Konjuntibitisa konjuntibaren hantura eta narritadura da, hau da, begiaren kanpo geruzarena eta betazalen barnearena. Jatorria infekzio batean (normalean birikoa, baina bakteriarra ere bai) edo erreakzio alergikoa izan daiteke.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Konjuntibitisa
Konjuntibitis birikoa duen begia
Deskribapena
Motagaixotasun oftalmologikoa, eritasuna, conjunctival disease (en) Itzuli, inflammatory disease (en) Itzuli
eye symptom (en) Itzuli
Espezialitateaoftalmologia
Sintoma(k)Begi gorria
hantura
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaktobramycin (en) Itzuli, tacrolimus (en) Itzuli, moxifloxazino, norfloxazino, valinegramicidin a (en) Itzuli eta natamycin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK372.0
GNS-9372.0
DiseasesDB3067
MedlinePlus001010
eMedicine001010
MeSHD003231D003231
Disease Ontology IDDOID:6195

Bere kausaren arabera honela konjuntibitisak sailkatzen dira:

  • Bakterio bidezkoa: Bakterio desberdinak izan daitezke infekzioaren eragile. Bakterio-konjuntibitisean gorritutako begiaren sintomak gehienetan kolore malko-isurtze berdexka edo horixkarekin lotuta daude. Sarritan, badaude beste sintoma batzuk ere, sudurreko sinuen kongestioa eta sudurreko mukiak, esaterako. Betazalak edematizatu daitezke. Bakterio konjuntibitisek bereizgarri dituzte jariatze ugari eta horixka, eta betazaleko konjuntibako papilen eraketa. Higiene okularrarekin eta ohiko antibiotikoekin tratatzen dira. Bakterio-konjuntibitisa oso kutsakorra da, baina gehienetan lehen sintomak hasi eta 7 edo 10 egunera sendatzen da.
  • Birikoak: ohikoenak dira, gehienetan adenobirusak eragindakoak dira. Begien narrituaduraz gain, korneako mina agertu ohi da, baina bakterio bidezkoek baino makar gutxiago sortzen dute. Oso kutsakorrak dira eta normalean berez arintzen dira, nahiz eta tratamendu sintomatiko topikoa (hanturaren aurkakoak) eta ohiko garbiketak egitea aholkatzen den. Eskuek, eskuoihalek edo eta doministikun bidez kutsatzen dira begietara. Sintomak honakoak dira: begien gorritasuna, eritema biokularra, malko-isurtzea, kostrasa horia, esklera hiperemikodun begiak, epifora, conjuntiba hiperemicoak. Zenbait kasutan, korneak kalteak jasan ditzke.
  • Alergikoak: tipikoki urtarokoak dira, azkura handia eta makar urtsuak eragiten dituzte eta sinusitisarekin batera agertzen dira.
  • Gorputz arraroagatik. Ukipen-leiarretako edo lentilletako erabilera txarrak edo hauek egoki ez desinfektatzeak mikrobioen sarrera eta konjuntibitisaren agerpena eragin dezake.
  • Traumatismoen ondorioak: begietako kolpe edo urradurek ere konjuntibitisa eragin dezakete, infekzioa eragiten baitute.

Diagnosia eta tratamentua

aldatu

Konjuntibitisak aurkezten dituzten ohiko sintomak gorritasuna, fotofobia eta malko-isurtzea dira, eta jatorriaren arabera makarrak, azkura gongoilen haztura ager daitezke. Sintomek 7-20 egun irauten dute. Gehienetan sintomak bortitzak ez direnez eta berez sendatzen denez, ez da ohikoa kultiboen bidez diagnostikatzea.

Batzuetan konjuntibitisaren bakterio-infekzioak antibiotikorik ez eskatu arren, gaixoek mediku bat ikusi behar dute, konjuntibitisa maiz korneako lesioarekin lotuta dagoenez gero. Infekzio biralari dagokionez, ez da sendatzen antibiotikoen bidez. Jatorri alergikokoaren kasuan antihistaminikoak erabili ohi dira, kolirio moduan. Gorputz arraroak tartean direlarik, hauek atera behar dira, baina begia oso organo sentikorra denez, profesional batek egitea da egokiena. Bestalde, jatorri traumatikoko konjuntibitisek, aditu baten balioespena eta lesioen tratamentu egokia behar dituzte, bereziki korneako higaduraren kasuan.

Kanpo estekak

aldatu