Ireki menu nagusia

Mikel Jatsu Azpilikueta edo Mikel Xabierkoa (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1495 inguru – 1542ko azaroaren 11), agaramontar leinuko Xabierko jauna izan zen.

Mikel Jatsu Azpilikueta
Bizitza
Jaiotza Xabierko gaztelua1495
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza 1542ko azaroaren  11 (46/47 urte)
Familia
Aita Joanes Jatsukoa
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak aristokrata eta gudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Nafarroako konkista

BiografiaAldatu

Aita Joanes Jatsu, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko burua izan zuen; eta ama, Maria Azpilikueta, baztandarra. Anaia zituen Joanes (hura lagun zuela borrokatu zen) eta Frantzisko Xabierkoa (gerora Erromatar Eliza Katolikoak santu izendatua). Gaztetan Xabierko gazteluan bizi zen.

1521ean Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakeran parte hartu zuen. Iruñeko guduan garaipena lortu eta gero hiria defenditu zuen. 1522an Amaiurko gazteluaren setioan atxilotua, heriotza zigorra ezarri zioten. 1524an Karlos I.aren barkamena lortu zuen. Xabierko gaztelura itzulita, 1527an Isabel Goñi Peralta (1561ean hila) ezkondu zuen, eta seme-alaba bi izan zituzten: Mikel (1528-1557) eta Ana Azpilikueta.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.