Maria Azpilkueta

nafar noblea eta Frantses Xabierren ama

Maria Azpilkueta Aznarez (Xabierko gaztelua, 1464-?)[1] Nafarroako noblea izan zen, baztandar jatorrikoa, eta Xabierko gazteluko andrea, oinordetzaz. Joanes Jatsukoa doktorearekin ezkondu zen 1483an, eta Xabierko gaztelua eraman zuen ezkonsaritzat bere ezteira.[2] 1502an aita hil zitzaionean, Azpilkueta jauregia ere jaso zuen oinordetzan. Maria Xabierko gaztelua zaharberritzen saiatu zen, aski hondatua geratu baitzen Nafarroako beaumontarren erasoetan, 50 urte lehenago.[2]

Maria Azpilkueta
Bizitza
JaiotzaXabierko gaztelua, 1464 (559/560 urte)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Familia
Ezkontidea(k)Joanes Jatsukoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Hainbat seme-alaba izan zituen, tartean zela Frantses Xabier.[2] Nafarroako konkistan, familiako kideak alderdi subiranistako liderrak izan ziren, hala nola senarra eta bereziki Mikel semea, Hondarribiko Setioan parte hartuz (1522-1524). Barkatuak izan baziren ere, ondasunetan eta estatusean galera handiak izan zituzten, Maria saminez bete zuena.

Erreferentziak aldatu

  1. Hacia el 8M: María de Azpilicueta. sanguesa.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-3).
  2. a b c Orella Unzué, José Luis. (2014). Historia del pueblo vasco en la Edad Antigua y Media. J. L. Orella ISBN 978-84-617-1664-7. PMC 898022636. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.