Fokatzea elementu garrantzitsua da bai argazkietan eta baita bideoetan ere. Irudiak ez digu balioko ongi fokatuta ez badago, beraz garrantzitsua da argazki bat ateratzerako orduan edota bideo bat grabatzerako orduan, fokatzean arreta handia jartzea. Fokatzea subjektu edo objektu baten eta kameraren arteko distantzia doitzean oinarritzen da, eta haren helburua objektu baten irudia agitasun osoz lortzea da[1].

Irudia objektiboan sortzen da ondoren jadanik osaturik, kameraren barrualdera iristeko. Gizakiekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Zerbait begiratzen dugunean irudia begian definitzen da, hau da, begiak fokatzen du ikusten ari garena, eta ondoren gure garunera bidaltzen da eta honek itzuli egiten du[2].

Bi fokatze mota daude; automatikoa eta eskuz egiten dena. Gaur egungo kamera gehienek automatikoki fokatzeko aukera ematen duen botoi bat daramate, baina ala ere fokatze automatikoa ez da beti aukerarik onena izaten. Izan ere, baliteke automatikoki egitean guk fokatu nahi dugun objektu edo subjektua ez fokatzea. Beraz, zerbait konkretua fokatu nahi badugu, gehienetan aukera hobea izaten da eskuz egitea[3]. Adibidez espazio batean dagoen objektu txiki bat fokatu nahi badugu, aukera hobea da manualki egitea.

FOKATZEAN ERAGITEN DUTEN ELEMENTUAK:

Fokatzea elementu oso sentsiblea da, eta horregatik hainbat faktorek eragina dute bertan. Jarraian aipatuko diren elementu hauek kontuan izaten ez badira, irudia ongi fokatuta ez ateratzeko arriskua dago[2].

  • Distantzia fokala: Kontuan izan behar dugu objektu bat fokatu ondoren edozein aldaketa egiten badugu, (zoom gehiago adibidez) fokatzea galdu egingo dela, eta beraz objektua gaizki fokatua aterako dela.
  • Objektiboa: Obektiboa manualean daukagunean kontuz ibili bahar dugu, izan ere edozein aldaketak fokatzea galtzea ekar dezake.
  • Subjektu edo objektuarekiko distantzia: Adibidez belardian dagoen animalia bat fokatzen baduzu eta ondoren pauso batzuk atzera ematea erabakitzen baduzu, fokatzea galduko da.
  • Diafragma: Diafragmaren irekidurak eragina du fokatzean.

NOIZ ERABILI FOKATZE MANUALA ETA NOIZ AUTOMATIKOA?[2]

Fokatze manuala egokia izango da hainbat egoeretan:

  • Argazkia objektu txikiei egin nahi zaienean. Izan ere, fokatze automatikoarekin ezin izango da zihurtatu guk nahi dugun objektua fokatuta aterako denik.
  • Argi gutxi dagoen lekuetan.
  • Argazkia kristal baten atzetik atera nahi denean. Izan ere objektiboak kristala fokuratu dezake atzean dagoen subjektua fokatu beharrean.
  • Hainbat pertsona edo objekturen artean, pertsona edo objektu bakar bat fokatu nahi denean. Fokatze automatikoak ez daki zein fokatu edo zer fokatu behar duen, horregatik da egokiagoa manualki egitea.

Fokatze automatikoa erabilgarria izango da kasu hauetan:

  • Argazkia azkar atera behar dugunean eta manualki fokatzeko denborarik ez dugunean.
  • Argazkia zerri ateratzen ari garen ez dakigunean, hau da, batzuetan kamera oso goian heldu behar dugu eta ez dugu ikusten zer fotografiatzen ari garen.
  • Autoerretratuetan.
  • Mugimendu asko dagoen ekintza batean argazki bat atera nahi dugunean.
  1. (Gaztelaniaz) «Definición de enfoque — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Src='https://Secure.gravatar.com/Avatar/12a727a24247f14406d044d80504f59c?s=50,+<img Alt=;
    1. 038;d=mm; Srcset='https://Secure.gravatar.com/Avatar/12a727a24247f14406d044d80504f59c?s=100,+#038;r=g';+
    2. 038;d=mm; septiembre, #038;r=g 2x' class='avatar avatar-50 photo' height='50' width='50' />Mario Pérez·Cámaras·26; 2011. (2011-09-26). «Todo Sobre el Enfoque Manual y Automático en las Cámaras Réflex» Blog del Fotógrafo (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de enfoque — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).