Ireki menu nagusia

Natal (naˈtaw ahoskatua, euskaraz Gabon eguna) Brasil ipar-ekialeko hiria da, Iparraldeko Rio Grande estatuko hiriburua. 2009an hiriak 950.820 biztanle zituen (1.363.547 inguruko metropolia kontuan harturik). Brasilgo hiriburutik (Brasilia) 2.227 km-ra dago.

Natal
 Brasil
Natal RN.jpg
Bandeira-natal.png Brasão de Natal.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Brasil
Estatua Iparraldeko Rio Grande
Izen ofiziala Natal
Posta kodea 59000-000
Geografia
Koordenatuak 5° 47′ 42″ S, 35° 12′ 32″ W / 5.795°S,35.208888888889°W / -5.795; -35.208888888889Koordenatuak: 5° 47′ 42″ S, 35° 12′ 32″ W / 5.795°S,35.208888888889°W / -5.795; -35.208888888889
Natal (Iparraldeko Rio Grande) hemen kokatua: Brasil
Natal (Iparraldeko Rio Grande)
Natal (Iparraldeko Rio Grande)
Natal (Iparraldeko Rio Grande) (Brasil)
Brazil Rio Grande do Norte Natal location map.svg
Azalera 170,298 km²
Altuera 30
Mugakideak São Gonçalo do Amarante (Rio Grande do Norte), Extremoz eta Parnamirim (Rio Grande do Norte)
Demografia
Biztanleria 877.662 bizt. (2016)
Dentsitatea 5.247,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1599
Telefono aurrizkia 84
Hiri senidetuak Betleem, Córdoba, Porto Alegre, Rio de Janeiro eta Salvador da Bahia
http://natal.rn.gov.br
Artikulu hau Brasilgo hiri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Natal».

1599an eraiki zuten, Potengi ibaiaren ertzean. Monumentu historiko ugari ditu; parkeak, museoak eta turismo-eremu asko.

Adibidez, Alberto Maranhão Antzokia, Newton Navarro zubia, Câmara Cascudo Museoa, Ponta Negra hondartza eta abar.

Hiriko ospakizun handienak Carnatal, Ekaineko jaiak eta Gabonetakoak dira.

Historiari dagokionez, oso garrantzitsua izan zen munduko bigarren gerran, 1942. urtean, Tocha operazioan. Estatu Batuetako hegazkinak han bertan erregaiz hornitu zituzten aliatuek. Horregatik, munduko lau eremu estrategikoenetakoen artean sailkatuta egon zen denbora luzez.


Eduki-taula

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Natal)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37 38 38 38 32 36 36 37 37 32 35 36 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 30 30 28 28 28 29 30 30 30 30
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 27 27 26 26 25 25 26 26 27 27 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24 23 23 22 21 21 19 20 21 22 23 24 22
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20 20 17 16 17 15 15 14 17 17 18 19 14
Eguzki orduak 273.5 233.2 230.6 204.7 210.8 195.5 217.1 245.7 261.7 297.2 290.7 295.9 2956.6
Iturria (1): Weatherbase[1]
Iturria (2): Meteorologia e Clima[2]

EtimologiaAldatu

Gabon gauean eraiki zuten, abenduaren 25ean, 1599an eta hiriaren izenak latinezko jatorria du; natale[3] ("jaiotze lekuan").[4] Idazleen arabera, lotura zuzena dauka hiriko sorkuntzaren datarekin. Badaude hiriaren sorkuntzari buruzko bi teoria: Lehenengoak leku oso primitiboa aipatzen du, Jerônimo de Albuquerquez mugatua, abenduaren 25ean, 1599an. Bestearen arabera Manuel Mascarenhas izena zuen kapitain bat leku hartara iritsi zen gotorleku bat eta hiri bat eraikitzeko asmoz, Portugalgo orduko egoera indartzeko eta etsaien balizko oldarkortasuna saihesteko.[5]

HistoriaAldatu


 
Erregeen gotorlekua - Gillis Peeters

Lehenengo jentilak eta Europako kolonizazioaAldatu

1000. urtera arte, Natalen inguruan tapuia tribukoak bizi ziren. Garai hartan, herrialde hori Amazoniako beste tribu batek, tupiek, inbaditua izan zen. Horiek tapuia tribukoak kontinente barrurantz bultzatu zituzten. Gero, XVI mendean, herrialde hori potiguara tribuko biztanleez beteta gelditu zen.[6]


Rio Grande estatuko historia 1535ean hasi zen; Aires da Cunharen menpeko flota iritsi zenean, João de Barros nagusiaren eta Portugalgo erregearen (João III.a) zerbitzuan. Bertako Potiguara tribukoen erresistentziak eta han pau-brasil zurarekin trafikatzen zuten frantses piratek, portugaldarrek lur hura kolonizatzeko zuten asmoa oztopatzen zuten. Horrela, Hego Amerikako izkinan dagoen lurraldearen historia hasi zen.[7]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Natal (Iparraldeko Rio Grande)