Begi-lauso
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Begi-lausoa, katarata edo soilik lausoa gaixotasun oftalmologikoa da, begien aurreko segmentuan dagoen kristalinoa opaku bihurtzen edo lausotzen duena. Itsutasunaren lehenengo kausa da mundu osoan. Osoa edo partziala izan daiteke. Mota ezagunena pertsona zaharren begi-lausoa da (55 urtetik gorakoetan maiz gertatzen da, zelula hilak kristalinoan metatzearen ondorioz), baina badira sortzetikoak eta gaixotasun metabolikoen (diabetesa, hipokaltzemia) eraginez sortutakoak ere.
Begi-lauso | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | lens disease (en) ![]() ![]() particular disease (en) ![]() |
Espezialitatea | oftalmologia |
Arrazoia(k) | Errubeola, ultramore, diabetes mellitus, bitiligo, iktiosi Giza zahartze |
Sintoma(k) | Ikusteko desgaitasuna, glare (en) ![]() diplopia |
Azterketa medikoa | Begi-azterketa |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H26 |
GNS-9-MK | 366.8 |
OMIM | 601371 eta 116200 |
DiseasesDB | 2179 |
MedlinePlus | 001001 |
eMedicine | 001001 |
MeSH | D002386 |
Disease Ontology ID | DOID:83 |
Ezaugarri nabarmenenakAldatu
- Ikusmena gutxitzea
- Gauzak bikoiztuta ikustea
- Miopia
- Orbanak agertzea.
ZergatiakAldatu
- Eguzkiak egindako gehiegizko esposizioa.
- Diabetesa.
- Adin handia.
- Eragile genetikoak.
- Traumatismoa.
TratamenduaAldatu
1917an Ignacio Barraquer kataluniarrak kataraten ebakuntzarako teknika berria abiatu zuenetik, sendabide erabiliena oftalmologoek egindako ebakuntza da.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.