Mahavira
Mahāvīra (sanskritoz: महावीर "Heroi Handia"; kannadaz: ಮಹಾವೀರ Mahāvīra; malabareraz: മഹാവീരൻ Mahāvīran; tamileraz: அருகன் Arukaṉ) (Ksatriyakundagrama, India, K.a. 599 - Pavapuri, K.a. 527[1]) indiar erlijio berritzailea izan zen. Jainismoa sortu zuten hogeita lau maisuetako bat, sangha ordena eraberritu zuena. Jaina sekta nagusien tradizioaren arabera, Mahavira fraide egin zen eta aszesian bizi izan zen, emaztea hil zitzaionez geroztik batez ere. Indian zehar ibili zen neurrizkotasunaren doktrina erakusten. Bortxaren kontrako jarrera izan zuen, eta jainismoaren bost boto handiak onartu zituen. Jina izenaz ere ezaguna da.
Mahavira | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
← Parshvanatha (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jamui barrutia, K.a. 540 | ||
Herrialdea | Videha | ||
Talde etnikoa | Kshatriya Varn (en) ![]() | ||
Heriotza | Pawapuri (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Siddhartha | ||
Ama | Trishala | ||
Leinua | Ikshvaku dynasty (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | sanskritoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, monjea eta spiritual teacher (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Jainismoa |

Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.