman. Bereziki gero eta gehiago garenean eta gero eta gehiago nahi dugunean. Eta gero eta maizago berritu behar direnean ondasunik kontsumitu beharra dagoelako eta ezin dutelako luze iraun. Etengabe aldatu beharra dago, akuriaren noriak bira egiten jarrai dezan. Gure onkonomia ustela mantentzeko.

Pertsonartearen interesei lehentasuna eman behar zaie lukuruari baino gehiago, noski, ze lehentasuna (guztiari posible ez baldin bada) pertsonartearen gehiengoari eman behar baitzaio behintzat, eta ez da hori egun gertatzen ari dena. Aberats gutxiengoak zergarik ez ordaintzeko trikimailuak aurkitzen dituzte edo, bederen, huek bakantzeko. Eta jende zati handia dago estuasunean, ekarpenik egiterik ez duena lanik ez duelako, ez baldintza duinetan bederen. Eta etorkizunean ez du pentsiorik izanen.

Hori interesa zaio Kapital Handiari: langabetu masa handia eskura izatea, nondik atera ahal izango duen lanesku merkea eta edozertarako prest dena, baldintza gero eta eskasagoetan. Lan bila estu dagoen edo soldatapeko jende alienatu ugari, asegabea, zorigaitzekoa eta kontsumituko duena, etengabe kontsumituko.

Legezkanpoko jendea ere interesatzen zaio, etsitua, lapurtuz, ohostuz, engainatuz, iruzurtuz... bizia bilatu  beharra duen jendea, ze horrek estatu poliziala eta jodiziala zuritzen baititu. Eta botereak (dena delakoak) beti atsegin du estatu poliziala.

Espetxeak aski beteak, gaizkileak etengabe sortuz, gero lanik topatzerik izango ez dutenak, sekula bozkatzerik izango ez dutenak eta hain txarto tratatu dituen sistemarekiko amorrua pilatu dutenak, oso gustuko dira Kapital Handiarentzat. Elikatu egiten baitute.

Eta sozializmoak jokua egiten dio, indarkeria sozialista, batez ere, koldarkeria delako.[62].

Indarkeria sexista

aldatu

Munduan 137 emakume inguru erahiltzen dira egunero, bataz beste, maite zituztenen (edo maite zituztela uste zen jendearen) eskuetan[63]. Horrek esan nahi du 87.000 inguru urtean. Lehen munduan edozein indarkeriaz hiltzen den jenderik gehiena da hau.

Emakumeak dira %90an afektuari lotutako krimenen biktimak. Horrek ez du esan nahi gainerakoak emakumeek hil dituztenik, ez, gizonezkoak izaten dira ere gainerako %10 horretatik ia denak akabatzen dituztenak (jelosiaz ia beti), soilik %0'15 inguru izaten hiltzailetzat emakumea duten kasuak.

Erahilketak daturik nabarmenena eta deigarriena baldin badira ere, sexismoak beste agerpide asko ditu, baita lehen mundu zibilizatuan ere. Emakumeek soldata txikiagoak irabazten dituzte (itxuraz) giza-eskubideez betetako Europan ere, eta ez soilik orokorrean, baita gizonezkoen pareko funtzioak betez gero ere. Eta, hori gutxi balitz, etxeko lanak neurri askoz ere handiagoan betetzen dituzte haiek, kanpoko lan bera bete ostean ere.

Eta munduko herrialde gehienean emakumeek lanik gogorrenak, astunenak, luzeenak egin behar izaten dituzte. Herrialde askotan ez dute kaletik ala landatik bakarrik ibiltzeko eskubiderik, autoak gidatzekorik, aurpegia (ala gorputz osoa) estali barik ibiltzekoa ala beren sexualitatea bizitzekoa (infibulazioa eta genitaleen mutilazioa bitarte) munduko 30 estatuetan. Eta gainerakoetan ere beti muga eta debeku gehiago dituzte ia denetarako.

Hizkuntza askotan (oro har indoeuropar ia denetan) emakumea baztertzen da orokortzerakoan, eta hitz askok (baita giza euskaldunak ere) sexu jakin eta boteredunari egiten dio erreferentzia. Jakina da hizkuntza gure pentsamentuaren oinarria dela, gure ordenagailuaren sistema eragilea, beraz psikologari eta zientzilari askok dio ezin dela hizkuntza diskriminatzailea erabili (ala hizkuntzaren erabilpen sexista egin) honek pentsakeran, identitatean, portaeran eraginik izan barik.

Jokabide honen arrazoia oso sakona dela dirudi, mundu guztian hedatuta baitago eta gure hurbileneko ahaide ditugun gorila eta txipantzeen artean ere ematen delarik arren nagusitasun beretsua, ez, ordea, bonoboengan:

Ezin da hausazkoa izan, gorago genion moduan, patriarkatua, gerra, militarismoa, territorialismoa, okeljaletasuna, jerarkismoa eta matxismoa koerlazionatuta egotea. Eta erlijioa. Ez dezagun ahantzi erlijioa koerlatiboa dela, beti izan dela, aurretik aipatutako balio horiekin, giza taldeetan behintzat. Ez txinpantzeenetan, dakigunez.[64].

Azken bide horri jarraituta, erlijioaren indarkeria aurrerago ikusiko dugun arren, ia erlijio guztiak direla emakumearen zapalketa zuritzen eta bedeinkatzen dutenak. Bereziki aipagarriak dira:

gizonezko batek emakume birxina eta hitzemanbakoa bortxatzen baldin badu, bere aitari 50 zilarrezko txanpon ordainduko dizkio eta emakumea emaztetzat hartuko du. Ezingo du sekula ere beragandik dibortziatu[65].

Edota:

Gizonezkoek emakumezkoen gainean autoritatea dute Jainkoak eman dien lehentsunaren ondorioz. Emakume bertutedunak sinestunak dira eta, senarrak kanpoan direnean, Jainkoak haien eskutan laga duenaren ardura zintzo hartzen dute. Errieta egin iezaiezue matxinatu ahal direnei, utz itzazue ohean bakarrik, jo itzazue! Obedituz gero ez zaitezte haiekin gehiago sar. Jainkoa handia da, gorena![66]

Desberdinkeria

aldatu

Guganako desberdina denarekiko gorrotoa litzateke. Desberdinkeriak azalpide asko izan ditzake, sexismotik arrazakeriara arte, xenofobiatik edo heldukeriatik pasata.

Honen arrazoia anitza da, egoera ekonomiko zail batean kanpotarrak ala desberdinak erabil daitezke egoeraren erruduntzat hartzeko. Kasu puntakoenetan haien genozidioa antolatu izan da, bigarren mundu gerraren zehar Alemanian eman izan zena adibide gorena, komunista, ijitu, homosexual eta, bereziki, juduen kontra.

Ideologia honek bere izaeratik eratorria da, bere inferioritate sentimentuekin, biziarekiko gorrotoa, aszetismoa eta gozatzen zutenekiko gorrotoa, bere bulkada sadomasokisten iturria da eta bere izaera egitura beretsuko jendeari zuzentzen zitzaion, bere irakaspenek erakartzen eta kitzikatzen zuten horri, bere sentimentu berberak adierazten zituen gizonarekiko jarraitzaile sutsu bihurtzen zelarik[67]

Baina, desberdinkeriaren atzetik beti dago gatazka psikiko bat: nork bere taldea besteekiko goragokotzat hartzea, ala gorengotzat ere. Gehienetan nork bere izaeran, oro har autoestimuan, duen hutsunea estaltzeko beharra ala jorana da. Konplexuz betetako jendeak bereziki ager dezake joera hau, bere ingurukoen onespenaren bila. Erich Fromm-ek honela arrazointzen du:

taldearekiko bategitea da banaketa egoera gainditzeko bide nagusia. Banakoa hein handi batean desagertzen den bategite modua da, eta bere helburua artaldean sartzea da. Besteak bezala izanez gero, ez baldin badut desberdina eginen nauten pentsamenturik ala sentimenturik, besteen ohituretara egokitzen baldin banaiz, janzkeran, ideietan, taldearen izamoldeari, salbatua naiz; bakardadearen esperientzia izugarritik salbatua. Sistema diktatorialek mehatxua eta terrorea arabiltzen dituzte konformitatea ezartzeko; herrialde demokratikoek sugestioa eta propaganda[68].

Heldukeria

aldatu

Heldukeria, helduek haurrak haiek nahi duten bezala izan daitezen eta haien desiren arabera joka dezaten eragiten duten indarkeria egiturazkoa da.

Gehienetan heldukeria izaten da jasaten dugun lehen indarkeria mota, eta, neurri batean, beste guztietarako aldez aurretik prestatzen gaituena. Hain da ohikoa eta zabaldua ze ukatu ere eginen duen jende asko dago.

Helduek (gurasoek, irakasleek, monitoreek, zaintzaileek, haien unean-uneko erantzuleek) erabakitzen dute zenbateko gosea izan behar duten gazteek eta noiz. Nire haurtzaroan beti hala izan zen. Jatera behartzen gintuzten, baita objektiboki txarrak zeuden gauzak ere, eta goserik izan ez arren.[36].

Gurasoek eta beste helduek txikitatik hartzen gaituzte gure erabaki propioak hatzeko ez-gai bezala, horixe lortuz. Beste zapalkuntza guztietan gertatu ohi den bezala: gaitasun bat ukatzen zaio zapalduari, horrela gaitasun hori lortzea eragotziz. Eta horrek zirkulua elikatzen du eta zapaltzailearen jarrera zuritzen.

Eta hau ez da konpontzen txandaka gu haien menpean jartzearekin (egungo guraso askok egiten duena eta toleratzen duena, baita normaltzat jotzen ere), ez. Horrek okertu besterik ez du egiten, irakasten baitugu giza-harremanak trukekeria hutsa direla, txandakako esklabutzak. Elkar errespetatzen eta aske izaten irakatsi ordez. Azken hau da munduan indarkeria gutxitzeko benetako bide bakarra.[36].

Indarkeria penitentziarioa

aldatu

Argi da espetxe gehienak indarkeria eremua direla. Badira indarkeririk agertzen ez duten espetxe sistemak, adibidez Herbereetakoak ala Norvegiakoak, non giza tratua, errespetua eta askatasun maila handia dagoen. Horixe erakusten digu, adibidez, Michael Moore-n ¿Que Invadimos Ahora?[69] dokumentalak bere 70. minututik 85.-era.

Baina bada arrazoiren bat zergatik espetxeetan, munduko gehienetan bederen, indarkeria ikaragarria izaten den:

Energia oro sentitzen ez dugun moduan (indar modura agertzen direnak besterik ez), derrigorrezko eskolako klase batean, kontzentrazio-eremu batean, espetxe batean ala diktadura bat ondo koipetuta dagoenean, inposaketaren indarkeria, zer (ez) egitea espero dugun eta nola jokatu behar (ez) dugun, arrunt barneratuta dugu: mehatxua ezagutzen dugu eta badakigu zer gertatuko zaigun exijitutakoa egin ezean: zigor ankerra. Ez da indarrak erakutsi beharrik, mehatxuaren itzala aski da Baina egoera hau gure desiratik oso urrun da. Ez gara ausartzen gure nahia kanporatzera. Eta, eginez gero, kolpea ikaragarrizkoa izanen da. Zapalduko gaitu.

Egoera horietako bakoitza (derrigorrezko eskolako klase bat, espetxe bat, kontzentrazio-eremu bat ala diktadura bat) oso baketsuak irudi dezaketen arren, badira noizbait manifestatuko diren energia erreprimituak, jendea barrutik karraskatuz, edo jendearen arteko tratua gogorragoa ala gizagabegoa eginez.

Baina, lehenago ala beranduago jazarpen joerak, erasoak, ihesak, matxinadak izanen dira. Gizaki bakanak hau nahi ez duelako.

Eta gorrotoa izanen da, ze lurperatutako indarkeria sentimentu horren bidez agertzen baita. Horregatik egiten zaie irain eta jartzen zaizkie ordezko izenak espetxezainei, zaindariei, irakasleei, poliziei zein diktatoreei...[70].

Kirol indarkeria

aldatu

Irudikatzeko zaila da Gandhi ala Shantidas kolore anitz eta deigarrizko elastiko, txapel eta bufandaz, beren kirol taldea oihuka zein sutsuki goratzen estadio baten mailadian. Zergatik ote? Behaiek ez zuten ezta hori azaltzeko lanik hartu ere. Baina bada zerbait bateraezina kirol zaletasunaren, are gehiago kirol fanatismoaren, eta indarkeriaezaren artean. Argituko al digu norbaitek?

Osho-k argi eta garbi adierazten digu hurrengo esaldian, kirolari buruz ari ez baldin bada ere (hezkuntzari buruz baizik):

Lehiakeria oso biolentoa eta destruktiboa da[71].

Galtung, D'ansembourg, Muller ala Bekaert-ek ez diote kirolari aipamenik egiten. Gerttz-ek bai, eta berriz ere zorrotza da bere analisian:

Kiroleko indarkeriaz hitz egiten da. Eta ez da beharrezkoa Heysel estadioko hondamendia edo boxeoa bezalako muturreko kasuetara iristea, (non bi gizonek, eta, gutxiago, baina baita emakumeek ere, burmuina ukabilkadaka likidotzen duten) kirolean indarkeria dagoela, indarkeria asko dagoela, konturatzeko. Gutxienez lehiaketa-kirol guztietan dago. Lehiaketa bera indarkeria delako.

Izan ere, lehiaketa, funtsean, ahalik eta ahalegin handiena egitea da irabazteko. Ez parte hartzeko, eufemistikoki, hipokritikoki eta faltsuki esan ohi den bezala. Ongi geratzeko esaten da, batez ere irabazi ez duenarekin ondo geratzeko. Gehien-gehienekin. Azkenean, lehiatzea galtzea baita, ia beti. Parteharle orok izan ohi du galtzeko probabilitate gehiago irabazteko baino.

Lehiaketazko kiroletan garrantzitsua ez da parte hartzea. Garrantzitsu(en)a irabaztea da. Egia esan, irabaztea da helburu bakarra. Irabazten ez duena ahanzturan, langabezian eta are miserian geratzen da. Eta frustrazioan, hau da, indarkerian, kanporatu ala ez, eraso edo gorroto bihurtu ala ez, indarkeria da.

Kirol (ekitaldi) batzuetan parte hartzen dutenen erdiak irabazten du. Beno, hori demokraziaren helburura hurbiltzen da, hau da, gutxienez gehiengoa asebetetzea. Eta ez naiz publikoari buruz ari, parte-hartzaileei buruz baizik. Baina arraroa da lehiaketa batean bi zati, bi unitate, bi talde edo bi pertsona bakarrik lehiatzea, normalean partida bakar batean bakarrik gertatzen da hori, eta partaide gehiago izaten dira lehiaketa zabalago batean parte hartzen dutenak, liga edo txapelketa batean, esaterako.

Beraz, definizioz, lehiaketa-kirola jarduera fisiko lehiakorra da, non parte hartzen duen jende gehiena zapuztuta irtteten den. Ze (ia) denek parte hartzen dute irabazteko helburuaz.

Demokratikoa al da hori?

Zalantzarik gabe, ez.

Hori arrazionala al da?

Niretzat ere ez.

Zalantza izpirik gabe, eta gertatu ohi diren amaiezinezko agresioek frogatzen dute ezkutuan badela indarkeria[72].

Indarkeria erlijiosoa

aldatu

Munduan egin diren gerrarik gehienak, eta krudelenak, erlijioa izan dute oinarri. Batez ere nazismoa, komunismoa eta kapitalismoa bera ere erlijiotzat hartuz gero. Beherago datorren definizioaren arabera alde handirik ez dute.

Erlijioetan indarkeria ba ote dagoen galderari erantzuna, darabilgun erlijio kontzeptuaren arabera izanen da. Indarkeria kontzeptuarekin gertatzen den bezala, erlijio terminoa ez da definitzeko ohiturarik. Denek kontzeptu bera izanen bagenu bezalaxe. Eta hori ez da egia.

Berriz ere Gerttz-en zehaztasunari eginen diogu so:

Erlijio moduan ulertzen dugu siniste sistema antolatu bat, sinetsi beharrezko dogma multzo batekin, noren menpean egon behar den jerarkia batekin, araudi eta betebehar batzurekin, tabu, pekatu eta debekuekin, egia osoa duela diona, Jainkoarekiko harremanaren esklusiba duena, onbidea monopolizatzen duena (hala dio behintzat) eta, gehienetan, arimaren salbatzerako bidea eta etorkizuneko bizitza baterako bide bakarra dela dioena, hilezkortasunerako, agian. Baina, baita zori-onerako, oparotsunerako, zorionerako... Izpiritu jakin batekin ala batzurekin harreman onean egoteak ematen duen zori-ona. Horretara jokatzen dute erlijioek, beraz, espiritismo hutsak dira.

Zerrenda irabazlean egotea agintzen digun gezur eta engainu sistema piramidala da erlijioa, betiere obedientzia eta sumisio maila egokia justifikatzen dugun bitartean. Gehienetan besteen kaltetan izaten da, sinesgabeko ala infidelenean. Ez da alperrik argudiatzen Jainkoa gurekin dela gerrak zuritzeko edota arrakasta lortzeko guda horiexetan, lehiaketetan, azterketetan, norbere eredu ekonomiko ala ideologikoan.....

Gainera, ohikoa da erlijioa eta espiritualtasuna nahastea, behingoz argitu nahi dudan nahastea, frogatuz batak eta besteak kontrako norabideetara begiratzen dutela: lehenengoa biolentziarantz, bigarrena, nahi eta ez, indarkeriaezarantz.

Eta aurreratuko dut erlijioak ez duela batere zerikusirik espiritualtasunarekin, baizik eta soilik espiritismoarekin (izpirituen faboreen bilaketarekin)[73].

Beraz espiritualtasunaren bere definizioa ezagutzea beharrezkoa da haren azalpena ulertzeko:

Espiritualtasuna orekan, bakean eta harmonian bizitzeko balio, jarrera eta aukera egokiak bilatzea da, gainerako jendearekin, izakiekin eta unibertsoarekin bateginez. Hori ez dena, espiritismoa edo erlijioa da. Espiritismoa mamuen mesedeak bilatzen dituen erritualismoa da. Erlijioa ustezko salbazio baten salerosketa da, gu zerrenda irabazlean sartzeko ahalegin irrazionala, entxufea lortzeko grina da, eta, sortzen dutenen aldetik, boterea, besteen sumisioa nahi duen muntaje piramidala,. Erlijioa espiritualtasunaren prostituzioa da, bere estolda.[74].

Baita jakitea, bere ondorioak hertsiki definizio horien araberakoak direla, ez dagoela erlijio hutsa (%100) den siniste-sistemarik ezta %100 espiritualtasuna denik, ia beti nahasketak dira, proportzio desberdinetan. Beraz erlijio deitzen dugun bizikizun banakoan, bakoitzarenean, ikusi beharko da zein protzentaietan bizi dugun erlijioaren arabera (dogmetan oinarrituta, mepekotasunean...) eta zeinetan espiritualtasunaren arabera (ezagutzan, askatasunean...). Inork gutxi sinisten eta jarraitzen ditu erlijio baten dogma, betebehar eta erritu guztiak. Erlijioen atzean dagoen motibazioari egiten dio erreferentzia:

Gure Jainkoan edo jainkoetan nahi dugun ahalguztiduntasun hori geure botere-nahiaren proiekzio hutsa besterik ez da. Egia esan, Jainkoa gure irudira eta antzekotasunera sortu dugu, eta ez alderantziz. Erlijioek hori egiten dute, modu zakarragoan ala finagoan. Nabarigoa da greko-erromatar operetazko jainkoeengan, edo indiar jainko zenbaezinetan. Baina judutarren Jainkoa ere oso antzekoa da autoritarismoan, kapritxuetan kontraesanetan eta noraezean; piszianoek, giristinoek eta musulmanel heuren Jainko bakarra ere gizakiz margotzen dute, gure beldurrak, desirak eta handinahiak bertan proiektatuz, besterik ez.[75].

Eta adibide zehatzak ipintzen dizkigu, judaismoa eta bere ildoko diren erlijioen indarkeria nabarmentzeko:

gizonezko batek emakume birxina eta hitzemanbakoa bortxatzen baldin badu, bere aitari 50 zilarrezko txanpon ordainduko dizkio eta emakumea emaztetzat hartuko du. Ezingo du sekula ere beragandik dibortziatu[65].

Edota:

Gizonezkoek emakumezkoen gainean autoritatea dute Jainkoak eman dien lehentsunaren ondorioz. Emakume bertutedunak sinestunak dira eta, senarrak kanpoan direnean, Jainkoak haien eskutan laga duenaren ardura zintzo hartzen dute. Errieta egin iezaiezue matxinatu ahal direnei, utz itzazue ohean bakarrik, jo itzazue! Obedituz gero ez zaitezte haiekin gehiago sar. Jainkoa handia da, gorena![66]

Ez du kristautasuna terminoa onartzen ze, segidan argudiatuko duen moduan, Jesusek benetako jarraitzaile bakarra izan du historia osoan (Asisko Frantzisko), bere urratsak eginez, eta Kristoren ustezko jarraitzaileek honek erakutsitakoaren kontra-kontrakoa egin zuten hasieratik:

Sal itzazu zure ondasun guztiak, dirua behartsuei emaiezu eta zatoz nirekin[76][77][78]

Horixe izan zen Kristoren irakaspena, haren bidea. Ze hiru testu horietan bide judua (legearen betetzea) eta bide kristaua (Jainkori eta bere erreinuari erabat ematearena, konfidantza osoz, haren justizia bilatze hutsa) kontrajartzen ditu. Eta Kristok dirurik ukitzen ez zuela (eta ez ukitzea eskatzen ziela) frogatzen du hurrengo aipuekin:

Ez ezazue ez urrerik, ez zilarrik, ez kuprerik eraman[79]

Gogoan izan garai hartan dirua urrezkoa, zilarrezkoa ala kuprezkoa zela eta honen balioa material berarena zela, ez fikziozkoa, egun bezala. Kristok uko egin zion diruari, hau erabiltzea, aldiberean, erromatar zapalkuntzari men egitea zelako:

— Maixu, zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea?

— Ba al duzu txanpon bat eskura?

— Hona hemen.

— Nor da irudiko hori?

— Zesar

— Zesarri berea, Jainkoari berea[80][81] [82]

Bere jarraitzaileen artean etengabeko kezka zen hori, ordea, ze ez zuten Jesusek bezainbateko federik eta desatxekipenik. Ondorioz maiz insistitu behar izaten zien honela:

Horrexegatik diotsuet: ez zaitezte zuen biziagatik kezka, zer janen dugu? Zer jantziren dugu? Ez al da bizia elikagaia baina gehiago ala gorputza jantzia baino gehiago? Zeruko hegaztiek ez dutela ereiten, ezta uzta biltzen, ez gordetzen. Zeruko Aitak elikatzen ditu. Ez al duzue hegaztiek baina gehiago balio? Zuetatik nork, kezkatuz ere, luza dezake bere bizia? Zergatik kezkatu janzkiengatik? Begira nola hazten diren landako loreak. Ez dute lanik egiten ezta ehuntzen, Nik diotsuet Salomon bera ere, bere haintzaren gorenean, ez zela lore horiek bezala jantzi. Eta Jainkoak hala janzten baldin badu belarra, gaur loratzen dena eta bihar sutara doana, ez al du zuengatik askoz ere gehiago eginen, fede esakaseko gizonak? Zertara, ba, hainbeste kezka: zer janen dugu? edo zer edanen dugu? edo zer jantziren dugu? Jainkoa ezagutzen ez dutenak kezkatzen dira horrekin guztiarekin. Baina zuen Aitak badaki hori guztia behar duzuela. Beraz, bila ezazue lehenbizi Jainkoaren Erregetza eta haren justizia eta gauza horiek gehigarri gisa emanen zaizkizue. Ez zaitezte kezka biharamonagatik, biharamonak bere ardura hartuko baitu. Eguneko lanak aski dira[83].

Eta Kafarnaum-en sartzekotan zirela, Pedrok Jesusi ordaindu beharra zegoela gogorarazi zion. Honek erantzun:

Jainkoaren semeek ez diote aitari zertan ordaindu beharrik, baina egin nahi izanez gero, zoaz aintzirara, bota ezazu amua eta harrapatzen duzun lehen arrainak daukan txanponaz ordain ezazu gu biengatik[84].

Dirua izanen balute poltsikotik aterako zuketeen, ala uste( ustele)z diruzain omen zen Juda-ri eskatuko. Ez zuten, ordea, dirurik, ez zerabilten dirurik Jesusen aginduz eta hautuz.

Hori eliza desberdinek beti ezkutatu izan dute, haiek ez dutelako Kristok moduko federik, bai ordea Diru Jainkoarenganakoa.

Kristo desagertzean, ordea, bere ustezko jarraitzaileek erabat alderantzizkoa egin zuten, diru guztia heientzat exijitu eta heuren artean banatu:

— Zergatik gorde duzue diruaren zati bat? Hementxe datoz zure senarra lurperatu dutenak eta zu ere eramanen zaituzte. —Berehala Sefira erori zen hilda haren oinetan. Bere senarrarekin lurperatu zuten[85].

Honek badu azalpen ala aitzeki bat, apostoluek ez zuten Kristok erakutsi bezala jokatu, eseniarren jokamoldea hartu zuten, ordea: taldean sartzerakoan honi ondasun guztiak ematearena. Iraultzaile askoa zen zerbait. Ziur aski eseniarrak hurbilekoak zituztelako jokatu zuten horrela, uste da Jesusen haiekin bizitzen egona zela, esaten eta erreferentziatzat ematen zituen xehetasun askorengatik[86].

Baina Kristoren eredua are urrutiagora zihoan eta, hori, apostoluek eta hitzezko Jesusen jarratzaileek er ez zuten ulertu, ez ziren egitera ausartu ala ez zuten egin nahi izan.

Horregatik piszianismo eta pisziano hitzak erabiltzen ditu Gerttz-ek bere liburuan. Gaztelaniaz cruztiano eta cruztianismo-rekin batera, hemen girixtino eta girixtinotasun moduan itzuli(ko) ditugunak. Azken hauek tortura tresna den gurutzearen gurtzearekin lotuak. Lehenengoa, ordea, Kristoren esannahi astrologikoarekin du harremana, zein hasiera batean girixtinoek elkar identifikatzeko erabiltzen zuten irudiarekin.

Islamari dagokion kritika are zorrotzagoa da, haren sinestunek Korana Jainkoaren hitza, hitz bakarra, osoa eta oso-osorik Jainkoaren hitza dela baitiote (sura.aleia formatuan dira hurrengo aipuak, demagun kapitulu.bertsikulu, mendebaltarrentzat ulergarriagoa egiteko):

Liburu horretara baldin bagoaz, Koranera, hau are odoltsuagoa da. Mehatxuz eta madarikazioz betetako liburua da, musulman txarren eta, batez ere, erahil behar diren (2.191, 3.141, 4.84, 4.101, 4.102, 8.7, 8.59, 8.65, 8.66, 9.39, 9.41, 9.73, 9.123, 25.39) fedegabeen aurkakoa.

Izugarriena da emakumeei buruz hitz egiten duen liburu bat dela (4. kapitulu osoa haiei eskainia da, tituluari dagokionean, behintzat, gero beste gauza oso desberdin batzuk sartzen dituelako bertan, inolako harremanik gabekoak, Isa-Kristo bera bezala, 4.157-159 eta 4.171-172), baina ez diena behin ere ez emakumeei hitz egiten behin ere.

Erlijio bat, liburu sakratu bat, gizateriaren erdia alde batera uzten hasten dena, bere izpirituaren eta edukiaren asmoak argi adierazten dizkigu. Matxismo hutsa. Indarkeria hutsa. Eta gero, ondorengorik gabeko arreba neba baino lehenago hiltzen baldin bada, honek dena jasotzen du. Ondorengorik gabeko neba arreba baino lehenago hilez gero, erdia baino ez du jasotzen neskak. Emakumeek gizonen erdia jasotzen dute beti (4.11, 4.12, 4.176, 2.222, 4.34).[87].

Eta liburu santu honek esklabukeria, matxismoa, erahilketa eta gerra etengabe zuritzen dituela dio. Adibidez esklabutzari erreferentzia (zuritze) hauek guztiak egiten dizkio (sura.aleia formatuan dira aipuak, kapitulu.bertsikulu, ulergarriagoa egiteko):

2.177, 2.178,  2.221, 4.3, 4.24, 4.25, 4.36, 4.92, 5.89, 12.36, 12.62, 16.71, 16.75, 23.6, 23.47, 24.31, 24.32, 24.33, 24.58[87]

Hori ez litzateke larria egun girixtino gehienek ala judu gehienek bezala heuren liburua errelatibizatuko balute musulmandarrek, baina gehienek zentzu hertsi-hertsian sinesten dute Koranaren egia osoan. Baita judu eta girixtino batzuek ere. Eta hori zalantzan jartze hutsa ere iraina eta erasoa dela diote.

Gezurra

aldatu

Eleusiko Eskilok zioen moduan:

Guda orotan lehen biktima beti egia da[88].

Eta guda dirauen artean gezurra izaten da nagusi.

Baina gezurra bera indarkeria al da?

Gandhi-k eta Shantidas-ek argi eta garbi gezurra indarkeria dela onartzen duten bitartean, beste batzuk ez dute aipatu ere egiten.

Indarkeria ez dira soilik erahilketak, kolpeak, irainak, terrorea, errepresioa, harrokeria, baita gezurrak, hipokresia, abusua[10]. Indarkeriarik okerrena egiaren bortxaketa da[11].

Kant-ek ere garrantzia eman dio gezurrari (indarkeri bakar moduan aipatu duen) gudari dagokienez. Uste du egiak gerra aukera ahultzen duela. Baina definizioetan eta kontzeptuetan sakontzen ez duenez, ezin dugu gehiago zehaztu xehetasun honi buruzko bere iritzia. Gerttz-en (gorago eman dugun) definiziotik abiatuz (indarkeria = borondatea inposatzeko erabilitako energia), argi eta garbi geratzen zaigu gezurra indarkeria dela, bere ustez:

gezurra indarkeria izateaz gain, indarkeriarik zabalduena, indartsuena eta eraginkorrena da[37].

Aurretik aipatzen dituen autorerik gehienek bat egiten du ondorio horretan, baina Gerttz-ek horren zergatia azaltzen du, gezurrak zergatik esaten ala idazten ditugun:

Gauzak nahi dugun bezalakoak izan daitezen: besteen errefusa saihesteko, gure hurkoen aurrean irudi ona mantentzeko, beste pertsonek modu jakin batez joka (ez) dezaten... Gezurra esatea errealitatearen irudia manipulatzea da, errealitatea bestelakoa dela pentsarazten saiatzea da, nik nahi (ez) dudan bezala besteek joka (ez) dezaten. Gezurra esaten dugu nahi dugun zerbait lortzeko ala lortzen saiatzeko. Gezurra, beraz, indarkeria da, ze, gure borondatea inposatzeko erabilitako energia da. Eta haren bidez desbideratutako energia guztia ere indarkeria bihurtzen da.[38].

Konklusio hau gakotzat jotzen du, gezurrak besteen energia bahitzen baitu, eta segidan azaltzen du:

Ez da indarkeria, soilik, esaterako, silaba bakarreko izan ahal den gezurrezko hitza esateko darabilgun energia eskasa, zeinarekin errealitatearen kontrako informazioa ematen dugun, nahi duguna lortzeko helburuaz, baizik eta, bestela, kontrako norabidean erabiliko litzateken energia guztia ere, gezurrak bahitutakoa, biolentzia bihurtzen dugu. Ze egia manipulatu duenaren borondatea inposatzeko energía da, bai gezurra, baita honek bere menpe hartutako guztia ere.

Indarkeriarik handienak gezurraren konmutagailuan klik hutsa eginez gauzatzen dira. Errealitatearen manipulazio koldarra da, horrela borondatea inposatzeko. Gezurra koldarkeria da.

Ausardia egia bilatzea da eta hau ezagutzera ematea, Jean Jaurès.

Eta gure helburuei begira, energia asko desbideratzeko balio du, bahitzeko. Bestela horretarako erabiliko ez litzatekeen energia. Ze besteen energia da, hein handi batean, gure helburuak lortzeko horrela erabiliren duguna, geure borondate santua inposatzeko.

Bahitutako energia hori guztia indarkeria bihurtzen da. Gure bizitzak jokabideak, jarrerak oso baketsu eta zibilizatu baldin badirudite ere, indarkeria daragite, edo eragin dezakete, sortzen, bultzatzen edota sinesten ditugun engainu askoren bidez, guk ez dakigularik ere. Eta honekin badu zerikusirik hipokresiak ere.

Ia beti, bahitutako energia askoz ere handiagoa izanen da hau bahitzeko erabili duguna baino: hitz bakar baten aldaketa hutsa izan baitaiteke azken hau. Horrek daragi gezurra insarkeria hutsa izatea, indarkeriarik kaltegarriena, zabalduena eta erabiliena baita, emankorrena baita.

Indarkeria ez litzatekeen gezur bakarra da jasotzen duenarekin adostasunez botatzen dena, fikzioaren kasua da hau (eleberriak, filmak, kondairak...) edo errukizko gezurrena, beste alderdiak entzun nahi (ez) duena (ez) esatean datza hau, adostasunez.

Arriskua da, norbere defentsarenean bezala, aitzaki hori erabiltzea indarkeriaz jokatzeko, gure interesa inposatzeko. Zalantzan, egia.

Horregatik gezurra izaten da ia guda guztien hastapenean (eta hauen zehar): iritzi publikoa manipulatzen da ustezko eraso baten biktimak mugi daitezen nazioa defendatzeko edo babesteko. Hau egiten da gure alde mobiliza daitezen eta ez etsaiaren alde, gure interesekin bat egin dezaten eta ez etsaiarenekin.[38].

Une horretan adibide gordina ipintzen eta xehetzen digu, nola Amerikako Estatu Batu-etako agintariek, gutxienez bi iturri desberdinetatik aldez aurretik japoniarren asmoen berri izan arren (1941eko urtarrilean Tokion AEB-ko enbaxadore zen Joseph Grew-ren bitartez, eta urte bereko abuztuan zein irailean espioi bikoitza zen Dusan Popov bitartez, FBIko agenteekin zein zuzendari zen John Edgar Hoover berarekin bilduta), Pearl Harbor-eko erasoa aurrera eramaten laga zieten japoniarrei, beren interes propioei so, herrialdea bigarren mundu gudan sar zedin[89].

Baina ez zen garaian garaiko gauza eta AEB-k maiz jo izan du gezurra ereitera. Eta egun ere dirauen 2001-eko irailaren 11-ko gezurraren xehetasunak ematen ditu.

Koldarkeria

aldatu

Koldarkeria indarkeriarik handiena da. Indarkeria bikoitza delako[90].

Gogora dezagun gorago aipatu dugun Bettiah inguruko etxalde bateko gertakari latza eta Gandhi-k horren inguruan esandakoa:

Mila aldiz nahiago dut biolentoa koldarra baino. indarkeriaeza ausardiaren gailurra da[9].

Esaldi hauek botatzearen zergatia izan zen, Bihar-en dagoen Bettiah aldameneko herriska bateko gizonen ihesa, indarkeriaezaren izenean, haien emazte, amak, alabak eta seme gazteenak erasotzaile batzuen eskuetan lagaz. Hainbat huts logiko agertzen ditu esaldi horrek:

Gandhi-k ez zuen batere argi himsa (indarkeria) kontzeptua. Izanen balu ulertuko luke koldarkeria indarkeria dela. Beraz ez luke esaterik izanen mila aldiz nahiago dut biolentoa koldarra baino hauxe esatea baita: mila aldiz nahiago dut biolentoa biolentoa baino. Hobe izanen luke esan izana mila aldiz nahiago dut agresorea koldarra baino edo mila aldiz nahiago dut erahiltzailea koldarra baino[90].

Gainera:

behin bakarrik ogia egin duena ez da okina. Behin norbait autoz eraman duena ez da taxista. Behin kalte egin duena ez da kaltegilea. Nork ez du sekula kalterik egin? Behin norbait erahil duena ez da erahilea. Behin biolentziaz jokatu duena ez da biolentoa. Behin koldakeriaz jokatu duena ez da koldarra. Nork ez du sekula horrelakorik egin, gainerakoetan ausardiaz jokatu izan arren? Gutxienez aukeren %50-etan eginen beharko luke hori zuzentasunez etiketa jartzeko. Are hobe %100-etan eginen balu, zuzenagoa litzateke orduan. Beraz, hobe da jendeari etiketarik ez jartzea behin ala batzuetan egin duenarengatik[90].

Azal dezagun, orain, indarkeria bikoitzarena:

Koldarkeriaz jokatzen duenak berea inposatu nahi dionaren borondateari men egiten dio. Indarkeria sufritzen du, bai. Baina koldarkeria ez da ematen ezustean indarkeria sufritu duen norbaitengan, baizik eta, inposaketari aurre egin ahal izanik, egiten ez duen horrengan. Bere borondate propioa izanda ere, honi uko egiten dio eta bestearen inposaketa onartzen du. Beraz, bere borondate propioaren kontra indarkeriaz jokatzen du eta, aldiberean, kanpotik inposatutako borondateari men egiten, kanpo indarkeriari burua makurtzen dio. Bi indarkeria onartzen ditu, beraz[90].

Horregatik da koldarkeria indarkeria bikoitza, indarkeriarik handiena.

Lotsa edo ahalkea, besteek nitaz pentsatuko dutenari beldurra da, besteek gugandik espero duten modura jokatzera eramaten gaituen koldarkeria.

Indarkeria da, beraz, lotsa, indarkeria mota bat, koldarkeria mota bat zehatzago adierazita. Eta, koldarkeria den heinean, indarkeria bikoitza: gure izaera edo borondateari uko egitea eta besteen borondateari men egitea, aldiberean.

Lotsa gogamen gaitasun garatua exijitzen digun eraikin sozial konplexua da. Hori intuizioz badakigu, ez baitugu espero ez harriek, zuhaitzek, ezta sikiera zakurrek edo txinpantzeek, adibidez, lotsarik senti dezaten, nahiz eta azken bi animalia hauen adimenak txunditzen gaituela eta oso adimentsuak direla maiz esaten dugun.

Badakigu heien garunek ez dutela hainbesterako ematen.

Ez diegu, sikiera, haurrei, eta are gutxiago besoetakoei, lotsaren arabera joka dezaten exijitzen, 7 urte ingururarte.

Eta 7 urte ingurutik 13 ingurura ere ez dugu espero lots gehiegi izatea. Aitzaki txiki batekin, agindu batekin, adibidez, lotsa bazterrean lagatzeko gai baitira orduan ere. Jolasean libre aritzeko, begiratzen ote dituzten inolako kezka barik, esate baterako.

Hortik aurrera, ordea, bai, pubertaroarekin, honek ekarri ohi duen gogamen garapenarekin baitator lotsa sentitzeko eta lotsapean jokatzeko benetako gaitasuna. Oso bapatean eta oso gogorki etortzen ere.

Eta ez da harritzekoa ze, lotsa, zinez kontzeptu korapilatsua baita.

Lotsa senti ahal izan dezagun urrats hauek denak bete behar dira:

  1. Subjektu bat behar dugu, adibidez ni (konplexutasun barik, oraingoz):
  2. Pentsatzeko gai dena (konplexutasun lehen maila)...
  3. besteek zer pentsatzen duten (konplexutasun bigarren maila)...
  4. ...guri buruz (konplexutasun hirugarren maila).

Lotsak erabat eta etengabe gaitu harrapatuta, nagusiki besten aurrean, baina neurri txikiagoan baldin bada ere, baita bakarka gaudenean ere, bereziki, bakarrik egon arren norbaitek gu ikustearen arriskua dagoenean.

Horretaz jabetzeko esperimentu hutsa egin ahal da: begiratu jendeak berdin jokatzen ote duen ohiko egoeran ala alkoholaren eraginpean. Alkoholak lehenbizi inhibizioak, lotsak lotarazten baititu, modu espontaneogoan jokatzea ahalbideratuz.

Hori nabarmentzen da noraino gauden lotsak erreprimituta: berau lokaraztea desiratzen izaten gara, nagusiki lotsaren zartada gogorren sentitzen ari diren nerabe eta gaztetxoak, lotsa gauza berria baitute heurentzat eta haurtzaroko kezkagabetasunera eta zoriontasunera itzultzea desiratzen ari dira.

Alkohola edaten jarraituz gero, gero eta sakonago eragiten dio honek gure garunari, eta hirugarren gogamen-konplexutasun eragiketez gain, bigarrenekoak ere lotaraztuko dizkigu, hau da, errespetua galduko dugu (oihuka mintzatzen, edonon txixa egiten, edonon botaka egiten, jendearekin sartzen, oso oso oso pelmak jartzen...).

Hemen ere nabarmendu ahal da noraino gauden erreprimituta: gure senak zertara bultzatzen gaituen, benetan (eta etengabe) desiratzen ari garen hori zer den.

Alkohol dosia areagotuz jarraituz gero, funtzio oinarrizkoagoak galduko ditugu: pentsatzeko gaitasun hutsa. Norabidebarik ibiliko, galduta, hitzegiteko gai ez, mugitzeko gaitasuna galduko...

Azkenean, are alkohol maila handiago lortuz gero odolean, arnas hartzeko gaitasuna ere lokartuko da, oinarrizkoeneko funtzioak, konplexutasun mailarik gabekoak ere, eta koma etilikoan sar gaitezke, baita heriotza etilikoan erori ere.

Alkohola askatasun bide bezala arriskutsua da. Ez bakarrik gehiegizkoa hartuz gero eta arazotan sartu ahal dugulako. Badu beste arrisku bat ere: zoriontsu izateko ala sentitzeko, gu geu sentitzeko erabiltzearena. Eta horen ondorioz alkoholaren menpekotasun psikikoa sortzearena: makulu gisa erabiltzearena.

Badira lotsaz deskonektatzeko modu osasuntsuagoak eta sormenezkoagoak, halanola:

- norbere burua ezagutzea eta onartzea

- gure nortasuna bilatzea eta bilakatzea

- gure bidea eta aukerak aurkitzea

- anzerkiak lagun gaitzake bide honetan, ze errol desberdinak jokatzen ikasteak gure-gurea zein den aurkitzen lagun baigaitzake, gurea den errol hori beste batena izanan balitz bezala jokatu ahal izatea. Beste modu batez esanda, jantzita egon ahal izateko aukerak ahalbideratzen digun bezala bilutsik sentitu ahal izatea (jantzirik gabe ez baita existitzen biluztasuna ere ez), gure buruari, gure izaerari arropa desberdinak jartzen jokatzeak biluzik nor etanola garen ezagutzen lagun gaitzake.

Eta hori guztia erabaki batetik hasten da, edo hasi behar du: lotsari mozorroa kentzea, gu geu garen modukoak eta nahi dugun modukoak izaten laga gaitzan.

Besteek, lotsaren bidez, gugan eragin nahi izatea indarkeria da. Beraz, lotsa indarkeria egiturazkoa da, pertonsarteak hau erabiltzen baitu gure jokabidea kontrolatzeko eta manipulatzeko.

Lotsa biolentzia da, bai, lotsaz jokatzea koldarkeria baita eta koldarkeria indarkeria bikoitza baita: gureari uko egitea da, batetik, eta besteen borondateari men egitea, bestetik[91].

Indarkeriarekiko alternatibak

aldatu

Indarkeriaren definizio pila dagoen bezalaxe, honekiko alternatibak beste hainbai izan daitezke.

Noski, faxistek (itxuraz ezkerretik etorritakoek zein eskubikoek) ez diote beren indarkeriari alternatibarik bilatuko, baizik eta honi ahalik eta energia gehiena eman, haien borondatea edonon eta beti bete dadin. Espioitza sare-zabalak hedaturen dituzte hori posible izan dadin.

Sasidemokraziak edo parafaxismoak, hau da merkatu edo korporazio kapitalismoak, ez dio benetako alternatibarik bilatuko indarkeriari, disimuloz ala barik erabiliko baitu hau, engainuz ala sasijustifikazioz estalita. Armamentu itzela pilatuko du, bere borondatea betetzeari berme gisa. Eta gehienetan manipulaziora ala engainura joko baldin badu ere, agerizko mehatxu hori beti izanen du eskura. Ez du zalantzarik izanen estatu kolpeak sustatzeko eta bere menpeko diktadoretxoak ipintzeko bere herrialde sateliteetan. Gainera, segurtasun eza, droga komertzioa, kontsumokeria, alienazioa, sistema judizializatua, polizializatua eta penalizatua izatea oso intereseko du, eta horrexegatik AEB-k munduko jendetzaren %5 bat besterik ez duen arren munduko espetxeratuen %25 dauka kartzeletan. Gehienak beltzak eta hispanoak.

Baina, gainerakoek, modu sutsuagoan ala epelagoan proposamenen bat edo beste egiten dute.

Kant-ek bere bakeari buruzko liburuan hainbat proposamen egiten ditu:

  • Armada irankorrak desegitea
  • Egiaz eta zintzotasunez jokatzea, bereziki akordioak sinatzerakoan
  • Estatuak ezin ahal izatea trukean jaso, oinordekotzaz, salerosi...
  • Estatuek ez dute zorpetu behar kanpo politikari begira
  • Estatuek besteak errespetatu behar dituzte (ez dio deuse, ordea, pertsonen inguruan, eta interesgarriena hauxe litzateke)
  • Estatuek ez dute inolako erasorik egiteko eskubiderik, halanola, erahilketak, akordioen haustea, traiziora dei...
  • Estatu orok errepublika behar du izan (absolutismoa eta arbitrarietatea ekiditeko, legea errespetatuz jokatzeko...).
  • Estatu aske federatu modura berma daitezke jendeen eskubideak
  • Jendeen Aberri askatasunak abegikortasun mundiala dakar. Baina lurralde bakotzeko biztanleekiko errespetuz.

Huxley-k ere baditu bere proposamenak:

  • Desatxekipena lantzea (ez dio, ordea, nola egin behar).
  • Karitatea lantzea (ez dio, ordea, nola egin behar).
  • Ondasunak modu zuzenagoan banatzea (aberatsenei zergak handituz).
  • Gezurra, bereziki antolatutako gezurra desmuntatzea (ez dio, ordea, nola egin behar).
  • Bakegitzarako indarkeria baztertu behar da erabat ze indarkeriak indarkeria sortzen eta elikatzen du.
  • Estatu desberdinen arteko kontaktuak eta dependentzia gutxituz.
  • Agintarien boterekeria gainditu behar da herritarren nagikeria bezainbat.
  • Herrialdeen arteko koordinazio elkarte askeak sortzea.
  • Aurkoaren kontrakoa baldin badirudi ere, eta Kant-en proposamena berreskuratuz, herrialdeen arteko autonomia areagotzea, kontaktuan gutxitzea. Honen atzean datzan arrazonamendua da. guda dagoen bitartean, baita guda bat hurbiltzen denean, herrialdeak autoaskitasunara jotzen dute, beraz, hori aldez aurretik eginda guda aukerak gutxitzen dira, tentsioak ere gutxitzen direlako.
  • Sozialismoa proposatzen du, hau da, estatuaren aldetikako produkzioren kontrola, zerbitzu, gai eta lehengai nagusiena bederen.
  • Aldaketa mantso egin behar dira indarkeria ekiditeko.

Gandhi-k, ezaguna den bezala, indarkeribako protestak, eseraldiak, etzanaldiak, ibilaldiak, baraualdiak, boikotak eta bestelako mobilizazioak erabili eta proposatu zituen. Baita ondasunak partekatuz eta ahalik eta modu sinpleenean eta indarkeriabakoenean bizitzeko ashram ala komunitateak sortu zituen.

Shantidas-ek, betiere Gandhi-ren ildotik, hamar komunitate inguruko mugimentu bat sortu zuen, L'Arche izenekoa. Non espiritualtasuna eta indarkeriaeza lantzen zen. Baina azken urtetan (Shantidas bera hil zen 1981-tik hona, zehatzago adierazita) gero eta noraezeago dabil.

Thomas D'Ansembourg-ek eta bere ildo bereko diren Communication Non-Violente mugimentukoek norbere sentimentuak, beharrak, borondateak eta joerak modu asertiboan bizitzeko eta partekatzeko moduak irakasten dituzte.

Gainerako autoreek modu desberdinak gauzatu ala proposatu izan dituzte.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Krishnamurti, Jiddu. (1973). Mäs Allá De La Violencia. Edhasa, Barcelona, 76 or. ISBN 84-350-0161-X..
  2. (Gaztelaniaz) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1983). Umbral De La Vida Interior. Ediciones Sígueme, Salamanca, 158 or. ISBN 84-301-0699-5..
  3. (Gaztelaniaz) Tzu, Lao. (-2500). Dao De Jing. .
  4. (Gaztelaniaz) Kant, Immanuel. (1795). (Sobre) La Paz Perpetua, (Zum ewigen Frieden, ein philosophischer Entwurf). .
  5. (Gaztelaniaz) .
  6. (Gaztelaniaz) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1988). Todos Los Hombres Son Hermanos. Sociedad De Educación Atenas, Madrid, 146 or. ISBN 84-7020-134-4..
  7. (Gaztelaniaz) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1988). Todos Los Hombres Son Hermanos. Sociedad De Educación Atenas, Madrid, 92 or. ISBN 84-7020-134-4..
  8. (Ingelesez) Prabhu eta Rao, R.K eta UR. (1945). The Mind Of Mahatma Gandhi. Oxford University Press, London, 15 or. ISBN 0965180093, 81-7229-149-3..
  9. a b (Gaztelaniaz) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1988). Todos Los Hombres Son Hermanos. Sociedad De Educación Atenas, Madrid, 148 or. ISBN 84-7020-134-4..
  10. a b (Gaztelaniaz) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1982). El Arca Tenía Por Vela Una Viña.. Ediciones Sígueme, Salamanca, 178 or. ISBN 84-301-0882-3..
  11. a b (Gaztelaniaz) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1982). El Arca Tenía Por Vela Una Viña. Ediciones Sígueme, Salamanca, 162 or. ISBN 84-301-0882-3..
  12. (Gaztelaniaz) Kant, Emmanuel. (1795). (Sobre) La Paz Perpetua, (Zum ewigen Frieden, ein philosophischer Entwurf). .
  13. (Ingelesez) Huxley, Aldous. (1937). Ends and Means (an Enquiry Into the Nature of Ideals and Into the Methods Employed for Their Realization).. Chatto & Windus, London, 6 or. ISBN 978-0837122526..
  14. a b (Ingelesez) Huxley, Aldous. (1937). Ends and Means (an Enquiry Into the Nature of Ideals and Into the Methods Employed for Their Realization). Chatto & Windus, London, 4 or. ISBN 978-0837122526..
  15. a b c (Frantsesez) Muller, Jean-Marie. (2005). Dictionnaire De La Non-Violence. Les Éditions Du Relié, 402-408 or. ISBN 2-914-916-56-6..
  16. (Frantsesez) Bekaert, Xavier. (2000). Anarchisme Violence Et Non-Violence. Editions du Monde Libertaire, Paris, 6 or. ISBN 2-903013-93-4..
  17. (Frantsesez) Muller, Jean-Marie. (2005). Dictionnaire De La Non-Violence. Les Éditions Du Relié,, 402-408 or. ISBN 2-914-916-56-6..
  18. (Frantsesez) Diamond, Jared. (2000). Le Troisième Chimpanzé. Éditions Gallimard, 251-388 or. ISBN 978-2-07-044133-4..
  19. (Frantsesez) Bekaert, Xavier. (2000). Anarchisme Violence Et Non-Violence. Editions du Monde Libertaire, Paris, 6 or. ISBN 2-903013-93-4...
  20. INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 87 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  21. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 102-103 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  22. (Portugesez) Mohan Jain, (Osho) Rajneesh Chandra. (2012). Inteligência. A Resposta Criativa Ao Agora.. Bertand Editora Lda, Lisboa, 65 or. ISBN 978-972-25-2403-2..
  23. (Portugesez) Mohan Jain, (Osho) Rajneesh Chandra. (2012). Inteligência. A Resposta Criativa Ao Agora. Bertand Editora Lda, Lisboa, 49 or. ISBN 978-972-25-2403-2..
  24. (Portugesez) Mohan Jain, Rajneesh Chandra (Osho). (2012). Inteligência. A Resposta Criativa Ao Agora. Bertand Editora Lda, Lisboa, 54 or. ISBN 978-972-25-2403-2..
  25. (Portugesez) Mohan Jain, (Osho) Rajneesh Chandra. (2012). Inteligência. A Resposta Criativa Ao Agora. Bertand Editora Lda, Lisboa, 65 or. ISBN 978-972-25-2403-2..
  26. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 122 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  27. (Gaztelaniaz) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1982). El Arca Tenía Por Vela Una Viña. Ediciones Sígueme, Salamanca, 90 or. ISBN 84-301-0882-3..
  28. (Gaztelaniaz) Krishnamurti, Jiddu. (1973). Más Allá De La Violencia. Edhasa, Barcelona, 73 or. ISBN 84-350-0161-X..
  29. (Frantsesez) D'Ansembourg, Thomas. (2001). Cessez D'Être Gentil, Soyez Vrai. Les Éditions De L'Homme, Quebec ISBN 978-2-7619-1596-0..
  30. (Frantsesez) D'Ansembourg, Thomas. (2001). Cessez D'Être Gentil, Soyez Vrai. Les Éditions De L'Homme, Quebec, 17-18 or. ISBN 978-2-7619-1596-0..
  31. (Frantsesez) D'Ansembourg, Thomas. (2001). Cessez D'Être Gentil, Soyez Vrai. Les Éditions De L'Homme, Quebec, 18-19 or. ISBN 978-2-7619-1596-0..
  32. (Frantsesez) D'Ansembourg, Thomas. (2001). Cessez D'Être Gentil, Soyez Vrai.. Les Éditions De L'Homme, Quebec, 215 or. ISBN 978-2-7619-1596-0..
  33. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 128 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  34. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 124 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  35. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 122 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  36. a b c Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 244 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  37. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 132 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  38. a b c Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 134-135 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  39. (Gaztelaniaz) Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 192 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  40. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 193-194 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  41. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 200-201 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  42. (Gaztelaniaz) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1988). Todos Los Hombres Son Hermanos. Sociedad De Educación Atenas, Madrid, 73 or. ISBN 84-7020-134-4..
  43. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1933). Speeches and Writings of Mahatma Gandhi. G. A. Natesan & Co., Madras, 1933, 4th edition., 1066-1067 or..
  44. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1927-04-28). Young India.
  45. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1926-10-07). Young India: 348..
  46. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1920-09-08). Young India: 2-3..
  47. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1937-02-20). Harijan.
  48. (Ingelesez) Gandhi, Mohandas Karamchand. (1940-04-20). Harijan.
  49. (Frantsesez) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1996). Éloge De La Vie Simple. Éditions Du Rocher, 16 or. ISBN 2 268 02326 5..
  50. (Frantsesez) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1996). Éloge De La Vie Simple. Éditions Du Rocher, 17 or. ISBN 2 268 02326 5..
  51. (Frantsesez) Lanza Del Vasto, Giuseppe. (1996). Éloge De La Vie Simple. Éditions Du Rocher, 17-18 or. ISBN 2 268 02326 5..
  52. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 149 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  53. a b INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. GRANV, 149 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  54. (Gaztelaniaz) Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 148 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  55. INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. GRANV, 138-139 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  56. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 140-145 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  57. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 165 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  58. INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. GRANV, 167 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  59. (Ingelesez) Huxley, Aldous. (1937). Ends and Means (an Enquiry Into the Nature of Ideals and Into the Methods Employed for Their Realization). Chatto & Windus, London, 21 or. ISBN 978-0837122526...
  60. a b INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. GRANV, 173 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  61. (Ingelesez) Huxley, Aldous. (1937). Ends and Means (an Enquiry Into the Nature of Ideals and Into the Methods Employed for Their Realization). Chatto & Windus, London, 27 or. ISBN 978-0837122526..
  62. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 181-182 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  63. (Gaztelaniaz) BBC.
  64. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 191 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  65. a b (Gaztelaniaz) Expósito, Moisés. (-1375). Deuteronomio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, 222 or. ISBN 84-285-0415-6..
  66. a b ibn Abd Allah al-Hashimi al-Qurashi, Abu l-Qasim Muhammad. (620 inguru). Koran. , 4. sura, 34. aleia or..
  67. (Gaztelaniaz) Fromm, Erich. (2004). EL Miedo A La Libertad. Paidós, Bibloteca Erich Fromm, 272-273 or. ISBN 8449308534..
  68. (Gaztelaniaz) Fromm, Erich. (2007). El Arte De Amar. Paidós. Nueva Biblioteca Erich Fromm, 12 or. ISBN 8449319994..
  69. (Gaztelaniaz) Moore, Michael. (2016). ¿Qué Invadimos Ahora?. .
  70. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 109-110 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  71. (Portugesez) Mohan Jain, Osho (Rajneesh Chandra). (2012). Inteligência. A Resposta Criativa Ao Agora.. Bertand Editora Lda, Lisboa, 17 or. ISBN 978-972-25-2403-2..
  72. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 368-369 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  73. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 420-421 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  74. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 439-440 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  75. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 422 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  76. (Gaztelaniaz) Evangelio (de la Nueva Biblia Latinoamericana). Ediciones Paulinas, Itun Berriko 41. or. ISBN 84-285-0415-6...
  77. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 90. or. ISBN 84-285-0415-6...
  78. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 161. or. ISBN 84-285-0415-6..
  79. (Gaztelaniaz) Evangelio e la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 22. or. ISBN 84-285-0415-6..
  80. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berria, 46 or. ISBN 84-285-0415-6..
  81. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 96. or. ISBN 84-285-0415-6..
  82. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 165. or. ISBN 84-285-0415-6..
  83. (Gaztelaniaz) Evangelio Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 16. or. ISBN 84-285-0415-6....
  84. (Gaztelaniaz) Evangelio de la Nueva Biblia Latinoamericana. Ediciones Paulinas, Itun Berriko 37. or. ISBN 84-285-0415-6..
  85. (Gaztelaniaz) Hechos (de los Apéstoles) de la Nueva Biblia Latinoamericana.. Ediciones Paulinas, 221 a or. ISBN 84-285-0415-6..
  86. (Gaztelaniaz) Sabán, Mario Javier. (2008). El Judaísmo De Jesús. Sabán, 76 or. ISBN 978-9872360344..
  87. a b Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 435 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  88. 0 Eleusikoa, Eskilo. (-464). Zazpiak Tebaren kontra (Hepta epi Thebas). .
  89. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 112 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  90. a b c d Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 184 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..
  91. Gerttz. (2021). INDARKERIA. Etsai Bakarra. Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak. IEGET.org, 354-356 or. ISBN 979-8-7898133-8-6..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu