Myriapoda

Bere barnean kilopodoen (ehunzangoen), diplopodoen (milazangoen), pauropodoen eta sinfiloen klaseak biltzen dituen kategoria taxonomikorik gabeko Myriapoda taldeko artropodoez esaten da.

Myriapoda artropodoen barneko azpifilum bat da, ehunzango, milazangok eta bestelakoak barnebiltzen dituena. 13.000 espezie identifikatu dira, guztiak lur-lehortarrak. Euren izenaren arabera 10.000 hanka dituztela aditzera ematen den arren hanka gehien dituen miriapodoak 750 ditu (Illacme plenipes) eta batzuek hamar baino gutxiago ere badituzte. Fosilik zaharrenak Siluriarrean aurkitu dira, nahiz eta badirudien Kanbriarrean sortu zirela.

Myriapoda
Siluriar berantiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
Subfiluma Myriapoda
Latreille, 1802
Azpibanaketa
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura

Myriapodoek antena pare sinple bat dute eta kasu gehienetan begi bakunak. Ahoaren parteak buruaren azpialdean daude, labrum eta epistoma batekin goiko ezpainean eta maxila pare bat beheko ezpainean. Ahoaren barruan barail pare bat dute. Myriapodoek espirakuloetatik hartzen dute arnas, intsektuek duten sistemaren antzera. Bihotz tubular handia dute gorputzan zehar, baina odol tutu gutxi.

Miriapodoen barnean lau klase daude egun: diplopodoak (Diplopoda), pauropodoak (Pauropoda), sinfiloak (Symphyla) eta kilopodoak (Chilopoda):

  • Diplopodoek bi hanka-pare dituzte segmentu bakoitzean, leku hezeetan bizi dira, belarra jaten dute eta gorputza beregain biribiltzeko gaitasuna dute.
  • Pauropodoek hanka-pare gutxi dituzte, 11 gehienera; itsuak dira, eta harrien azpian bizi dira.
  • Sinfiloak kolorgeak dira, belarra jaten dute eta harrien azpian bizi dira.
  • Xilopodoek gorputz luze zapala dute, segmentu bakoitzean hanka-pare bakarra duena, haragijaleak dira eta kako pozoitsuak dituzte.

Erreferentziak

aldatu