Ireki menu nagusia

Vladimir (errusieraz: Владимир, vlɐˈdʲimʲɪr ahoskatua) mendebaldeko Errusiako hiria da, Vladimir oblastaren hiriburua. Kliazma ibaiaren ertzean dago, Moskutik 200 km ekialdera. 2010ean 345.373 biztanle zituen[1].

Vladimir
Владимир
 Errusia
Владимир-коллаж1.jpg
Hiriaren ikuspegiak
Flag of Vladimir.png Vladimir COA (1781).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Ivanovo oblasta
Alkatea Dejeva Aleksandrovna Itzuli
Izen ofiziala Владимир
Jatorrizko izena Владимир
Posta kodea 600000
Geografia
Koordenatuak 56° 08′ 00″ N, 40° 25′ 00″ E / 56.133333333333°N,40.416666666667°E / 56.133333333333; 40.416666666667Koordenatuak: 56° 08′ 00″ N, 40° 25′ 00″ E / 56.133333333333°N,40.416666666667°E / 56.133333333333; 40.416666666667
Vladimir hemen kokatua: Errusia
Vladimir
Vladimir
Vladimir (Errusia)
Azalera 308 km²
Altuera 150
Demografia
Biztanleria 345.373 bizt. (2017)
Dentsitatea 1.121,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 990
Telefono aurrizkia 4922
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Ústí nad Labem, Saintes, Erlangen, Campobasso, Chongqing, Kerava Itzuli, Antalya, Anghiari, Bloomington–Normal, Illinois Itzuli, Canterbury, Jelenia Góra, Kardzhali Itzuli, Sarasota (Florida) eta Yuzhong Barrutia
http://www.vladimir-city.ru/

HistoriaAldatu

Hiria XII. mendean sortu zuten. 1157tik 1339ra bitartean Vladimir-Suzdal printzerriko hiriburua izan zen. 1328. urtean Ivan I.a Danilovitxek Moskuko eta Vladimirreko dukearen titulua jaso zuen, eta Vladimirreko printzerria Errusia Handia sortzeko gune nagusi bihurtu zen.

EkonomiaAldatu

Burdinbide eta errepide-gune garrantzitsua da. Industria (ehungintza, eraikuntzarako makineria, kimika-industria, nekazaritzarako makineria, janari-industria, doitasun-tresneria) da ekonomia-jarduera nagusia.

OndareaAldatu

Monumentu aipagarriak dira Erdi Aroko Ama Birjinaren Jasokunde katedrala (1158), 1197ko San Demetrio katedrala (XVIII. mendean berritua) eta hiritik hurbil, Nerl ibaiaren ertzean, dagoen Bidegurutzeko eliza (1165). UNESCOk katedralak Gizateriaren Ondare sailkatu zituen Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak izendapenaren barnean[2].

KlimaAldatu

Vladimirrek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu hotz eta luzeak, eta uda labur baina beroak ditu.

Datu klimatikoak (Vladimir)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.6 -5.2 0.7 10.1 18.5 22.0 23.6 21.8 15.4 7.7 -0.1 -4.9 8.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.8 -8.7 -3.0 5.7 13.5 16.8 18.6 16.9 11.3 4.7 -2.4 -7.5 4.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.9 -12.1 -6.7 1.3 7.6 11.5 13.6 12.0 7.1 1.6 -4.6 -10.4 0.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 32 32 38 51 65 84 59 57 58 53 47 613
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 8 8 8 8 10 10 9 10 10 11 11 113
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [3]

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu