Fontellas

Nafarroa Garaiko udalerria


Fontellas[3] ([fonteʎas]) Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri honek 955 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 98 kilometrora dago.

Fontellas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Fontellasgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Fontellas
AlkateaAndrés Agorreta Arriazu (PSN)
Posta kodea31512
INE kodea31106
Herritarrafontellastar
Geografia
Koordenatuak42°01′42″N 1°34′34″W / 42.028333333333°N 1.5761111111111°W / 42.028333333333; -1.5761111111111
Azalera22 km²
Garaiera276 metro
Distantzia98 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.005 (2023:  −11)
alt_left 495 (%49,3)(2019) (%49,9) 501 alt_right
Dentsitatea45,6 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 29,15
Ugalkortasuna[1]‰ 42,02
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,79 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 2,40 (2018: %1,55)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://fontellas.info

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. N-232 errepidetik Zaragoza-Tuterako norabidean ailegatzen da Fontellasera. Ebro ibaiak herria zeharkatzen du eta horrez gain Lodosako uretatze ubide eta Kanal inperialari esker, ehundaka hektarea fruita eta barazki landatzen dira herrian.

Fontellasek Tutera eta Cabanillasekin egiten du muga iparraldean, Ribaforadarekin ekialdean, eta Ablitasekin mendebalde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 550mm artekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55 inguru izaten dira. Fontellasek Ebro ibaiaren sakonuneak duen berezko klima dauka, prezipitazio eskasak, batez ere udaberri eta udazkenean, eta uda garaiko lehortea. Klimaren ezaugarriak, mediterraneo-kontinental motako klimari dagozkio.

Herriaren inguruko landaredia erabat aldatu da gizakiaren eragina dela eta, hori dela eta, gaur egun basoek udalerriaren azaleraren %0,1 baino ez dute hartzen. Nekazaritzarako laborantza lurrak eta larreak nagusitzen dira.

Historia aldatu

 
Carlos V.aren jauregia.

Fontellaseko udalerriaren mugetan, hiru aztarnategi arkeologiko daude, Pedriñal (garai eneolitikoa), Bocal (Brontzezko aroa), eta El Castellar. Bertan, lanabes eta bestelako obketuen arrastoak aurkitu dira. Banu Qasi nafar Musulmandarren garaia existitzen zen jada Fontellasko herrixka. 1119ean Alfontso Borrokalaria erregeak lurraldea konkistatu eta Nafarroako erresumaren eskuetara igaro zen. Erdi Aroan zehar, Fontellas jaun ezberdinen jabegoko herria izan zen eta aldi motzetan Nafarroako erregeen jabetzakoa.

1438. urtean Azkoiengo familiaren esku geratu zen jaurerria. Ondoren XVI. mendea Gantetarren eskuetan XIX. mendearen erdialderarte. 1793ko apirilaren 10ean Carlos IV.a erregeak "Fontellasko markesa"ren titulua eman zion Jose Joaquin Diaz Medranokoa jaunari. XIX. mendearen bigarren erditik aurrera herria Cavero familiaren jabetzakoa izan zen.

1898ko otsailaren 7an Espainiako Austriako Maria Cristina erreginaordeak beste titulu bat eman zion Joaquin Cavero Sichar jaunari, "Gabardako konte" izendatuz. Jaurgoaren abolizioak gauzak ez zituen gehiegi aldatu, eta lurren eta etxeen jabegoa konteen esku izaten jarraitu zuen. Egoera XX. mendearen erdiraldera arte mantendu zen. 1953an aldundiak lur eremu handiak erosi zizkion konteari lehorreko laboreak eta sail ureztatuak osatzeko. Lurra ataletan edo famili-jabetzetan banatu zuten.

El Bocal aldatu

Sakontzeko, irakurri: «El Bocal»

El Bocal, edo El Bocal Real, Fontellasko herrigunetik banandutako auzoa da, Aragoiko Ubide Inperiala hasten den tokia. Ubidea eraikitzeko lehen lanak 1528. urtean hasi ziren Gil de Morlanesen eskutik. 1770ean uharka berri bat eraikitzen hasi ziren, jatorrizko ubidetik iparraldera, lehen uharka zaharkiturik geratu ostean. Uharka berria eraikitzeaz gain, hamaika konportadun "Konporta etxea" eraiki zuten Zaragozako Ramon de Pignatelli abadearen ekimenez. Horrez gain, ubidearen ibilbidea ere aldatu zen, sakonera eta zabalera handituz, ubidea Zaragozaraino nabigagarria izateko.

XVIII. mendearen amaieran, El Bocalko auzoa eraiki zuten, ubidearen mantenua egiten zuten langileentzako etxeekin, eta inguruko bidaiarientzako ostatu batekin. XIX. mendearen hasieran, ostatu berria, aduana eta San Carlos Borromeo eliza eraiki ziren. Biztanleri maximoa 1940ko erroldan izan zuen, 132 biztanle.

Ekonomia aldatu

Fontellasko ekonomiaren ardatza nekazaritza da, horretan aritzen da herriko biztanleri aktiboaren erdia. Lur amankomunak 491,6 hektarea dira, landu daitezkeen lurren azalera txikia. Zerbitzuek biztanleri aktiboaren heren bat enplegatzen dituzte, batez ere, merkataritza eta herriko denda eta tabernetako langileak. Industria, nekazaritzatik ateratako produktuen transformazio lantegi txikiek osatzen dute.

Horrez gain, Tuteratik gertu dagoenez, Fontellasko herritar batzuk, Tutera eta inguruko industrialdetan egiten dute lan.

Demografia aldatu

Fontellasko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 86 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,99a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Fontellasko alkatea Nafarroako Alderdi Sozialista alderdiko Andrés Agorreta Arriazu da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen PSNk eta hortaz gehiengo absolutua. Tuterarekin batera Nafarroa Bai koalizioak zerrenda aurkeztu zuen Tuterako merindadeko herri bakarra izan zen baina, Tuteran ez bezala, ez zuen ordezkaririk lortu.

Zurizko botoak 14 izan ziren (%2,53) eta baliogabeko botoak 2 (%0,36).

Fontellasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 262 4
UPN 138 2
Candidatura Indep. Fontellas 111 1
Nafarroa Bai 29 0

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: PSN (4; alkatetza Agorretarentzat), UPN (2), PP (1), I-E (0) eta NaBai 2011 (0).

Fontellasko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 263 4
UPN 141 2
PP 107 1
I-E 14 0
NaBai 2011 9 0

Udaletxea aldatu

Udaletxea XX. mendean eraiki zen, eta herriaren erdigunean dago, Foruen Plazan. Eraiki zenetik hainbat aldiz eraberritu dut eraikuntza, garrantzitsuena 1935ean. Inguruko egituren estilo arkitektoniko berdina erabiliz eraiki zuten, margoturiko fatxadekin. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Alkateak aldatu

2007-2011 Andrés Agorreta Arriazu PSN
2011-2015 Andrés Agorreta Arriazu PSN

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabi bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Fontellas Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritar euskaldunak biztanleriaren %0,85 baino ez dira.

Argia Ikastola aldatu

Argia Ikastola, Fontellasko Tuterako etorbidean dago. Ikastola 1984. urtean sortu zen eta gaur egungo egoitza 1995eko Nafarroa Oinez jaian lorturiko diruarekin eraiki ahal izan zen.

2002. urtean berriro ospatu zen Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia, Fontellasen.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Fontellasko jaiak iraileko lehen ostegunetik aurrera ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar "Ehiztariaren jaiak" urrian, eta "Gazteriaren jaiak" maiatzean antolatzen dira.

Ondasun nabarmenak aldatu

Errosario eliza aldatu

Herriko eraikinik garrantzitsuena da, eta Fontellas erdigunean dago. XVI. menderen erdialdean eraiki zen "Errege Katolikoen" estiloan. Hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, pentagono itxurako aurrealdea, eta izardun estaldura. XIX. mendearen amaieran, erabat eraberritu zen elizaren barrualdea, alboetako kaperak eraiki zirelarik. Kanpoaldean, adreiluzko fatxada berria egin zuten.

Nabe nagusiaren aurrealdean, erretaula nagusi manierista dago, XVII. mendearen hasieran egindakoa. XIX. mendeko eraberritzean, hainbat aldaketa egin zizkioten erretaulari. Parrokia-etxean XVII. mendearen hasierako Sortzez Garbiaren egurrezko irudi erromanista gordetzen da,

Fontellasko jauregia aldatu

Antzinako Fontellasko jauregia (gaur egun existitzen ez dena), Nafarroako erreinuko hainbat dokumentutan agertzen da. 1520. urtean Carlos V.a erregearen agintaldian, jauregiko jabea barkatutako kaparea zen, nahiz eta Iruñan bizi. 1605. urtean jauregiko jabea Diego gante zen (jaurerrian legea ezartzeko eskumena zeukan pertsona bera).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa