John Adams Jr. (1735ko urriaren 30a - 1826ko uztailaren 4a) AEBetako bigarren presidentea izan zen (1797-1801). Halaber, AEBetako lehenengo presidenteordea ere izan zen (1789-1797).

John Adams


2. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1797ko martxoaren 4a - 1801eko martxoaren 4a
George Washington - Thomas Jefferson
Hautetsia: 1796ko Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala
2. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1796ko abendua - 1797ko martxoaren 4a
George Washington - Thomas Jefferson
Hautetsia: 1796ko Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala

1. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1789ko apirilaren 21a - 1797ko martxoaren 4a - Thomas Jefferson
Estatu Batuetako Enbaxadore Frantzian

1788 - 1788
1. Estatu Batuetako Enbaxadore Erresuma Batuan

1785eko apirilaren 1a - 1788ko martxoaren 30a
1. Estatu Batuetako Enbaxadore Herbeheretan

1782ko apirilaren 19a - 1788ko martxoaren 30a
Massachusettseko Ordezkarien Ganberako kidea

1770eko ekaina - ezezaguna
Bizitza
JaiotzaBraintree1735eko urriaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handiko Erresuma
BizilekuaMassachusetts
John Quincy Adams Birthplace
John Adams Birthplace
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaQuincy1826ko uztailaren 4a (90 urte)
Hobiratze lekuaUnited First Parish Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJohn Adams, Sr.
AmaSusanna Boylston
Ezkontidea(k)Abigail Smith Adams  (1764ko urriaren 25a -  1818ko urriaren 28a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaAdams family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria, diplomazialaria, filosofo politikoa, estatu-politikaria eta idazlea
Altuera170 zentimetro
Lantokia(k)Boston
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Antiquarian Society (en) Itzuli
Izengoitia(k)Novanglus
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaunitarismoa
Eliza kongregazionala
congregationalist polity (en) Itzuli
deismoa
Alderdi politikoa Alderdi Federalista

IMDB: nm1547016 Musicbrainz: 7af20cf3-e43f-40c6-bd02-15426dd7f647 Discogs: 4930141 Find a Grave: 6 Edit the value on Wikidata

1800ko iraultzan, Adams bigarren txanda baterako aurkeztu zenean, Thomas Jeffersonek garaitu zuen. Bestetik, Jefferson Washington Hiriko Etxe Zuri eraiki berrian bizi zen lehenengo presidentea izan zen, 1800n amaitu baitzuten.

Ameriketako iraultzaren aurreneko garaietan Adams ospetsu egin zen. 1776an bitartekari joan zen Massachusettsen egin zen Kontinenteko Kongresura, eta han Independentziaren Aldarrikapenaren alde egin zuen sutsu. Kongresuaren Europako ordezkari bezala, Britainia Handiarekiko bake ituneko negoziatzaile nagusietako bat izan zen eta Amsterdamen mailegu garrantzitsuak lortu zituen.

Iraultzeko ekintzengatik, George Washingtonen presidenteordea izan zen bi biderrez eta baita AEBetako bigarren presidentea ere. Alderdi Federalistaren barruko borrokak zirela-eta, etsi egin zuen eta Alien and Sedition Acts eztabaidatsuak sinatu zituen. Haren presidente-aldiko lorpenik handiena 1798ko Frantziarekiko Sasi-Gudari irtenbide baketsua ematea izan zen. Thomas Jeffersonek garaitu zuen bigarren agintaldi batera aurkeztu zenean eta Massachusettsera bildu zen berriro. Berak, Abigail Adams emaztearekin batera, politikarien familia ospetsu bat sortu zuen. Herriaren beste sortzaileei ez bezala, haren garaietan bere lorpenak aitortu ez bazizkioten ere, gaur egunean fundatzailerik garrantzitsuenetarikoa dugu.

Gaztaroa

aldatu

John Adams, 1735ko urriaren 30ean jaio zen Massachusettsko Braintreen, John eta Sussana Boylston Adamsen semerik zaharrena izanik, (Juliotar egutegiaren 1735ko urriaren 19a). Adamsen jaiotze tokiak 1792an Massachusettsko Quincy hiriarekin bat egin zuen eta, egun, Adams National Historical parkean barnean dago. Haren aita, bera ere John izenekoa (1690-1761) Henry Adamsen laugarren belaunaldiko ondorengoa zen. Azken hau Inglaterrako Somerset-eko Barton St Davidetik Massachussetseko badiako koloniara joan zen 1636an. Ap Adam deitutako galestar sendikoa zen eta haren aita, nekazari bat, diakono kongregazionalista zen (hau da, puritanoa); miliziako tenientea eta herriko eskolez eta errepideez arduratzen zen zinegotzia. Haren ama, Sussana Boylston Adams, Brooklyneko Boylston familikoen ondorengoa zen.

Adams familia xumekoa izan zen, baina Ameriketara 1630ean joan ziren kolono puritanoengandik espero zutenarekin bat egiten zuen. Migrazio Handiko puritanoek Bibliaren arabera bizi izaten zirela uste zuten. Estuardoen Ingalaterra Egipto zen eta haiek "ihes egin zuten israeldarrak ziren...Jainkorik gabekoentzako aterpea ezartzeko; ikearen gaineko hiria...". 1735ean, John Adams jaio zenean, predestinazio bezalako dogma puritanoek ez zuten inor asebetetzen eta haien praktiketako asko denboraren poderioz erlaxatu ziren, baina Adamsek askatasunaren eramaileak zirela uste zuen, larritasun handiko auzia, hain zuzen ere. Sinesten zuen balore-sistema bat zen; jarraitu nahi zuen eredu bat.

Adams gaztea Harvard Unibertsitatera joan zen, hamasei urte zituenean (1751ean). Haren aitak apaiza izatea nahi zuen, baina Adams zalantzakor zebilen. 1755ean, graduatu ostean, urte batzuetan eskolak eman zituen Worcesterren, bere karrerari buruz pentsatzen zuen bitartean. Asko pentsatu eta gero, James Putnamen, Worcesterko abokatu ospetsuaren bulegoan ikastea nahi zuen. 1758an Adams abokatuen elkartean onartu zuten. Gaztetatik, gertaeren eta pertsonen deskribapenak idazteko ohitura izan zuen; horiek haren egunerokoan agertzen dira han-hemenka. Gaitasun hori askotan erabili zuen, joaten zen kasuak ikasteko eta horiei buruz pentsatzeko. 1764an, Adams Abigail Smithekin ezkondu zen (1744-1818); apaiz kongregazionalista baten alaba: William Smith, Massachutsettsko, Weymouthko, abadea, hain zuzen. Haren seme-alabak Abigail (1765-1813), presidente izango zen John Quincy Adams (1767-1848), Susanna (1768-1770); Charles (1770-1800), Thomas Boylston (1772-1832) eta hilik jaiotako Elizabeth (1775) izan ziren.

Iraultza aurretik

aldatu

1765ko Zigilu legearen aurka

aldatu

Adams gailendu zen 1765eko Stamp Act-en aurka agertu zenean. Hau, Britainiar legebiltzarrak ezarri zuen kolonietako armada ordaintzeko eta azken gudako zorrak kitatzeko. Jendearen aurkakotasuna Jonathan Mayhew Bostongo ministroaren predikuaren berriro argitaratzeak piztu zuen. Horretan Erromatarrei 13.a interpretatzen zen, matxinada justuaren printzipioa azaltzeko. 1765ean, Braintreeko bitartekariek Massachussetsko legelbiltzarrari bidali zioten aginduak zirriborratu zituen. Hauek beste hirietako bitartekarientzako eredua izan ziren. 1765Eko abuztuan, artikulu garrantzitsuak idatzi zituen Boston Gazetterako (1768an London Chroniclek berriro argitaratu zituen eta honela deitu zuen: True sentiments of America edo Dissertation on the Canon and Feudal Law).

Gutunean esaten zuen, arbaso puritanoek Ingalaterra Berrira ekarri zituen ideien eta Stamp Act-en aurkako ideien artean lotura bat zegoela. Hartan iradokitzen zen, kolonietako Stamp Act-en arurkakotasuna, Ameriketako kolonoei, ingeles bakoitzari eta edozein gizaki askeri bermaturiko oinarrizko bi eskubide ukatu zitzaizkielako sortu zela; hau da, adostutako zergak besterik ez ordaintzeko eta herkideen epaimahai batek baino ez epaitzeko eskubidea ez izatea.

“Braintreeko instrukzioak” eskubide eta askatasun kolonialen defentsa labur eta zuzena ziren eta “Dissertation on the Canon and Feudal Law” heziketa politikoari buruzko saiakera literarioa zen.

1765ko abenduan, gobernadore eta biltzarraren aurreko mintzaldi batean Stamp-Act baliogabea zela esan zuen, Massachussetsek bere onirizia eman ez zuelako, Britainia Handiko legebiltzarrean bitartekaririk ez zuen eta.

Bostongo sarraskia

aldatu

1770ean, Bostongo sarraskia deitutakoan soldadu britainiarrek bost pertsona hil zituzten kaleko borroka batean. Hartan nahastutako soldaduak atxilotu zituzten eta ezin zuten abokaturik aurkitu. Azkenean, Adamsi defendatzeko eskatu zioten. Hark bere ospea kaltetuko zuelakoan bazegoen ere, onartu zuen. Haietako sei errugabetu zituzten eta jendearen aurka zuzenean tiro egin zuten biri hilketa leporatu zieten, baina nahigabeko gizahilketaz besterik ez zituzten zigortu.

Adamsen soldatari zegokionean, Chinardek dio soldadu batek ginea bat besterik ez ziola ordaindu, Thomas Preston kapitainak, alegia. Hala ere, David McCulloghek bere Adamsi buruzko biografian hamazortzi ginea ordaindu zizkiotela dio. Eta gauza bera dio Adamsek bere egunerokoan; Prestonek lehenengoz hamar ginea eta gero beste zortzi ordaindu zizkiola.

Adamsen beldurrak beldur, Massachusseteko Gorte orokorrerako hautatu zuten (kolonia horretako legebiltzarra) 1770eko ekainean, epaiarako prestatzen ari zelarik.

Legebiltzarraren aginpideari buruzko eztabaida

aldatu

1772an, Massachusettsko gobernadoreak, Thomas Hutchinsonek, berak eta bere epaileek ez zutela legebiltzarretik soldatarik jasoko esan zuen, Koroak aurrerantzean ordainduko zien muga-zergetako diruaz eta. Bostongo radikalak kexu agertu ziren eta Adamsi haien ezadostasunak azaltzeko eskatu zioten. “Two replies of the Massachusetts House of Representatives to Governor Hutchinson” idazkian, Adamsek kolonoak legebiltzar pean ez zirela inoiz egon argudiatu zuen. Jatorrizko araudia erregearekin sinatu zuten eta euren fidelitatea berarekiko baino ez zen. Ezin bazen legebiltzarraren burujabetzaren eta kolonietako independentzia osoaren arteko lan egiteko adostasun linea bat lortu, koloniek ez zuten beste irtenbiderik izango eta independentzia aldarrikatuko zuten.

Novanglus; edo A History of the Dispute with America, From Its Origins, in 1754, to the Present Time idazkian Adamsek Hutchinsonen argudioak defendatzen zituzten Daniel Leonarden idazlan batzuei egin zien eraso. Idazlan horietan Legebiltzarraren kolonien gaineko aginte osoa defendatzen zuten. Novanglus idazkian puntuz puntu ezeztatzen zituen Leonarden idazlana, eta gero, Britainiar politika inperialistaren aurkako argudiorik luzeen eta zuhurrena ezarri zuen.

Novanglus Adamsen saiakera sistematikoa izan zen Britainiar konstituzio idatzi gabearen jatorria, izatasuna eta jurisdikzioa azaltzeko. Haren ingelesaren eta kolonien historia legalaren ezaguera zabala baliatu zituen probintziako legebiltzarrek haien arazoetan burujabetza osoa zeukatela egiaztatzeko eta koloniak Britainia Handiarekin lotuta zeudela baina erregearen bitartez, besterik ez.

Kongresu Kontinentala

aldatu

Massachussetsek Adams bidali zuen lehen eta bigarren Kongresu Kontinentaletara, 1774an eta 1775etik 1777ra. 1775eko ekainean, kolonien arteko batasuna bultzatzeko asmoaz, George Washington proposatu zuen Bostonen inguruan bildutako armadaren buruzagi nagusia izateko. Haren eragina Kongresuan oso handia izan zen eta ia-ia hasieratik, Britainiatik bereiztearen alde egin zuen.

1776ko maiatzaren 15ean, Lexington eta Concorden hamahiru hil lehenago hasi ziren borrokei erantzunez, Kongresu Kontinentalak koloniei haien konstituzioak sortzeko eskatu zien. Estatu independienteak izateko lehenengo pausua zen hori. Adamsek esan zuenez: “konstituzioen ziriborroak egiteko ekimena bera independentziaren aldarrikapena besterik ez zen ”

Hurrengo hamarkadan, estatu guztietako amerikarrak elkartu ziren eta gobernatzeko dokumentuei buruz eztabaidatu zuten.

Gobernuari buruzko usteak

aldatu

Garai hartan hainbat kongresukidek Adamsengana jo zuten gobernu berriak ezartzeko kontseiluaren bila. Adams behin eta berriz gauza bera errepikatzeaz aspertu zen eta Thoughts on Government (1776) idazkia argitara eman zuen. Idazlan hark eragin handia izan zuen estatu askoren konstituzioetan. Historialari askok pentsatzen du Thoughts on Government gobernu nahasketaren errepublikar teoria zaharraren adibide bezala irakurri behar dela. Adamsek esaten zuen klaseak edozein gizarte politikotan egoten direla, eta gobernu on batek errealitate hori onartu behar du. Mendetan, Aristotelen garaietatik, hain zuzen ere, erregimen nahastua beharrezkoa zen ordena eta askatasuna gordetzearren. Alegia, erregetza, aristokrazia eta demokrazia edo erregea, handikiak eta jendea orekan jartzen zituen erregimen bat.

Amerikar abertzaleek uste zuten amerikar askatasunen aurkako britainiar erasoaren errudunak Amerikan eta Britainiar Legebiltzarrean zeuden handiki ustel eta falsuak zirela. Beste batzuek ez bezala, Adamsek uste zuen errepublika baten definizioak zerikusi gehiago daukala helburuekin, baino. Thoughts on Government idazkian idatzi zuen; “Ez dago gobernu onik, errepublikarra dena besterik ez. Britainiar konstituzioaren parterik onena horixe da; errepublikaren definizio bera 'legearen inperioa, ez gizakiarena' baita.” Thoughts on Government ganbara biko legebiltzar baten alde zegoen. Ganbara bakarrekoak gizabanakoaren akats eta bizio guztiak zituen. Ejekutiboa eta epaileek ere independienteak izan behar zirela zioen. Thoughts on Government-ek eragin handi-handia izan zuen eta erreferentzia izan zen estatu bakoitzeko konstituzioak egitean.

Independentziaren aldarrikapena

aldatu

1776ko ekainaren 7an, Adamsek Richard Henry Leek aurkeztu zuen Independentziaren egitasmoa bultzatu zuen esanez: “kolonia hauek dira, eta eskubidez izan beharko zuten estatu libre eta independienteak” eta sutsu sustatu zuen, Kongresuak, 1776ko uztailaren 2an, egitasmoa onartu zuen arte.

Thomas Jefferson, Benjamin Franklin, Robert R. Livingston eta Roger Shermanekin batera komite baterako proposatu zuten, Independentzia aldarrikapen baten zirriborra egiteko. Jeffersonek idazki hori egin bazuen ere, Adams izan zen bultzatzaile nagusia eztabaidetan. Urte asko pasa eta gero, Jeffersonek Adams “Kongresuan aldarrikapenaren zutaberik sendoena; hark aurkituko zituen erasoen aurkako abokatu eta defendatzailerik handiena izan zela” esan zuen.

1777an, Adamsek Massachusettsko Gorte Nagusiko haren eserlekua utzi zuen guda eta artilleria batzordeko eta beste komite batzuetako buru izateko.

Europan

aldatu

Kongresuak birritan bidali zuen Adams Europara hasten ari zen batasunaren bitartekaria izateko; lehenengoz, 1777an; eta berriro 1779an. John Quincy, hamar urteko haren semerik zaharrena, alboan zuela Frantziara abiatu zen Armada Kontinentalaren Boston fragatan, 1778ko otsailaren 15ean. Britainiar gerraontziek askotan jazarri arren, ikusi zuten borroka bakarra, britainiar korsario baten harrapatze odolgabea izan zen. Batzuek ez zuten Adams kargu hartarako hautatzea espero, garai hartako nazioarteko diplomaziaren hizkuntza menperatzen ez zuen-eta.

Europako bere lehenengo bidaian, 1778ko apirilaren baten eta 1779ko ekainaren 17aren artean, ez zuen etekinik lortu eta 1779ko abuztuan Braintreeko etxera itzuli zen.

1779ko irailaren batetik 1779ko urriaren 30era, Massachusetsko Konstituzioa zirriborratu zuen Samuel Adams eta James Bowdoin-ekin batera. 1779ko irailean Frantziara itzultzeko aukeratu zuten eta Masachussetsko konbentzio konstituzionalaren ondoren, azaroaren 15ean, frantziar Sensible fragatan abiatu zen.

Bigarren bidaia hartan Adams ministro botereguztiduna izendatu zuten eta Britainiarekin adiskidetasun- eta komertzio-itun bat sinatzeko agindu zioten. Frantziako gobernuak ez zuen Adamsen izendatzea onartu eta, Comte de Vergennes, Frantziako kanpoko ministroa tematu zenez, Benjamin Franklin, Thomas Jefferson, John Jay eta Henry Laurens izendatu zituzten Adamsi laguntzeko. Hala ere, Jefferson ez zen Europara etorri eta Laurens Herbehereetako Errepublikara bidali zuten. Jayk eta Adamsek, ordea, frantziarrei ezer ez esatea eta britainiar mandatariekin zuzenean tratatzea erabaki zuten, Franklin albora utzita eta Vergennesen mesfidati, .

Negoziazioetan, Adams tinko tematu zen AEBen Atlantikoko kostaldeko arrantzatokietarako eskubideak onartu behar zirelako argudioan. Azkenik, amerikar mandatariek euren aldeko ituna lortu zuten. 1782ko azaroaren 30ean sinatu zuten eta Mississippiko ekialdeko lur guztiak, Florida izan ezik (Espainari eman baitzioten saritzat), eman zizkieten.

Negoziazioak hasi eta gero, Adamsek Herbehereetako errepublikan bolada bat eman zuen. Garai hartan munduan errepublika gutxi zegoen; Veneziakoa eta Suitzar konfederazioa ziren beste bi garrantzitsuenak. 1780ko uztailean, Laurensi emandako mandatuak berak hartzeko baimena eman zioten eta Joan van der Capellen tot den Pol-en buruzagi abertzale nederlandarren laguntzaz, 1782ko apirilaren 19an, Hagan, Adamsek AEBen independentziaren onarpena lortu zuen. Hango egonaldian ere, bost milioi guilderreko mailegua negoziatu zuen Nicolaas van Staphorst eta Wilhelm Willinkekin. Beste alde batetik, 1782ko urrian holandarrekin adiskidetasun- eta merkataritza- itun bat sinatu zuen. AEBen eta kanpoko potentzia baten arteko lehenengo ituna, 1778ko Frantziarekiko itunaren ostean. Herbehereetako Adamsen etxea AEBtatik kanpo zegoen lehenengo enbaxada izan zen. Bi hilabetetan, 1783an, Adams John Stockdale argitaratzaile erradikalarekin hartu zuen ostatu Londresen.

1784an eta 1785ean AEBen eta Prusiaren arteko harremanen bultzatzaileetako bat izan zen. Hagako prusiar enbaxadore, Friedrich Wilhelm von Thulemeyer, Franklin eta Jefferson ere haietako beste batzuk izan ziren, azken hauek Parisen zeuden.

1785ean, John Adams James Deunaren Gorterako (Britainia Handirekiko enbaxadorea) lehenengo ministroa izendatu zuten. George III.ari haren errege izandakoari aurkeztu ziotenean, erregeak frantziar gobernuarekiko haren mesfidantzaren berri zeukala aipatu zion. Adamsek onartu zuen eta halaxe erantzun zion: “aitortu behar diot berorren maiestateari, nire herriari besterik ez daukadala atxikimendua ”.

Londresen zeudenean, John eta Abigailek Gorteko begirada zorrotzak eta gorrotoak pairatu behar izan zituzten, eta ahal zutenean Richard Price bilatzen zuten haietatik ihes egiten laguntzeko. Hura Newington Greeneko Eliza Bateratuaren ministroa zen, baita Biraketaren Eztabaidaren bultzatzailea ere. Biek oso miresten zuten Price, eta Abigailengan eragin handia izan zuten ministroaren eta Mary Wollstonecraft haren begikoaren irakaspenek.

Ideia konstituzionalak

aldatu

Massachussettseko konstituzio berria 1780an onartu zuten eta ia osorik Adamsek berak idatzi zuen. Bere gobernua haren ikuspegi politiko eta sozialean egituratu zuen. Komite berezi batek eta jendeak onartutako lehenengo konstituzioa izan zen; eta lehenengoa ere bi ganbara izaten eta botere exekutibo eta judizial bereizita izaten. Exekutiboak beto eskubidea zeukan, baina ez osoa , bi herenekoa baizik. Londonen zegoelarik, 1787an, Adamsek “A Defence of the Constitutions of Government of the United States” (Estatu Batuetako Gobernuen Konstituzioen alde) argitaratu zuen. Liburu horretan Turgoten eta Europako beste idazleen ideiak gaitzesten zituen. Turgotek aristokraziarik ez zeukaten herriek ez zutela bi ganberako legebiltzarrik izan behar esaten zuen.

Presidenteordetza

aldatu

Nahiz eta Whasingtonek jendearen botua erakarri, eta hautesleen 69 botu irabazi ere, Adams bigarrena izan zen, 34 boturekin eta presidenteorde izendatu zuten 1789ko hauteskundeetan. Senatuko burua izan zen, baina oso eragin txikia izan zuen 1790ko hamarkadako politikan. Berriro hautatu zuten 1792an. Washingtonek gutxitan galdetu zion Adamsi politikari eta afera legalei buruz presidenteordea izan zen bitartean.

Washingtonen adminiztrazioaren lehenengo urtean, Adams presidentearen titulu ofiziliari buruzko hilabetea iraun zuen eztabaida batean nahastu zen. Bera titulu handien alde zegoen: 'His majesty the president' (Berorren Maiestatea Presidentea) edo 'His High Mightiness' (Berorren Gorentasuna) bezalako tituluak. Hala ere, 'Estatu Batuetako Presidentea' titulu xumeak irabazi zuen eztabaida. Bere defentsa sutsuak eta pottolo izateak 'His Rotundity' (Berorren biribiltasuna) ezizena ekarri zioten.

Senatuko presidente zegoela, Adamsek 29 berdinketa-apurtzeko bozka erabili zituen, John C. Calhounek ia berdindu zuen marka, 28rekin. Bozka horiekin presidentearen izendatuak kentzeko presidentearen boterea babestu zuen eta hiriburuaren kokapenaren gainean izan zuen eragina. Behin batean, behintzat, bera kontrakoa zen arauen aurka bozkatzera limurtu zituen senatariak. Sarritan, Senatuan konferentziak ematen zituen prozedurari eta politikari buruz. Adamsen ikuspuntu politikoak eta Senatuan izan zuen paper aktiboak Washingtongo administrazioaren kritikak ekarri zizkioten. Lehenengo agintaldiaren amaieran, isilduko zuen ebazpen batekin mehatxatu zuten; horren arabera prozedura eta politika kontuei buruz baino ezin izango zuela hitz egin, beraz, zorrotzago jokatzen hasi zen. Alderdi biak eratu zirenean, Alderdi Federalistan eman zuen izena, baina ez zen inoiz ondo konpondu haren buruzagiarekin, Alexander Hamilton. Adamsen antzinatasuna eta iparraldeko presidentearen beharra zirela eta, 1796ko presidentetzarako Alderdi Federalistaren hautagai izendatu zuten, Thomas Jeffersonen kaltetan –Alderdi Demokrata-Errepublikanoaren buruzagia-. Bere arrakasta bakeari eta oparotasun-garaiari esker izan zen, izan ere, Washingtonek eta Hamiltonek, 1795ko Jay Itunaz, Britainia Handiarekiko guda ekidin zuten.

Adams presidenteorde egon zen bi agintaldiak, esperientzia etsigarriak izan ziren, bera bezalako gizon jakintsu, harroputz eta kementsu batentzat. Bere emazte Abigaili kexatu zitzaion: “Gure herriak, bere jakintasunean, gizakirik inoiz asmatu zuen kargurik hutsalena eman dit.”

1796ko presidentetzarako hauteskundeak

aldatu

1796ko hauteskundeak, lehendabizikoak izan ziren Lehen Alderdiaren Sisteman. Adams presidentetzarako Alderdi Federalistaren hautagia eta Thomas Pinckney, Hego Carolinako gobernadorea bere kidea izan zen (garai haietan, presidenteordea bigarrena zetorren edozein zen). Federalistek Adams presidentetzarako hautagai joateko nahi zuten Thomas Jeffersonen hautagaitzari aurre egiteko. Federalista gehienek Hamilton nahiago zuten. Hamilton eta bere jarraitzaileek Adamsen aldekoak ziren arren, gorrotoa zioten, baina bi gaitzetatik txikiena zela uste zuten. Hala ere, Adamsek Washingtoni arrakasta eman zioten ospea eta seriotasuna ez zeuzkala uste zuten eta Adams euren aginduak jarraitzeko setatiegi, harroputzegi eta burugogorregi zen beldur ziren.

Adamsen arerioak, Virginiako Thomas Jefferson estatu-idazkari ohia eta New Yorkeko Aaron Burr senataria, hautagai Demokratiko-errepublikarrak izan ziren.

Ohikoa zenez, Adams Quincyko bere etxera bildu zen, kanpaina egin beharrean. Berak deitzen zuen joko tentel eta gaizto batetik kanpo egon nahi zuen. Bere alderdiak, ordea, haren aldeko kanpaina egin zuen eta Demokrata-errepublikarrek Jefferson aldekoa egin zuten.

1797-1801 Presidentealdia

aldatu

Adams presidente zegoela, George Washingtonen balore errepublikarrak goraipatzeko ereduari jarraitu zion, eta bertute zibila ere azpimarratu zuen. Izan ere, ez zen inolako eskandalutan nahasita egon.Washingtonen Kabinete berarekin jarraitu zuen lan egiten eta aurreko administrazioaren egitasmo nagusiak bultzatu zituen. Gobernu zentrala indartzen jarraitu zuen, batez ere armada eta itsas armadaren tamainak handitzen. Bere programa ekonomikoak, Alexander Hamiltonenen jarraipen zuzena izan ziren. Historialariek luze eztabaidatu dute Washingtonen kabinetea mantentzeko erabakiaz. Hamiltonen aldekoak baziren ere, mantentzeak ondorengotza samurra ziurtatu zuen. Hala ere, kabinetearengandik aparte lan egin zuen bere agintaldi osoan; askotan erabakiak hartzen zituelarik oposizio sutsuaren aurka. Horrela, Frantziaren aurkako guda ekidin zuen, kabineteko idazkariak horren aldeko amorratuak baziren ere. Frantziaren kontrako Sasi-Gudaren emaitza nagusia, Washingtonek bilatu zuen Europako aferen konponbidea izan zen. Beste gatazka batzuen bezala, etekin psikologikoak ekarri zizkion Estatu Batuei, Europako botere nagusi bati aurre egin baitzion bakarrik.

Kanpo estekak

aldatu