Bihar (India)
Bihar (hindiz: बिहार, urduz: بہار bɪhaːr) India ekialdeko estatua da.
Bihar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | बिहार بہار | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-BR | ||||||||||
Hiriburua | Patna | ||||||||||
Chief Minister of Bihar (en) | Nitish Kumar (en) | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 25°N 85°E / 25°N 85°E | ||||||||||
Azalera | 99,200 km² | ||||||||||
Mugakideak | Jharkhand, Mendebaldeko Bengala, Uttar Pradesh, Ekialdeko eskualdea eta Erdialdeko eskualdea | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 103.804.637 (2011) 0 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 880 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||||||||||
Matrikula | BR | ||||||||||
www.gov.bih.nic.in |
Geografia
aldatuBihar ekialdean Mendebaldeko Bengala, mendebaldean Uttar Pradesh , iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso-azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a[1].
Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.
Historia
aldatuBihar "Magadha" izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa. Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa, Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean, hiriburua Patliputra (egungo Patna) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka, Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.
Barrutiak
aldatuBihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.
Dibisioak honako hauek ziren:
- Patna
- Tirhut
- Saran
- Darbhanga
- Kosi
- Purnia
- Bhagalpur
- Munger
- Magadh
Barrutiak, berriz, hauek:
Dibisioa | Hriburua | Barrutia |
Bhagalpur | Bhagalpur | Banka, Bhagalpur |
Darbhanga | Darbhanga | Begusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur |
Kosi | Saharsa | Madhepura, Saharsa, Supaul |
Magadh | Gaya | Arwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada |
Munger | Munger | Jamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura |
Patna | Patna | Bhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda |
Purnia | Purnea | Araria, Katihar, Kishanganj, Purnia |
Saran | Chapra | Gopalganj, Saran, Siwan |
Tirhut | Muzaffarpur | Ekialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali |
Demografia
aldatuHona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:
Urtea | Guztira | Gizonak | Emakumeak |
---|---|---|---|
1951 | 13,49 | 22,68 | 4,22 |
1961 | 21,95 | 35,85 | 8,11 |
1971 | 23,17 | 35,86 | 9,86 |
1981 | 32,32 | 47,11 | 16,61 |
1991 | 37,49 | 51,37 | 21,99 |
2001 | 47,53 | 60,32 | 33,57 |
Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpuri, Magadhi, Maithili edo Angika. Hona hemen estatuko hiztunen datuak:
Biharko hizkuntzak[3] | ||
---|---|---|
Hizkuntza | Familia-hizkuntza | Hiztunak (%) |
Hindi | Indo-ariarra | % 73,12 |
Bhojpuri | Indo-ariarra | % 15 |
Magahi | Indo-ariarra | % 14 |
Maithili | Indo-ariarra | % 14,27 |
Bajjika | Indo-ariarra | |
Urdu | Indo-ariarra | % 11,41 |
Bengalera | Indo-ariarra | % 0,53 |
Santali | Austroasiarra | % 0,47 |
Galeria
aldatu-
Nalanda Unibertsitatea
-
Mahabodhi Tenplua
-
Sher Shah Suriren hilobia Sasaramen
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuGobernua
Besteak