Hanan Al Hroub

Hezitzaile palestinarra

Hanan Al Hroub 1972an Betleemeko Dheisheh-ko errefuxiatu eremuan jaiotako irakasle palestinarra da eta indarkeria egoeretan murgilduta bizi diren umeekin egiten du lan. 2016an Varkey Fundazioaren Global Teacher Prize saria jaso zuen, hezkuntzaren nobel saritzat hartu ohi den errekonozimendua.

Hanan Al Hroub

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakحنان حامد محمد الحروب, Hanan Al Hroub
JaiotzaDheisheh (en) Itzuli1972ko martxoaren 6a (52 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
HeziketaAl-Quds Open University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

Hanan Al Hroub Dheishehen hazi zen, Betleemeko kanpoaldean dagoen errefuxiatu eremuan. Lehen ikasketak burutu zituen Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) eskola batean.[1] Bigarren intifada garaian Al-Quds unibertsitate irekian itzultzaile izateko ingelesa ikasketak burutzen ari zen. Bere seme-alabek senarrarekin etxerako bidean bizitako tiroketa bortitz baten ondorioz umeek trauma psikologikoak garatu zituzten.[2] [3]

Halako egoerak bizi dituzten umeei laguntzeko irakasle aditurik ez zegoela ikustean, bere ikasketak aldatzeko eta lehen hezkuntzan espezializatzeko erabakia hartu zuen. [4] Ramallah-n Al-Bireh auzoko Samiha Jalil eskolako 6-10 urteko umeen irakaslea da.[3] [5]

Metodo propioa garatu du ikasleek errespetuan eta konfiantzan oinarrituriko harremanak garatu ahal izateko eta bizitzako alderdi guztietako indarkeria baztertuz. Liburu bat idatzi du: We Play, We Learn (Jolasten dugu, Ikasten dugu). [6][7][8]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

2016an Varkey Fundazioaren Global Teacher Prize saria jaso zuen.[3] Sari honek errekonozimenduaz gain, hamar urtez urtero 100.000$ diru-laguntza du. Saria bildu zueneko hitzaldian dirua mundu osoko ikasle eta irakasleak garatzen laguntzeko erabiltzeko asmoa adierazi zuen. [9]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «“The only thing that can change the future is education.” | UNRWA» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  2. «Munduko irakaslerik onena Hanan Al Hroub palestinarra da | Aniztasuna» www.aniztasuna.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  3. a b c (Ingelesez) «Hanan Al Hroub - The Global Teacher Prize» The Global Teacher Prize (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  4. (Ingelesez) «Winner 2016 - The Global Teacher Prize» The Global Teacher Prize (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) «¿Cómo enseña la mejor profesora del mundo? Conoce los métodos de Hanan Al Hroub - Global Teacher Prize Chile» Global Teacher Prize Chile 2016-08-01 (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  6. Naiz+, Naiz+,. (2016-03-15). «Palestinako maistra bat, munduko irakaslerik onena» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  7. (Gaztelaniaz) Baeza, Lourdes. (2016-03-14). «Una palestina, elegida la mejor profesora del mundo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Hanan Al Hroub, la mejor profesora del mundo cambia "armas" por juguetes» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  9. (Ingelesez) Sherwood, Harriet. (2016-03-18). «Palestinian Global Teacher victor: 'My students are the true prize winners'» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanan Al Hroub  
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Hanan Al Hroub