Moderatzaile

eztabaida edo debate arautuetan partaideak aurkeztu, txandak banatu, partaideen denborak mugatu, girotu, eta beste funtzio batzuk betetzen dituen pertsona, ahal bada neutrala

Eztabaida-moderatzaile edo debate-moderatzaile bat eztabaida edo debate batean parte-hartzaile neutral gisa jardun behar duen pertsona da. Parte-hartzaileen denboraren erabilpena mugatu behar dute eta eztabaidan sortzen diren arazoen gaia alde batera utz ez dezaten saiatzen da. Batzuetan moderatzaileek galdera-sortak egin ditzakete, eztabaidetako parte-hartzaileei beren argudioa erabat garatzeko aukera emateko asmoz, eztabaida abiada bizian joan dadin.

Irudiko moderatzailea zutik eta eztabaidan dauden bi gizonezkoak eserita.
1960ko AEBko bi hautagaien arteko eztabaidan, John F. Kennedy eta Richard Nixon. Lau moderatzaile. Laurak gizonezko.

Moderatzaileak, eztabaida arautuetan, ahal den neurrian partaideekiko neutrala izan behar du. Moderatzaileak debate arautuetan funtzio asko[1] betetzen ditu: partaideak aurkeztu, txandak banatu, partaideen txanden denborak mugatu, girotu, partaideen denboraren erabilera orekatzen ahalegindu... Horretarako galdera-sorta bat prestatuta eraman dezake eta partaide batek hitza gutxi erabiltzen badu, berari galdetu.

Zaila da erabat neutrala den pertsona bat topatzea, baina moderatzaile on batek neutraltasunez jokatzen saiatu beharko luke.

Normalean eztabaidetan eta debateetan, izan akademikoak, izan politikoak, moderatzaileak parte hartzaileak aurkeztu ohi ditu, eta galderak egiten dizkie. Batzuetan entzuleek igorritako galderen artean hautaketa egiten du, eta entzuleen galdera batzuk partaideei egiten dizkie. Telebistako eta irratiko saioetan, moderatzaile batek askotan hartzen ditu ikuspuntu desberdinak dituzten pertsonen mezuak, eta mezu horietako batzuk erabiliko ditu saioan zehar gonbidatuei galderak egiteko.

Agian, moderatzaileen paperik ezagunena hauteskunde-kanpainen ezaugarri komun bihurtu den eztabaida politikoa[2] da. Moderatzaileak erabateko kontrola izan dezake; zein galdera egin bat-batean erabaki dezake, edo iragazki gisa jokatu, entzuleen galderak hautatuz.

Eztabaida akademikoetan edo solasaldi dialogikoetan ere, askotan komeni izaten da moderatzaile trebe bat, edo batzuk, izendatzea.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu