United Airlinesen 175 hegaldia

United Airlinesen 175 hegaldia Ameriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Bostongo Logan nazioarteko aireportutik irten eta Los Angeles zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta WTCeko Hego Dorrearen aurka jo zuten hegazkina bidaiari guztiekin. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.

United Airlinesen 175 hegaldiaren ibilbidea
Bahiketaren laburpena
Data2001eko irailaren 11a
TokiaWorld Trade Center
Bidaiariak56 (5 bahitzaile eta 9 tripulazio)
Hegazkin motaBoeing 767
JatorriaBoston
HelmugaLos Angeles

Hegazkina goizeko 09:05etan egin zuen talka New Yorkeko World Trade Centerko Hego Dorrearen aurka. Hegazkineko 65 pertsonak hil ziren terroristak barne.

Bahiketa aldatu

Goizeko 8:52tan, Peter Hanson bidaiariak, bahituak izan zirela ikusita bere aitari deitu zion hegazkinetik telefonoz airelineari eta polizia bahiketaz ohartarazteko[1]. Beranduago 9:00etan, hegazkinak talka egin baina 5 minutu lehenago, berriz telefonoz deitu zion. Mezuak honakoa zioen:

"Hau okerrera doa, aita. Azafata bat labankatu dute. Dirudienez labanak eta borra bat dute. Lehergailu bat dutela diote. Hegazkinean oso gaizki gaude. Bidaiariak botaka egiten ari dira edo goragalea dute. Hegazkinaren astinaldi asko sentitzen ditugu. Uste dut pilotuak ez duela hegazkina gidatzen. Jaisten ari gara. Uste dut Chicagora edo antzeko leku batera goazela eraikinen artean baikaude. Ez zaitez kezkatu, aita. Zerbait gertatzen bada, oso azkar izango da...Oh jainko maitea..., oh jainko maitea, oh jainko maitea[1]"

Deia moztu zenean, Hansonen aitak emakume bat entzun zuen oihuka[1].

Hegazkinean zihoazen terroristak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Flight 175: As the World Watched (TLC documentary). The Learning Channel 2005-12.

Kanpo estekak aldatu