Mary Al-Atrash

palestinar igerilaria

Mary Al-Atrash (Betleem, Zisjordania, Palestina, [1] 1994ko ekainaren 27a) palestinar igerilaria da.[2]

Mary Al-Atrash
Bizitza
JaiotzaBetleem1994ko ekainaren 27a (29 urte)
Herrialdea Palestina
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua57 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Biografia aldatu

Betleemgo Unibertsitatean negoziotan graduatu zen eta Beit Sahourren bizi da. Aita eta anaia ere atletak dira.[3]

Rio de Janeiro 2016 aldatu

Palestina ordezkatu zuen Rio de Janeiroko Udako Olinpiar Jokoetan (2016), 50 metroko emakumeen estilo libreko ekitaldian parte hartuz. 62. postuan gelditu zen, 28.76 segundoko denbora egin zuen, eta 29.91ko marka pertsonal onena gainditu zuen.[4][5]

Palestinako Batzorde Olinpikoak Nazioarteko Igeriketa Federazioaren gonbita jaso ondoren, parte hartu aha izan zuten bi igerilarik.[6][7][8] Bere entrenamendua 25 metroko igerilekuan egin behar izan zuen, Zisjordanian palestinarrek erabiltzeko moduko igerileku olinpikorik ez zegoelako.[1] Ondoren, Aljeriako Batzorde Olinpikoaren gonbidapen bati esker, Aljeriara joan zen entrenatzera, 50 metroko luzerako igerileku olinpiko erreal batean.[3]

Palestinako ordezkaritzaren aitzindari izan zen amaiera-ekitaldian.[9]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu