Ireki menu nagusia

Laozi (baita ere Lao Tzu, Lao Tse eta Laotze idatzia, txineraz: 老子, maisu zaharra) txinatar zibilizazioaren filosofo garrantzitsuena izan zen.

Lao Tzu
Zhang Lu-Laozi Riding an Ox.jpg
Bizitza
Jaiotza Luyi County Itzuli, K. a. VI. mendea
Herrialdea Zhou dinastia
Talde etnikoa Txinatarra
Heriotza Chinese Empire Itzuli, K. a. V. mendea ( urte)
Familia
Aita Li Jing
Ama Xiāntiān Emperess
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, artxibozaina eta idazlea
IMDb nm1323397

Txinatar tradizioak ka. VI. mendean bizi izan zela dio, baina jakitun modernuek K.a. IV. mendean kokatzen dute, "pentsamenduaren ehun eskolen" garaian. "Dao De Jing" edo "Tao Te Ching" idatzi zuela pentsatzen da, taoismoaren oinarrizko liburua dena. Liburu honen arabera Tao edo Dao (bidea), ez da aldatzen eta egia unibertsala da.

Tradizio taoistaren arabera, bere gizarteko ohiturak gaitzesten zituela eta, lanpostua utzi zuen, eta sartalderantz aldendu zen betiko bufalo baten gainean. Mugako zaindariari oroigarri gisa utzi omen zion Tao Tê-king («Tao» eta «Te»ri buruzko idatzia) liburua, taoismoaren oinarria dena. 5.000 karakteretan idatzitako saiakera da, eta 81 ataletan dotrinaren oinarriak banan-banan eztabaidatzen ditu. Geroago, taoisten arabera, Laotse Indiara joan omen zen; han, bere dotrinak budismoari hasiera eman omen zion.


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lao Tzu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lao Tzu Aldatu lotura Wikidatan

ErreferentziakAldatu