Appellitum, Erdi Aro eta Aro Modernoko foruetan, berehalako defentsarako deia zen, herri edo eskualde bateko biztanleei egiten zitzaiena. Herri edo eskualde horrek eraso bat jasaten zuelarik egiten zen deia, eta elizetako ezkilak joz edota mendi gainetan suak piztuz jakinarazten zitzaien bizilagunei. Hauek behartuak ziren parte hartzera, foruak zehazten zuen eran.[1] Larragako foruaren arabera (1193), arma bati heltzeko gauza ziren gizaseme guztiek parte hartu behar zuten. Caparrosoko foruak (1102), berriz, parte hartzaileek hiru egunetako janaria eraman behar zutela zioen. Azkoiengo foruak (1144) xedatzen zuenez, etsai bat hil edo atzematen zuenak beretzat har zitzakeen haren arma eta jantziak; zaldia, ordea, ekintzan esku hartu zuten guztien jabetza bilakatzen zen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Jimeno Aranguren, Roldan. Servicio de armas en los fueros medievales de Vasconia: fonsado/hueste, cabalgada y apellido. Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, 4. zenbakia, 2007, 33-66. orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  2. Zabalo Zabalegui, Javier. Apellido. Gran Enciclopedia Navarra, I, Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1990, 359. orrialdea, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).

Kanpo estekak

aldatu