Astigmatismo
Astigmatismoa oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, kornean gertatutako kaltea dela eta.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Astigmatismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | ametropia, eritasuna astigmatism (en) |
Espezialitatea | oftalmologia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H52.2 eta H52.20 |
GNS-9-MK | 367.20 eta 367.2 |
OMIM | 603047 |
DiseasesDB | 29648 |
MedlinePlus | 001015 |
eMedicine | 001015 |
MeSH | D001251 |
Disease Ontology ID | DOID:11782 |
Laburbilduta, errefrakzioan dagoen arazoa da.
Gaixotasun bat da non korneak (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat duen, hots, meridiano baten kurba eta beste batena desberdinak diren, eta honek irudi gaizki fokatu bat sortarazten du.
Kausak eta arrisku faktoreak aldatu
Astigmatismoa gaixotasun ohikoa da eta bere kausa ezezaguna. Normalean jaiotzetik izaten da eta askotan miopiarekin edo hipermetropiarekin batera ager daiteke. Astigmatismo gradu oso txikia bada, normala kontsideratzen da eta ez da zuzentzeko beharrik.
Sintomak aldatu
Astigmatismoak xehetasunak ikusteko zailtasunak ematen ditu, urrutitik nahiz gertutik.
Seinaleak eta azterketak aldatu
Astigmatismoa erraz dago azterketa oftalmologiko baten bidez, errefrakzio proba batekin eta, normalean ez da beharrezkoa azterketa berezirik behar. Umeei edo galderei erantzun ezin dezaketen pertsonei, beren arazo gradua neur diezaiekete argi islatua (oftalmoskopia) erabiltzen duen proba baten bidez.
Tratamendua aldatu
Begi-lagunekin edo kontaktuzko lente gogorrekin. Kontaktuzko lente leunekin ez dute hain ongi funtzionatzen. Astigmatismo larria kirurgiarekin tratatu daiteke.
Iragarpena aldatu
Gehienetan ikusmena normala da kontaktuzko lenteekin, begi-lagun egokiekin nahiz kirurgiarekin.
Zailtasunak aldatu
Astigmatismoa bakarrik begi batean bada, ambliopia eragin dezake.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |